Domekan (Abendun 13) aia zin Euskal Herrire 4×4 proiektun parte hartu ben kidik. 40 ibilgailu, 50 lagun eta hainbat elkartek parte hartu dabe Euskal Saharar ordezkaritzik antolatutako proiektu honetan. Dohaitzan emondako, erositxako, lortutako… ibilgailuk mateixalez bete eta 3000 km ein dotxuez bidin Gasteizetik Tindufeko kanpamentuta.

Poriektu honek hainbat helburu eukazen, batetik, bi udatan pandemixin erruz etorri ezin ixan dizen haur eta familixai oinarrizko mateixalez beteta eruti eta dohaitzan lortutako ibilgailuk bertan lagaz, egunerokotasune errezti.
Bide luzi ein dabe Tindufea aiateko proiektu honetan parte hartu daben bolondresak. Abendun 2an urten ben Gasteizetik eta Jaenearte gelditxu baik einben lehenengoko 700 kilometruk. Jaenen gaba pasa eta Almeria abiatu zin hilan 3an urten ban bigarren taldiaz batzeko. Hurrengoko egunin Almeria ezautu eta gero, gabaz itsasontziratu eta Ghazauet (Aljeria) hirixan esnatu zin bigarren etapiai jarraipena emoteko. Aljeriako lurretan sartute eta armadik lagundute, Mechria, Bechar… hirixak zearkatu ben Tindufea aia arte.

Behin kanpamentu sahararreta aiata, furgonetetako mateixala banatzen ibili zin buru-belarri. Hurria, Lamat, Ahmed Baba, Fardy, Ziyad… ixan zin banaketa horretako haur batzuk. Umikandik aparte, eskola eta udaletxin be ein ben banaketi eta 2018an Bir Ganduz kanpamentun hasitxako emakumin burujabetzako etxiai be jarraipena ein dotsen.






Yaalah elkarteko kidik argi laga nahi ixan dabe ekimen honek itxura humanitaxu euki arren ehuneko ehun politikuk dizela. Guk hamendik elkartasun sare hau mantentzi eta herri sahararran albun gazela sentiaraztik burrukan segi etxeko inddarra eta kemena emoten dotse sahararrai.
Hamen lagaten dou Yaalah tik bixaldu doskuezen argazki gexa:






Gaur ondarrun (Abenduak 14) gai honei lotutako ekimena euki dou. Abba El-Haissan, Giza eskubidin saharar batzorde nazionaleko lehendakarixe etorri de Limam Mohamed euskal Saharar ordezkarixaz batea Mendebaldeko Saharan emoten dizen giza eskubidin urraketai buruz berba etxea. Udalak eta Euskal Fondoak antolatutako ekimen honetan, Yaalah elkarteko kidik be parte hartu dabe.

