1995 eko Otsailan 9an hil zan Imanol Lertxundi Kaltzakorta Ertzainan karga baten ondorixoz. megafonixi pasaten euazen Amnistixin Aldeko Batzordeko kidik atxilotzeko saiakerin aurrin, hainbat herritxar hurbilddu zin gazte honek babestea, ta zelan ez tartin “Porru”. Hamen beran berbak: “Nire seniden bat hor eongo balitxake, gustatuko lestake jendik laguntzi. Horretxeatxik na neube hamentxe, laguntzen”.
Ondarruko Ernaik kartel honeaz oroitxu dau Imanol. Belaunaldi barrixai geuk ez badotsau kontaten herri honen histoixi beste batzuk euran era kontaten saiatuko diz! Memoixi burrukan eraiki!
Aurten RADIXU irratixak (105.5 fm edo radixu.info) 32 urte betekotxu eta hori ospatzeko hainbat ekimen antolatutxu, kontzertuk portuko ranpan eta zelan ez 48 orduko zuzeneko emanaldixe. Beheko kartelin ikusiko dozuen latxeik, lengo eta gaurko irratsaxuk alderatuko diz.
Etxetik ezin urtenda eongazenin hain beharrezku ixan dan tresniaz ahaztu einga? Biztu RADIXU ta gozatu belarrixak! Ia beste 32 urtetan entzuten zatxuauen! ZOIXONAK!
Aurretiazko borondateen dokumentua edo bizi testamentuaren inguruko hitzaldia antolatu dute Ondarroako Osasun Zentroak eta udalak. Otsailak 9 eta 16, eguenak, 19:00etan Kofradia Zaharrean.
Han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur eguzki ispixak lagun, 160 herrittar batu dizela esazku antolatzallik. 20 minutuz eon diz Alameda erdixan eta asteko barrixak kontatxue (mobilizaziñoin 5. urteurrena ospatzeko ekimen desbardiñak etxekotan daz). Beti lez, bertsuk abestuaz datorren astelehenin be bertan eongo dizela esanaz amatxu de gaurko enkarteladi. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Kantati gustoku badozu ezin zeinke galdu ekimen hau. Entsaxun egunak ipinitxue onezkeo: Otsailak 11 eta 25, Martxoak 11 eta 18 eta azkana Apirilak 25. Entsaxuk Zubi-Zahar herri ikastolan ixango diz goxeko 11:00 etatik eguerdiko 13:00. ZoragarriXE ixango da. Anima!
Jesus Maria Zubikarai Badiola (Ondarroa, Bizkaia, 1958 – Aginaga, Eibar, Gipuzkoa, 1980kootsailan 2a), Jhisa ezizenez be ezagune, ekintzaile abertzali zan. 22 urte eukazela Ondarrun bahitu eta hilik agertu zen Eibarko Aginaga auzun, mendixan, bide bazterrin botata. Bederatzi tiro jo zioten, bost gorputzin eta lau burun. Batallon Vasco Español delakoak hartu zuen bere gain Zubikarain hilketi. Hil benin Euskadiko Ezkerrako kidi zan.
Atxiloketak
Jesus Maria Zubikarai atxilotu eta Basauriko espetxin egon zan 1975ean, ETA (pm) erakundeko kidi ixatin akusaziopin. 1979an osteabe atxilotu ben. Bahitu eta hil ben egunin, etxin afaldu ondoren lagunakin urten ban kalea, eta neskalagunakin egon zan goxaldeko 05:30ak arte. Ordu horretan beran etxea jun zan, bakarrik. Horrez gero ez da gertatu zenaren barririk. Zubikarain gorputze bide bazterrin botata agertu zan Eibarko Aginaga auzun, mendixan. Bost tiro eukan gorputzin eta lau burun. Ingurun bi kaskillo eta bota baiko beste bala bi topa ben. Aginaga auzoko baserritarrak 06:30-07:00 tartin tiro hotsak entzun bela esan ben, Zubikarain gorputze agertu zan aldin.
Ispasterreko ekintzi
Zubikarain hilketa bexperan Ispasteren ETAk eindako ekintzin erantzun modure egin bela pentsatzen da. Ixan be, otsailan 1in ETAko komando batek Guardia Zibilan konboi batei eraso eitzan Ispasterren. Ekintzan 6 guardia zibil eta Goio Olabarria eta Xabier Gorritxategi ETAko kidik hil zin.
Lehen ordutan, komunikabide batzuk zabaldu ben Zubikaraik ekintza horretan parte hartu bala. Beste aldetik, hildako horietako hiru guardia zibil Ondarruko kuartelekuk ei zin, eta otsailan 2 xan, bertako guardia zibil batzuk “hiltzaileak” deitzen ibili zin kuartelan aurretik pasatzen zan jendiai.
Batallon Vasco Español
Deia egunkaixai eindako dei batez ezezagun batek esan ban hilketi Batallon Vasco Españoleko “Jose Maria Arrizabalaga” komanduk egin bala. Polizixak esan ben ezezagun batek Gernikako Guardia Zibilan kuartelea deitu bela hilketin barri emoteko. Ezezagun honek esandako leku Eibarren euanez, Eibarko kuartelekuk jun zin eta bertan topa ben Zubikarain gorputze.
Mobilizaziñoi jendetsuk ein zin Ondarrun Zubikarai omendu eta hilketi gaitzesteko. Udalak Batzar Berezixe ein ban, 1500 lagun bertaratu zin JHISAn hileteta eta greba orokorra egin zan herrixan otsailan 7xan, polizixa ugariren probokaziñoin erdixan. Hiletetan, beste batzun artin, ETA(p-m) erakundin lore-koroi erun ben.
Hilketin egillik
ETA (pm) erakundik Mario Gonzalez Blasco bahitu eta hil ein ban 1980ko abuztun 2an. Haren gorputze Zubikarai hilik agertu zan lekun laga ben, Jhisan argazkixe paparrin iseitxe. Abuztun 8 xan eindako erreibindikaziñoin ETA(p-m)k esan ban Mario Gonzalez zala Zubikarai hil benenetako bat, holaik onartu bala hil aurretik eta gainerako partaidin ixenak be baeukela. “Informazio zerbitzu jakin” batekuk zile esan ben, eta horren artin Cecilio Paul de la Montaña guardia zibil “torturatzaili” euala esan ben.
Halan da be, horretaz aparte ez da bestelako ikerketaik ein eta ETA(pm) erakundik be ez ban kasu honen gaineko bestelako informaziñoirik inoiz zabaldu.
Onarte Wikipedian JHISA atxik topa douen informaziñoi.
Gure galderi de, ZEÑEK HIL BAN JHISA? Noiz zabalduko diz jentintzako Guardia Zibillan artxibuk? ERRUDUNAK NUN DAZ?
Guk bittartin JHISA gogoratzen jarraitxuko dou. EZ ZATXUAU AHAZTUKO!
*Albiste honen helburu TRASMISIÑOI ziurtatzi de. Belaunaldi barrixak jakin birdabe zertzuk gerta zin gure herrixan. Bertsiñoi ofizialan gañetik badizela gertakizun errealak. TURRUNIN hoixe lantzen gabiz.
Ondarruko ernaik urreurrena gogoratzeko informaziñoi kartel hau ata dau:
Ongo domekan (otsailak 5) eguerdiko 12 xetan Zubi-Zaharrin hitzordu garrantzitsu bat dakau, 2023ko IBILALDIxan bideoklip grabaketi eingo da. Dei zabal bat eindabe Ondarruko herrixai XE Ibilaldia antolakuntzatik berta agertzeko eta ahal dan neurrixan Ibilaldiko erropak ekarteko gonbidapena be etxen dosku. Geu be han eongo gaz!