
Langilion nazioarteko egune da gaur. Borrokako eta aldarrikapeneako egun honetan, urtero modun LAB sindikatuk mobilizaziñoik deitxu dotxuz Euskal Herri luze zabalin. Gure zitxi, Bilbon, Zabalburutik hasitxe 12:30etan, Han ikusiko gaz!



Langilion nazioarteko egune da gaur. Borrokako eta aldarrikapeneako egun honetan, urtero modun LAB sindikatuk mobilizaziñoik deitxu dotxuz Euskal Herri luze zabalin. Gure zitxi, Bilbon, Zabalburutik hasitxe 12:30etan, Han ikusiko gaz!



Ondarroako Udalak eta ongizate batzordi osatzen daben herriko taldik ‘Danon Ondarru!’ sentsibilizaziñoi kanpañi antolatu dabe maiatzeako. Maiatzaren 7tik 25ea egongo diz jarduerak eta euran helburu kontzientziaziñoi zabaltzi de.
Ongizateko taldik diz sistemik dauken hutsunik estaltziaz arduratzen dizenak, eta eurai esker, Ondarru justuaua eta inklusibuaua da. Horretaz gain, normalin ixilpin etxen daben lana da eta bistaratu egin nahi dabe. Ixilpeko lan horrek, bañe, ezinbesteko garrantzixe dauke herrixan: alor desberdinetan dabiz lanin egunero, herri hobiaua etxeko. Herritar askorek ez dabe jakingo Ondarrun hainbeste ongizate talde dakauenik (ARNASA elkarti, OROITZEN elkarti, GORABIDE elkarti, DANONARTIN elkarti, GURUTZE GORRIA, KARENKA elkarti, A-A eta ALANON elkarti…) eta gitxiaua zeintzuk dazen horren atzin edo zein dan euren jardune.
Azpixan dakazue Maxatz osun eingo dizen ekintzan egitarau. Hurreatu zeube eta emon babesa euran lanai, eskertuko dotzue.

Lea-Artibaiko Ernai, Sortu eta LABek INDEPENDENTZIA EGUNE antolatu dabe Apirilak 26 (zapatu) egun guztiko egitarauaz Lekatxon.
Antolatzailik, Independentzixin aldarrixak inddartsu kalik hartu eta zapalkuntza baiko estatu duine aldarrikatzeko antolatu dabe ekimen ezberdinak uztartuko dotxuzen egitarau zabal hau. Tailerrak, hitzaldixak, ekitaldi politiku, herri bazkaxe… diz egun honetako antolatu dotxuezen ekimen batzuk.
💥 Badator Lea-Artibaiko Independentzia Egune!
📍Apirilak 26an [zapatu] Lekitton batuko ga burruki eta jaxe uztartuz, egun guztiko egitarau aurrea eruteko!
🔖 Bazkaiko tikik salgai daz Anaitan (Ondarru), Galarrenan (Lekitto), Opelan (Markina-Xemein) eta Ubillan (Aulesti).
Bazkaiko tiki erosteko azkan egune bixar! (Apirilak 24)

Datorren astelehen (Apirilak 28) arratsaldeko 6:30xetan aurrea eukikou Zientziaren Giltzak elkartik antolatutako apirileko hitzaldixe, KULTURA MATRILINEALA ixenburuaz. Hizlari lez MARI KARMEN BASTERRETXEA URROSOLO antropologi etorriko da. Azpixan dakazue sinopsis bat gaxan eta hizlarixan ingurun. Gozatu hitzaldixaz!


“IRUDIMENAREKIN JOLASEAN” deitzutza egillik erakusketiai. Corrado Masacci artistik bere azkan txotxongilo erakusketi antolatu dau eta Ondarrun egongo da ikusgai udal erakusketa aretun, maiatzan 2tik ekainan 1ea. Ezin zeinke galdu azken aldiz Masaccin txotxongilun fantasiazko mundun murgiltzeko aukeri!

Gaur ABERRI EGUNE gaz ospatzen abertzaliok. Naziñoi gazela, erabakitxeko eskubidi dakauela eta INDEPENDENTZIXI nahi douela aldarrikatzeko egune hain zuzen be.
Ezker independentismuk Iruñean dauke urteroku bihurtu dan zitxa nausixe, baitxe be Donibane Garazin.
Hainbat irudi gaz jasoten, batzuk herrikuk eta beste asko Iruñean dazen herritxarrak bixaldutakuk, erbestetik be jaso dou argazki bat:









Herriko irudixak:















Argazki hau bihar arrazoikatxik Kazajistanen dan herritxar batek bixaldu dosku:

Ernai Gazte Antolakundin urteroko udabarriko zitxiai erantzunez, Berriozarren (Nafarroa Garaia) batu diz milaka gazte ezkertiar, feminista eta independentista. Zelan ez, ondarrutarrak eta eskualdeko gaztik be bertaratu diz domekan Aberri Egunaz amaieri emongo dotsen lau eguneko topagune honeta. Formakuntza politiku, hitzalidixak, tailerrak, ikuskizunak, kontzertuk… ixan diz nagusi 2025 eko “Gazteon Eskutik” ekimenin.



Apirilak 17, Preso Politikun nazioarteko egunin, manifestaziñoi jendetsu ein ben “ASKATASUNERA” lemapin. Egun batzuk lehenaua UPN eta lobby españolak egun honetako deitxute euazen ekimenak Auzitegi Nazionalea erun eta kriminalizaziñoi saiakeri salatzeko ein ben manifestaziñoi hau.



Formakuntza, eztabaida, tailer… ezberdin ugari egon diz egitaraun barrun. Feminismu, etxebizitzi, euskeri, kirolak, Sozialismurako euskal bidi…




Aisialdirako tarteik ez da falta ixan, inddarrak hartzeko gazte bazkaxe, kontzertuk…






Ta zelan ez, biharra etxi be toka gakoe herriko gaztiai. Topagune erraldoi honek bolodres lan handixe eskatzen dau… montajetik hasi, turnuk, zaintzak, barrako ardurak…


Eskualde eta herriko talde argazkixe be ata dabe gaztik urtero modun! Ederra ekipu! Bai, bai, bai Lea-Artibai!!!


EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO sortzez Itsasondoku bazan be Ondarruko herrixaz lotura handixe euki ban, andri eta bi semik Ondarrutarrak diz adibidez. Horretaz gain EUSTAKIOk denbora asko pasa ban herrixan frankismo garai gogorrin, berantzako eta militante askorentzako Ondarru babes toki seguru ixan zan, elkartasun sare zabal bat antolatute eualako.

2023 an 50 urte bete zin “Txikia”n erailketatik eta Ondarruko herrixak omenaldi xume baine hunkigarrixe eskeini dotsan.

Ene herria
Ez etsi
Ez da oraindik iritsi
Baiña
Ez etsi…
Eta eutsi!
Noizbait beharko baita iritsi
Kantuari ez utzi
Eta
Borrokaren dantzara jautsi
Oiñaze miñez hil ziren semeak goretsi
Bizia baitzuten utzi.
Baiña kantuari ez utzi
Eta
Ez etsi
Ez etsi
Ez etsi
Interneteko sare sozialan bidez jakin dou “Txikia” abestixan lehenengoko bertsiñoiai buruz. Eustakio hil eta gitxire, Telesforo Monzonek einddako abesti hau graba eben Ipar Euskal Herrixan. Abeslaxak, beran kide, lagun eta bixipen ugari alkarreaz pasatako jendi: Txomin Iturbe, Maite Ormaetxea, Manu Garmendia ‘Kortatu’, Isidro Garalde ‘Mamarru’
Astebukaera honetan ez dabe jokatuko ligako partidoik AURRERAko taldik, ez etxin ezta kanpun, salbuespen bakarraz (lagunarteko partidu), baixakun (Apirilak 18) jokatuko dana Zaldupen arratsaldeko 7retan. Aupa AURRERA tra ka tra!

EUSKERIn aldeko mobilizaziñoi erraldoi de EUSKARALDIXE, herri eta auzo guztixeta allateko helburu daukena. Belarriprest eta ahobiziaz gogoratzen zaze? Ba Ondarrun be motorrak berotzen hasi gaz. Hamen datoz lelengoko hitzorduk: Txapa banaketa, maiatzan 2tik aurrea: udal euskara sailin eta Turismo Bulegun. Ixena emon bihir de Euskaraldian: https://izenematea.euskaraldia.eus, Maiatzan 2an batxe be Euskaraldixan Gune Ibiltarixe Alamedan, 17:00etatik 20:00eta.
Herriko lelengoko eragillik hasi diz euran babesa emoten. Batu zeu be ekimen honei ta bebestu EUSKERI!
ZATOZTE dendan elkarti

ZUBI-ZAHAR Herri ikastola

Ondarruko UDAL LANGILLIK
