Ezagutzea emon dabe aurtengo jaxan kartel irabazli eta egilli, LARA LARRAÑAGA SALEGI ixanda “LEOKADIN AMETSAK” ixenburuaz. Daneta 23 lan aurkeztu diz eta herriko taldik eta eragillik eindako bozketa bidez aukeratu dabe beran lana. Zoixonak LARA!

Ezagutzea emon dabe aurtengo jaxan kartel irabazli eta egilli, LARA LARRAÑAGA SALEGI ixanda “LEOKADIN AMETSAK” ixenburuaz. Daneta 23 lan aurkeztu diz eta herriko taldik eta eragillik eindako bozketa bidez aukeratu dabe beran lana. Zoixonak LARA!

Urtero etxen dan ekimena da Liburu azokaku, aurten Uztailak 19txik 28re eukikou herrixan. Urtin argitaratzen dizen liburuk (eta zaharrak) eukikouz Alamedako erakus mahaixetan. Gustoku badozu irakurti, ez galdu aukera hau!

Aurrera esan gendun latxeik herriko jaxetako hillabete baño gitxia falta danin, egitarau formi hartzen hasi de. Abuztun 16 an Kuadrilla egune ospatzen dou eta bazkaixe etxen da Kafeko atzin.Hori dala ta bazkaiko tikik ipinitxuez saltzen 5 euron trukin Turismo bulegun. Hartu lelengotik tikik!

ELOY GONZALEZ GAVILAN eta JOSE EMILIO GOMEZ BUSTOk eindako dokumentala, 𝐅𝐞𝐥𝐢𝐱 𝐁𝐞𝐫𝐢𝐬𝐭𝐚𝐢𝐧 𝐀𝐦𝐚𝐥𝐥𝐨𝐛𝐢𝐞𝐭𝐚: 𝐚𝐳𝐤𝐞𝐧 𝐞𝐮𝐬𝐤𝐚𝐥 𝐤𝐨𝐬𝐭𝐮𝐧𝐛𝐫𝐢𝐬𝐭𝐚 dakar ikusgai Ondarruko Udalak herrire. Uztailak 20 (zapatu) eta 21in(domeki) ixango diz emankizunak azpixan dakazuen ordutegixakin, Kofrai Zaharreko 2. solairun. Berta juteko gonbidapenak Turismo bulegun hartu birdiz, hillan 12txik aurrea. Ez galdu ikusteko aukeri!

*Herrixan be badakauz berak eindako artelanak besteak beste Portuko ArrainLonjan.

Uztailak 20xan Arrigorri hondartzan eingo dabe aurtengo “ELENA FERNANDEZ ITURRIOZ memoriala”itsas lasterketi, Ondarruko igeri taldik eta Udalak antolatute. Aurtenguaz 37.ixango da eta bertan parte hartzeko helbide honetan emon birdiz ixenak: https://ondarruit.eus/eman-izena/

Gaur (baixaku) beste kontzertazo bat eukikou Plaza Musikan MELISSA&THE JACKS taldiaz illuntzeko 8retatik aurrea. Talde zein bakarkako abeslari ezagunan doiñuk entzungou euran ahoetatik.

Ongoxe baixakun hasi eta datorren domeka bittartin udal erakusketa aretun eongo da ikusgai NUEVO ANCHUSTEGUI “GURE SEÑORITI” txalupin histoixi. Udalan kultur sailak ekarri dau herrire Bilboko Itsasmuseumetik. Behian dan kartelin dakazue ordutegixe, hurreatu ikustea, merezi dau eta.

Bertso-afaxe antolatu dabe Uztailak 19rako (baixaku) illuntzeko 9xetan Txitxipotxin elkartin ARRI eta BOTXek herrixan etxen daben eta eindaben lana goraipatzeko. Kategoriko bertsolaxak etorriko diz afatxa, IGOR ELORTZA ARANOA eta NEREA IBARZABAL SALEGI. Aforu mugatu ixango danetik, espabila erosten. Sarrerak KURIKE dendan daz salgai 30 eurotan. Betiko lez, atzana popa ustel!

Zeñek pentsakoban hasiera baten onarte allako zile andrak erramutan ekimenan partaidik? Kostantzixi, burugogortasune, giro jatorra… danak bat ein eta erronkiai aurrea etxi lortu dabe. On azkan txanpan sartu diz eta ikasturtiai amaieri emoteko bi eguneko egitarau antolatu dabe. Uztailak 6 eta 7xan ONDARRU-DONOSTI eta DONOSTI-ONDARRU jun etorrixe erramutan eingo dabe. Tartin geldialdixak eingotxue bai ORIXO eta batxe be ZUMAXAN ta MUTRIKUn. Dana ezta ixango iserdixe atati eta bazkaxak, manifestu irakurketak eta kalejiri be uztartuko dabe. Ongi etorrixe be emon bikotzau ezta? Guk bai, behintzat!

Egun berezixe aukeratu dabe ongun AURRERA MENDI taldekuk irteeri etxeko, batzuk parrandan ibiliko dizen bittartin bestik mendi irteera jungo diz, LEGATE mendire. Uztailak 4rarte emon zeinke ixenak ANAITASUNA tabernan eta 15 euron trukin egun ederra eta lagun artin egun pasa etxeko aukera ederra.

*LEGATE Baztango (Nafarroa) Lekaroz eta Elizondo herrixan artin dan mendixe da (870 mt) ta behian ikusten dozuen latxeik tontor ikusgarrixe dauke.
