[📸 IRUDIXAK] Herriko gazteixi Elorrixon, GAZTE TOPAGUNIN da!

Urtero Ezker Abertzaleko Ernai gazte antolakundik antolatzen daben udabarriko ekimena azkanak emoten da. Elorrixo ixan da aurten Euskal Herriko gazte SOZIALISTA, FEMINISTA eta INDEPENDENTISTAN topaleku.

Egitarau oso zabalaz daz gozatzen gaztik! Aisialdirako, formakuntza politikurako, parrandako eta BIXITXEKO MODU BAT dala aldarrikatzeko aukeri egon da Elorrixon!

Ondarrutik 100 gazte inguru jun dizela baieztatu doskue Ondarruko Ernaiko kidik, baitxe be egun bakarretan edo ekimen zehatzeta jundizen herritxarrak.

Turrune osatzen douen batzuk berbakin azaldu ezileiken hau zuzenin bixitxeko aukeri be euki dou! Auzolanin eta elkarlanin sortutako topaleku hau, herri honek aurrea jarraitzeko badala etorkizune baieztatzen daben adibide garbixe da! Gora Euskal Gazteixi eta Gora Ernai!

Herriko preso politikuk be modu batea ero bestea Elorrixon egon diz! Ekitaldixetan, gazte bazkatxan eta kontzertutan ez dabe hutsik ein!

ZUNBELTZen agurre herrixai!

Gure alkati atzanengoko egunak emoten dabil udaletxin, urte gogorrak toka gako pasati eta etapa bat amatxu eta beste bat hasiko dau on. Ezker abertzaleko jentik ez dauke “puertas giratorias” deitzen dan hori, ez duz ez iñolako zuzendaritzeta ez iñolako goi kontselluta. Irakasli ixan dana irakaskuntza, tallerrin biharra etxen bana tallerrea (Zunbeltzen kasu)…Herritxik gatoz eta herrixan geatzen gaz!

Herrixai eskerrak emoteko idatzi hau zabaldu dau gure alkatik. Guk hamendik eskerrak nahi dotzau emon einddako guztixatxik, kalin eta borroka desbardiñetan ikusiko gaz alkar.

Gora ZUNBELTZ, herrittarron alkate jatorra!

HILEKOAREKIN BIZI ikastaru (10-12 urteko neskantzat*) Etxelilan!

Irakasli: Saioa Hernandez, sexologi eta psikologu. Egutegixe: Apirilak 28 (baixaku) Ordutegixe: 17:00-20:00  Leku: Etxelila    Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila

Ikastaruai buruz: Genitalen ezaugarri eta garapena jolasen bitartez landuko da. Aldi berin, gorputzan (eta neska* bakoitzaren) ezaugarrixak, beharrak eta gustuk konpartiuko dou eta aurreiritzixen ingurun hausnartu.

Apirilak 16 (domeki) BOGA MENDI MARTXI 2023!

Boga mendi martxi, Ondarruko Zubi Zahar herri Ikastolik (Aurrera Mendi Taldin laguntziaz) antolatutako mendi irteeri de. Berau, Apirilan 16an ixango da eta bi ibilbide desberdin eukiko dau adin zein forma fisiko desberdinak dauken jendik parte hartu daitxin.

Martxa honek, hainbat helburu desberdin dauke bañe garrantzitsuenak bi diz. Lelengo ta behin, hurreatzen dizen mendigoizale guztik Ondarroa inguruko paisaiak eta toki berezxiak ikusti eta ezagutzi mendi martxa bat eiñaz. Bigarrena aldiz, mendizale guztintzako jaialdi bat ospatzi eta haur zein nerabeei mendixak dauken ezaugarri positibuk erakusti.

Amaitzeko, gonbidapena zabaldu nahi dabe egun pasa egin nahi dozuen familixa guztiai eta mendixan denbora bat pasa nahi dabenn danai.

Mendi martxin irteeri Ondarruko Zubi Zahar Ikastolatik ixango da, Ibaiondo kali, 15.

Aurrera mendi taldik bezperan lo egin nahi dabenentzako gela bat prestatuko dau 20 koltxoiaz (gainerakuk, bakotxak beran esterilli ekarri beharko dau) batxe be furgonetan lo etxeko aparkaleku ere, eta martxa egunin gosarixe emongotze irteera puntun (debalde). Dutxatu nahi dabenentzat be zerbitzu eskainiko da, bai helmuga puntun, bai Ondarruko kiroldegixan.

Lotarako erreserba egiteko deitu 605751747 zenbakire (Karmele Lopez).