3×3 boleibol txapelketi antolatu dau TripiTrapu boleibol taldik. Institutuko kantxan jokatuko da eta ixen emoti debaldeku ixango da.

3×3 boleibol txapelketi antolatu dau TripiTrapu boleibol taldik. Institutuko kantxan jokatuko da eta ixen emoti debaldeku ixango da.

Domekan (Apirilak 23) 12:00etan, eskualde mailako zitxa berezixe dauke EH Bilduk Ondarrun. Maxatzan 28ko udal hauteskunditako zerrendaburukin ekitaldixe eingo dabe Nasa kaleko bilgunin.
Ekitaldi honetan Urtza Alkortak eta Arnaldo Otegik hartuko dabe berbi. Ondarruko EH Bildutik bertaratzeko deixe ein dabe

Zapatun herri programi danon artin osatzeko saio iraixe egongo da 10:00etan Kofrai Zaharrin.

Gaur (Apirilak 19), Eustakio Mendizabal Algortan erail ebeneko 50.urteurrenin, Ondarruko herrixak “Harro hadi kantauri itxasoa” lemapin omenaldi xume baine hunkigarri bateaz oroitxu dau Itsasondoko militanti.
Ekitaldi honetan aitxatu dan modun, Eustakiok baeukan lotura berezi bat gure herrixaz. Beran emazte Anabel herrikidi ixatiaz gain, Txikia eta frankismun kontra eta Euskal Herrixe suspertzea altza zin militantik babes gune modun euken Ondarru.



Txikian figura militanti omentziaz gain, belaunaldi horretan Euskal Herri aske eta sozialisti eraikitxeko hartutako hautuk gaur egunin be bixik jarraitzendabela eta helburuk bete arte ez gelditzeko deixe ein dabe.






“Harro hadi” dinamikiai Algortan antolatu daben bisita gidatu, omenaldixe eta herri bazkaxaz emongo dotse amaieri.


Astin 50 urte beteko diz EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO “TXIKIA” Algortan hil bela (1973ko apirilak 19xan). TXIKIA zuen guda izena… kanta ixan dou sarri, askotan jakin baik zelako lotura estu euki ban Ondarruko herrixaz. Ongoxe domekan, Zazpikak (GARAko astekarixak) ata dau beran inguruko pilla bat datu barri, artikulun egilli IÑAKI EGAÑA historiazali ixan da. IÑAKI herrixan ibili de batetik bestea EUSTAKIO-ONDARRU loturi aztertzen. LUKEN, JOSU, ANGEL, ANABEL, ISIDRO, LUIS, ROSA, LUIS, SORKUNDE… diz beraz harreman estu euki ben herrittar batzuk.
Zazpika astekarixak argitaratutako erreportaji:

Gaur egun danok aho-miñin dabiauen Memoixa historikun zati bat diz sasoi hartan bixi ixan benan testimonixuk jasoti, ta hortan gabiz hainbat lagun han eta hamen.

Txikian erailketin 50. urteurren honetan Ondarrun ekitaldixe da antolatute. Apirilak 19, eguaztena, 19:00etan Alamedan.

Hasieran proiekto xumi zala pentsa arren, aurten 10 urte betetetxu UDALEKU IBILTARIXAK. Zemat burukomin antolaketa hasieran, ibilbidik topaten, lotako tokixak billatzen, furgoni lotzen, astu beti lagun, zemat gertaera ta aurten ospakizuneko urti.
Hasteko argazki erakusketi udal erakusketa aretun (apirilan 17 tik 21 ea), umik zinak helduk bihurtu diz (argazkixak azaltzen daben latxeik).

Ta apirilak 22 xan 10.urteurreneko jaxe. Azpixan dakazue egun horretako egitarau(mendi buelti, jolasak, bazkaxe, karro-poteu, eta amaitzeko kontzertuk). Gogoratu eta ospatu!

12 xak puntun zabaldu dabe pankarti herriko PENTSIODUNAK Alamedan, ta opor ostin inddarraz ikusi douz bueltatu dile. 180 lagun batu diz (tartin alkati eta bi zinegotzi) egueldixe lagun eukela, eguzkixan epeltasunaz. Datorren astelehenin be han eongo eidi esanaz amatxu dabe ekimena. Jo Ta Ke PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

Gaur, herriko PENTSIONISTAK martxan hasiko diz osteabe konzentraziñoikin. 12 xak puntun pankarta atzin batuko diz Alamedan barriro opor txikixan ostin, 1080 euroko pentsio duin bat eta gizarte segurantza propixu eskatzen. Danon artin LORTUKOU! Hurreatu zeu be!

Ongo astin AURRERA K.E.ko talde bakarrak jokatuko dau partidu Zaldupe udal futbol zelaxan, azpixan dakazue noiz jokatuko daben. Aupa AURRERA TRA KA TRA!

Oporraldi txikixai agur esan eta egunerokotasunai heltzeko sasoi alla da hori dala ta PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladi eukikouela gaur. Illuntzeko 8 rak puntun urtengo dau Alde Zaharretik Alameda arteko enkarteladik. DANAK ETXIN ikusi arte, JO TA KE!

Apirilak 22 xan goxeko 10 etatik aurrea batuko gaz Kofrai Zaharrin lan saio iraixin. Zertaz berba eingodouen? ʜᴇʀʀɪᴋᴏ ᴇᴛᴀ ʜᴇʀʀɪᴛᴛᴀʀʀᴏɴ ʙᴇʜᴀʀʀɪᴢᴀɴᴀᴢ ɢᴀɪɴ, ᴢᴇɪɴᴛᴢᴜᴋ ɪxᴀɴ ʙɪʜɪʀ ᴅɪᴢ ʟᴇʜᴇɴᴛᴀꜱᴜɴᴀᴋ GURE HERRIXAN? Edonork hartu leike parte saiun, danon ideiak diz kontutan eukitxekuk.
ALKATEIK ONENA, HERRIXE! esaten gendun eta esaten jarraitzen dou on be!
ABANTE ONDARRU!
