Maiatzak 1, EGITEKO beste MUNDU bat!

Alla da aurtengo Maiatzak 1ta ta kalea urteteko arrazoi asko jarraitzen dou eukitxen, langillintzako lan baldintza duiñak (bixik nahi dou etxea bueltatu), soldata ganorazkuk, genero desberdintxasunik ez lan tokixetan ( soldatetan ), zahartzarurako Pentsiñoi duiñak ziurtatu…

Ta egun honetako,LAB sindikatutik deixe zabaldu dabe Bilboko manifa juteko kotxe karabanetan, Ondarrutik irteeri anexun ixango da.

Ernaiko gaztik be maxatzan 1eko aldarrikapenak kalea atatxuez ongo egunetan.

BOXEO ikastaru Etxelilan!

Irakasli: Ixa Rodriguez, boxeolaxe. Egutegixe: Maiatzak 5, 12, 19 eta 26 (barikuak) Ordutegixe: 18:00-19:30  Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila

Ikastaruai buruz: Ikastaro honek emakumik boxeun bitartez ahalduntzi dau helburu, bakotxak bere buruai jarritako erronkai aurre eginez. Indarra, abiaduri, boxeo teknikak eta koordinaziñoi landuko diz ariketa ezberdinen bitartez. Bi orduz barruko korapiluk eta ondoezak askatzeko aukera ixango da, taldin eta giro onin.

Glori Lasarte Beitia jun gasku

Presun aldeko manifetan, semin argazkixaz baixakuro… Gogor eta tinko, preso eta iheslaxak etxea ekarteko bidin. Kaleratze/etxeratze bakotxe berana lez bixiaz, poztasunez… “Matxia zaittuet” ahuan beti.

Glori jun gaskule entera gazenetik, semi ez dabela libre ikusi etorten gasku lelengoko idei, baine beraz egon ahal ixan dabela etxin, gozo eta maittasunez bete nahi dou gorde. Zeuen arteko besarkadiaz geatuko gaz.

Maittasunez bor-borka beti, holantxen eukiko zaittuau gogun, ezpan gorri eta maitxagarri.

Glori, lasai ein bidi. Ekarriko dou Asier etxea, berbi emoten dotsuau. Danak etxea ekarri arte segi eingo dou borrokatzen. Zeu be hortxe egongo zaz geuaz.

Etxeko eta lagunoi besarkada handi bat… Indi… Matxe-matxe Glori!

*Bixar zapatu (A-29) eguerdiko ordu batetan, agur xume bat eskainikotzau tanatoxun.

Ez ahaztu, gaur PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladi egongo dala!

Euskal Herriko herri askotan (hilleko azkan baixaku) urtengou gaur PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladetan. Guk, illuntzeko 8 retan Alde Zaharretik urten eta Itsasaurreko plazan amatxukou ibilbidi. DANAK ETXIN ikusi arte jo ta ke!

Ta herrixan kalea urteten douen latxeik, kanpoa juten gazenin be ahal douen neurrixan PRESO ta IHESLAXAN aldeko aldarrikapenak geuaz daruau. Beatu ze irudi ederra bixaldu doskun astin BENIDORM aldetik. Ondarrutarrak, Bermiotarrak, Arrasateko jenti… ETXIN NAHI DOUZELA IKUSI eskatzen eta SALBUESPENEKO EGOERIAI STOP! esaten. Gora gu ta gutarrak!

Aitzol Etxaburu Artetxe Martutenea lekualdatu dabe

Aitzol Etxaburu Artetxe Ondarrutar preso politiku gaur ekarri dabe Lannemezango (Frantzia) kartzelatik, Martuteneko (Euskal Herrixe) espetxea.

Aitzolek, zigorra beteti amaitzeko aldaketi eskatu ban. Gaur goxeko 8:30 bueltan ata dabe Lannemezanetik.

Egun dispertsiñoi amaitxute, zuzenin, polezixa españolak Martutenea ekarri dau. Trasladu ondo ein dabela esatsa etxekuai, jarrera zuzena euki dabela polezixak.

Martutenen, Asierreaz batu de, horrenbeste urte ta gero alkarreaz batzin zer konta eukiko da, bibitxa…

EHratzik lortu douz, eta on, inoiz baino gehixa borrokatzen jarraitxu bir dou danak etxin eukitxeko.

Danak etxea!

AURRERA txirrindu eskoli osteabe martxan!

Beti egon da herrixan bizikletin inguruko zaletasune, sasoi baten Mariñela taberni ixan zan zalin bilguni. Zemat herrittar ibiltxen dan bidin eta mendixan bizikleta gañin ezin leike zenbatu, ta gar hori gazte gaztetatik hasten dala esango geunke. Hori bultzatzeko AURRERA TXIRRINDUk gaztiai zuzendute (2009 eta 2016 jaxotakuai) eskoli antolatu dau. Ixen emoti, azpixan agertzen dan telefono zenbakiko watsapea idazti baño ez dakazue.

PENTSIONISTAK kalin beste behin be!

Gaur eguerdiko irudixe da azpixan ikusikozuena. Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK (gaur 150 lagun batu eidiz antolatzallin arabera). 20 minutun egon diz bertan eta amaieran azaldu dabe datorren astelehenin EZ dizela batuko (Maiatzak 1 dalako), ta bat eingo dabe Langille egunin antolatzen dizen mobilizaziñoi desbardiñakin. JO ta KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe ekitaldixe.

Aldarrikapenak nun, Ondarrutarrak han!

Zeñek diño ez gazela herri bixi bat. Asteburo bete beti euki dou, Zapatun, Baxonan egon giñan AZTERKETAK EUSKERAZ manifan, iparraldeko ikaslin eskakizunakin bat etxen.

Erkidegoko hiriburutan pilla bat herrittarrek OSASUNGINTZA PUBLIKU ZAINDU lelopin kalea urten dabe, hor be presente eon gaz.

Ficoban, GURE ESKUk antolatutako batzar orokorrin be ezin gendun huts ein (bai taula gañin bai jende artin).

Domekan be han hemenka ibili gaz, batzuk Bilbon PRESO ta IHESLAXAN eskubidik errespetateko eskatzen.

Bestiok herrixan Maxatzin eingo dizen hauteskunditan URTZAi babesa emoten.