
Presun aldeko manifetan, semin argazkixaz baixakuro… Gogor eta tinko, preso eta iheslaxak etxea ekarteko bidin. Kaleratze/etxeratze bakotxe berana lez bixiaz, poztasunez… «Matxia zaittuet» ahuan beti.
Glori jun gaskule entera gazenetik, semi ez dabela libre ikusi etorten gasku lelengoko idei, baine beraz egon ahal ixan dabela etxin, gozo eta maittasunez bete nahi dou gorde. Zeuen arteko besarkadiaz geatuko gaz.
Maittasunez bor-borka beti, holantxen eukiko zaittuau gogun, ezpan gorri eta maitxagarri.
Glori, lasai ein bidi. Ekarriko dou Asier etxea, berbi emoten dotsuau. Danak etxea ekarri arte segi eingo dou borrokatzen. Zeu be hortxe egongo zaz geuaz.
Etxeko eta lagunoi besarkada handi bat… Indi… Matxe-matxe Glori!








*Bixar zapatu (A-29) eguerdiko ordu batetan, agur xume bat eskainikotzau tanatoxun.