Honek ixango diz asteburu honetan AURRERA K.E. talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Honek ixango diz asteburu honetan AURRERA K.E. talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Nahiz eta ez toka, gaur illuntzin PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladi burutuko dou. Ondarrun hartu gendun erabakixe aste bitxik behin eingo gendule enkarteladi, bañe ongo asti hilleko azkan baixaku ixanik eta Hego Euskal Herriko pillo bat herrixetan etxen dan lez, geuk be kalea urtengou. Beste aldaketi ordutegixana ixango da, hamendik aurrea Illuntzeko 8 retan urtengo dau Alde Zaharretik. DANAK ETXIN ikusi arte, gu kalin!

Martxan da “Oporrak Bakean” haur sahararrak Euskal Herrixan udan harreran hartzeko programi. Momentu honetan Mendebaldeko Saharaz elkartasunin dabizen elkartik familixa barrixak informaten eta lotzen dabiz.
Programin inguruko zalantzak argitzeko edo harrera familixak ixan dizen kidin esperientzixak entzuteko aukeri egongo da eguen honetan 18:00etan Kofrai Zaharrin.

Gaur 41 urte beteten diz Esteban Muruetagoiena Scola Ondarrutar mediku jasandako tortura basatixan ondorixoz hil zala.

Lehenengoko bidar atxilotu ebenin (1979) ETA erakundeko militante baten bala zaurixak osatzi egotzi dotsen. Bigarrenin, gaur egun ondio argi ez dan arrazoiren bateatxik atxilotu eta 9 egun egon zan inkomunikaziñoi egoeran Donostin eta Madrilen. Aske laga eta hiru egunea hil zan Esteban jasandako torturan ondorixoz.
Ondarruko ERNAIk kartel hau ata dau.

Urteroko ohitxuri bihurtu dan BERDEL jana eukikou gaur Itxasaurrin herriko bateleruk (ARRIGORRI ITSAS ARRANTZA ELKARTI) antolatute eguerdiko 12 xetatik arratsaldeko 3 rak bittartin. Berdela ikatzin erreta, manjar de reyes, deitzetze munduko edozein tokitxan. Hurreatu eta dastatu, borondatin trukin!

Apirilan 6an hasi eta 9 rarte ehunke gazte independentista, sozialista eta feminista batuko diz Elorrixon ERNAI gazte antolakundin topagunin. Bertan formakuntzako, aisialdirako, kulturako, parrandako… aukera zabala egongo da!

Ondarruko ERNAIko gaztik baieztatu doskuenez herritxik tropa ederra jungo da Elorrixoa! Ondio eguneko bonuk eskuragarri daz eta autobusin ixena emoteko zerrendi Anaitan.



Han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur egueldixe lagun, fresko bañe eguzki izpixan azpixan, gaur 170 lagun batu eidiz esazku antolakuntzatik (tartin, EH Bilduko bi zinegotzi). Nobedade lez, datorren astelehenin EZ eidiz batuko esan dozku (opor txiki batzuk hartuko eidabe), hurrengoko hitzordu apirilan 17 xan osteabe han eongo eidiz. Jo ta Ke PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

Gexenontzako ariñei da, bañe badaz euran oporrak uda aurretik hartzen dotxuenak be. Atzo bertan irudi hau jaso gendun TROYA herritxik (TURKIA) gure korreun. Ondarrutarroi asko gustaten gazku bidaiatzi, beste ohitxurak ezautzi, lagunak eitxi… bañe etxea buelta etxekuk gaz. Ondo ibili eta gozatu oporretan!
*Turruneko atik zabalik daz edonorentzat, bixaldu zeuen argazkixak :otzara@hotmail.com helbidea.

Zientziaren giltzak elkartik Martxoko hitzaldixe eskeiniko dosku hillan 27 xan (astelehena) kofrai zaharrin arratsaldeko 6:30 tan. Gaxe, XXI. mendeko esploratzalle baten bizimodu ixango da eta hizlari lez MARIA INTXAUSTEGI MOLINA, itsaspeko arkeologi eukikou. Hurreatu entzutea!

Honek diz asteburu honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERA K.E.ko talde desbardiñak jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.
