3.in lortu dabe TXOKUn sartzi!

Abuztun 16an ein ben Txokure sartzeko lehen saiakeri. Handik gitxire bigarrena. Eta atzo 3.saiakeran lortu eben. Onarte lapurreta saiakerak zile pentsaten gendun, baine gaurkuk duda handixak sortu doskuz… Zeatxik? “Balixoko” ixe ez dabelako erun.

Ondarruko Ezker Abertzalik ondorengo oharra ata dau gertakarixak salatzeko:

Txoko barrun, itxitxe euazen geletako atik apurtu dotxuez, behin iratxe ixe ez eruteko.

Danan alde onaz geatzi gustaten gaskunez; arotzai biharra emoten gazela esango dou. Baine inor ez datxile konfundiu; umoretik eta gogotsu, ixan dana, ixan dala; ez gaittule gelditxuko! Guk geure bihar politikuaz segi eingo dou.

Eta oharrin esaten dan modun:

Iñoiz baino gehixa, Txoku libre.

Txingor euritan Aurrera…PENTSIONISTAK KALEA!

Euri zaparrarai aurrea eiñaz han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK. Gaur Alameda erdixan ez diz egon, aterpi beharrezku ixan dalako euazen zaparrarakin. 20 minutu eon diz pankarta atzin 85 lagun, asteburun egon dizen mobilizaziñoin ingurun hausnarketi ein dabe eta datorren asteleheneako deixe etxen amatxu dabe. Etxin geatute ixe ez dala lortzen da, JO TA KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe gaurko elkarretaratzi.

175, 72, 153, 124… Zer nahi dabe esan herrixan agertu dizen zenbakixak?

Azkanengoko egunetan herriko paretetan zenbaki ezberdinakin einddako kartelak agertu diz. Kalin eta sase sozialetan zer esana daz emoten zenbaki misteriotsu honek.

Momentuz misteixuk hor jarraitzen dau… Dakauen pista bakarra Ondarruko Ernaik sarita altza daben bideo hau de. Bertan kartel honen irudixak besteik ez di agertzen, beraz, ez dabe gauza handirik argitzen…

Azaroak 25 INDARKERIA MATXISTIN NAZIOARTEKO EGUNE!

Gai honetaz kontzientziaziñoi kanpañin barrun hainbat ekimen antolatu diz herrixan.

Azarun 21 (astelehena) egitarauaz lotute, Ondarruko Udalak ‘Luze edo motz’ ikuskizune antolatu dau Etxelilan. Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik umoretik hausnarketarako bidi zabalduko dabe.

Azarun 25 in (baixaku) konzentraziñoi egongo da Alamedan arratsaldeko 7 retan Andrabanda Feministin laguntziaz, Ondarruko Emakumin kontseiluk antolatute.

Eta amaitzeko Azarun 30 in (eguaztena), Elkarte eta kolektibutako eraso matxisten kudeaketako protokoluk etxeko gidin aurkezpena eingo da Etxelilan arratsaldeko 6 retan. Hizlari lez, IDOIA ARRAIZA ZABALEGI (Emagin elkarteko kidi) eukikou.

Urtza Alkorta Arrizabalaga udal hauteskunditan EH Bildun zerrendaburu ixateko hautagaixe

Gaur goxin publiko einddau saritan Ondarruko EH Bilduk Urtza Alkorta Arrizabalaga dala gaur egun alkati dan Zunbeltzek proposatutako hautagaixe.

𝙐𝙧𝙩𝙯𝙖 𝘼𝙡𝙠𝙤𝙧𝙩𝙖, 𝙊𝙣𝙙𝙖𝙧𝙧𝙤𝙖𝙠𝙤 2023𝙠𝙤 𝙪𝙙𝙖𝙡 𝙝𝙖𝙪𝙩𝙚𝙨𝙠𝙪𝙣𝙙𝙚𝙚𝙩𝙖𝙣 𝙀𝙃 𝘽𝙞𝙡𝙙𝙪𝙧𝙚𝙣 𝙯𝙚𝙧𝙧𝙚𝙣𝙙𝙖𝙗𝙪𝙧𝙪 𝙞𝙯𝙖𝙩𝙚𝙠𝙤 𝙝𝙖𝙪𝙩𝙖𝙜𝙖𝙞𝙖

Ondarroako EH Bilduren mahai politikoak eta egungo alkatea den Zunbeltz Bedialaunetak Urtza Alkorta Arrizabalaga proposatu dute 2023ko udal hauteskundeetan Ondarroako EH Bilduren zerrendaburu izateko.

Azaroaren 27rarte dago epea zerrendaburu izateko hautagai gehiago aurkezteko. Hautagai bakarra badago, Ondarroako EH Bilduko oinarriari egokituko zaio hautagaitza berrestea.

Zer esango dou ba Urtzai buruz danok ez dakiauenik… Urtza zeozerrek bereizten badau, herrixanganako konprometitu eta Euskal Herri askin aldeko burrukalai sutsu dala da. Gazte gaztetatik hasi zan ezker abertzalin jo ta su, ilegalizaziñoi garaixe ondo baino hobeto ezautzi toka gakon, sasoi horretako udal hauteskunditan zerrendakide ixan zan. Herrigintzan eta herri mugimendun eskarmentu gitxi ez daukela esan geinke! Baine batez be Urtza beran ixatik bereizten dau! Emakume kementsu eta ahaldune… ixate baikordune eta alaixe…

Geroa, errepresiñoin arpeirik latzena ezautu ban Urtzak, hainbat herritxarreaz batea atxilotu, torturatu eta espetxeratu ixan zan 2010in. Espetxin 2 urte inguru ein eta gero aske geatu zan eta barriro etxilotu ben Euskal Herri osun desobedientzixa eta elkartasunan sinbolu bihurtu zan Zubi Harresixan.

Onarte ez da para Urtza biharrin eta hamendik aurrea be ez da itxuraik gelditxuko danik. Preso eta iheslaxan eskubidin alde, Euskal Herri aske, feministi eta sozialisti lortzeko burruka nekaeziñin, sortuko kide azkanengoku urtitan, abeslari bikaine Unanue Kamara Koralin… ez da berbaik Urtza eta beran ixati deskribatzeko. Seguru gaz EH Bilduko kidin babesa jasoko dabela prozesu honetan, eta alkate ixateko aukeratu ixaten bada lan hori ezin hobeto eingo dabela. Animo etapa barri honetan!