Gaur goxin publiko einddau saritan Ondarruko EH Bilduk Urtza Alkorta Arrizabalaga dala gaur egun alkati dan Zunbeltzek proposatutako hautagaixe.
𝙐𝙧𝙩𝙯𝙖 𝘼𝙡𝙠𝙤𝙧𝙩𝙖, 𝙊𝙣𝙙𝙖𝙧𝙧𝙤𝙖𝙠𝙤 2023𝙠𝙤 𝙪𝙙𝙖𝙡 𝙝𝙖𝙪𝙩𝙚𝙨𝙠𝙪𝙣𝙙𝙚𝙚𝙩𝙖𝙣 𝙀𝙃 𝘽𝙞𝙡𝙙𝙪𝙧𝙚𝙣 𝙯𝙚𝙧𝙧𝙚𝙣𝙙𝙖𝙗𝙪𝙧𝙪 𝙞𝙯𝙖𝙩𝙚𝙠𝙤 𝙝𝙖𝙪𝙩𝙖𝙜𝙖𝙞𝙖
Ondarroako EH Bilduren mahai politikoak eta egungo alkatea den Zunbeltz Bedialaunetak Urtza Alkorta Arrizabalaga proposatu dute 2023ko udal hauteskundeetan Ondarroako EH Bilduren zerrendaburu izateko.
Azaroaren 27rarte dago epea zerrendaburu izateko hautagai gehiago aurkezteko. Hautagai bakarra badago, Ondarroako EH Bilduko oinarriari egokituko zaio hautagaitza berrestea.


Zer esango dou ba Urtzai buruz danok ez dakiauenik… Urtza zeozerrek bereizten badau, herrixanganako konprometitu eta Euskal Herri askin aldeko burrukalai sutsu dala da. Gazte gaztetatik hasi zan ezker abertzalin jo ta su, ilegalizaziñoi garaixe ondo baino hobeto ezautzi toka gakon, sasoi horretako udal hauteskunditan zerrendakide ixan zan. Herrigintzan eta herri mugimendun eskarmentu gitxi ez daukela esan geinke! Baine batez be Urtza beran ixatik bereizten dau! Emakume kementsu eta ahaldune… ixate baikordune eta alaixe…






Geroa, errepresiñoin arpeirik latzena ezautu ban Urtzak, hainbat herritxarreaz batea atxilotu, torturatu eta espetxeratu ixan zan 2010in. Espetxin 2 urte inguru ein eta gero aske geatu zan eta barriro etxilotu ben Euskal Herri osun desobedientzixa eta elkartasunan sinbolu bihurtu zan Zubi Harresixan.








Onarte ez da para Urtza biharrin eta hamendik aurrea be ez da itxuraik gelditxuko danik. Preso eta iheslaxan eskubidin alde, Euskal Herri aske, feministi eta sozialisti lortzeko burruka nekaeziñin, sortuko kide azkanengoku urtitan, abeslari bikaine Unanue Kamara Koralin… ez da berbaik Urtza eta beran ixati deskribatzeko. Seguru gaz EH Bilduko kidin babesa jasoko dabela prozesu honetan, eta alkate ixateko aukeratu ixaten bada lan hori ezin hobeto eingo dabela. Animo etapa barri honetan!