Alamedako PENTSIONISTAK kalin egon diz gaurbe!

Urrixe amaitzen da eta herriko PENTSIONISTAK Alamedan batu diz beste behin. Jun diz beruk ta txaketak ataten hasi gaz bañe atxikirik baik Alamedan ikusi douz gaur be pankarta atzin gure helduk. Gaur 132 lagun batu eidi esasku antolatzalletako batek, helburuk argi dauke, IPC REALA, PENTSIÑOI PUBLIKUK ETA DUIÑAK, GENERO ARRAKALA EZABATU…Borroki eiñaz, gauza batzuk lortzen diz, Borrokaik baik ixer bez! Datorren astelehenin be han eongo eidiz diñue, JO TA KE LORTU ARTE!

Azaroak 5 (zapatu) liburu aurkezpena Zurrumurrun: ALEMANAREN MAMUA

Liburu barri baten aurkezpena eukikou datorren zapatun eguerdiko 12 xetan ZURRUMURRU liburu dendan. JON ARRIZABALAGA GONZALEZek idatzitxaku, ALEMANAREN MAMUA izenburu daukena. Liburu oso hurreku eingo gasku, bai kokalekuz eta baitte be gaixan ingurun. Markiñar zahar askok ezagutu ben Aleman baten histoixa hurbilleku….ta gexa jakin nahi ezkeo, jun entzun eta erosi liburu.

Urriak 28 (baixaku) KANTU BAT GARA emankizune Beikozinin!

Antolatzallik jakin arazi dabe, azkan sarrerak salgai dazela JON MAIAk eindako ikuskizune ikusteko. JONek beti esandau erdi Ondarrutarra dala bera ta urtin tzir halan erakutsi ixan dau, San Inazioko kaleko bertso emankizunin edo urtero etxen dan Amnisti eguneko bazkatxan eta eskatzen dotzaun bakotxin beti prest egon ixan da herrire hurreatzeko. On aukeri dakau beran ikuskizunaz gozateko ongoxe baixakun gabeko 9:30 tan, hartu lelengotik sarrerak, atzana popa ustel ixaten da ta.

ALAMEDAko PENTSIONISTAN konzentraziñoi!

Gaur be 12 xak puntun batu diz herriko nausixak Alamedan danon eskubide sozialan alde, hau de, PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen. Gaur 162 lagun batu dizela esazku antolatzalletako batek eta gaiñeratu dosku: Borroki eiñaz, gauza batzuk lortzen dizela, borrokatu baik ixer bez! Jo ta ke LORTU ARTE esanaz amatxu dabe elkarretaratzi eta datorren astelehenin be han eongo eidiz baieztatu dabe.

Urriak 29 (zapatu) GIZARTE PRESTAZIÑOIKatxik hitzaldixe Etxelilan

Hizlarixe:  Isabel Quintana Cantero, Trabajadoras No Domesticadas eta Argitan kolektibuk. Egutegixe: Urriak 29 (zapatu) Ordutegixe: 16:00-18:00   Leku: Etxelilan 

Gizarte-prestaziñoi desberdiñei buruzko informaziñoi eskeiniko da: RGI, PCV, AES…

Hauek eskatu ahal izateko baldintzak eta sor daitezken arazun konponbidik

landuko diz: etendurak, kobrantzak eta bidegabeko diru-sarrerak, itzulketak,

errekerimenduk… Alertak eta aholkuk emongo diz.

Agur, ROSA!

Golpe gogorra jaso dou gaur arratsaldin jakin douenin gure ROSA jundela gure artetik. Bagenkixen osasun aldetik makal ebillela, bañe ez gendun pentsako holako arin ixango zanik agurre. Askok Patxin andra lez ezautuko zenduen, beste batzuok Xabin ama latxeik ezautuko zenduen edo… gutzako ROSA zan, beran nortasunaz. Farmazexako mostrador atzin biharrin ezautu gendun hasieran, gero Institutuko garbitxasunaz arduratzen zan emakume langilli, Euskal Herrixak bixi ixan daben gatazkin sasoi gogorretan GURASOAK taldin jo ta su ibilli zan, gero Xabin jun beharrak eta ondorengoko atxilotualdixan ez zan kikildu eta egoeriai aurrea etxi toka gakon (ez dakiau nundik ataten ban inddarrak).

Raru eingoazku bera ez ikusti Alai tabernako terrazan lagunakin herriko gorabeherak alkarrei kontaten, edo hillin azkanengoko domekan PRESO ta IHESLAXAN aldeko diro laguntzak jasoten mahai baten ondun. Beraz bixitxako momentuk guaz gelditzen diz eta beheko argazkixak diz horren señale. Etxekuai muso handi bat eta besarkada estu. Gorputzez jun zaz bañe gure memoixan gelditxu zaz betirako, Matxe zatxuau ROSA!