Ekitaldi garrantzitsu antolatu dau SAREk Donostin Urriak 8 rako. Izan Bidea dinamikin barrun ipinitxako 3.127.326 km-ko erronkiai amaieri emongotza mobilizaziñoi eta jaialdi bateaz. Goxin11 tan Boulebarrin Izan Bideako azkan kilometru eingou, gero 12 xetan Pio XII kalin manifestaziñoiai hasieri emongo gako eta arratsaldetik aurrea; Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Doctor Deseo, Eñaut Elorrieta, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, Sua, Andoni Oilokiegi, Trikidantz, Ttek elektrotxaranga, Porrotx, Maialen Lujanbio, Amets Arzallusen parte hartuko dabe, besteak beste. Sarek adierazi dabenez “urrian 8 xan erronka honi amaieri emon ez ezik, urte luzitan urruntze-politikin amaierin alde aritu dizen herritar guztik batu nahi dou, politika honen amaieri gauzatzen ari dan honetan, berau egi bihurtzeko emaniko bultzada eskertu eta guztiona dan lorpen hau guztiz gauza dadin aldarrikatzeko”
Euskal Herriko herri guztixetan autobusak antolatutxue berta juteko, Ondarrun, ANAITASUNA tabernan emon birdiz ixenak eta autobusak Antzosolo tik urtengo dau goxeko 10 etan, eta bueltatzeko ordutegi desbardiñak eukiko dau autobusak, eguerdiko ordu bixetan, illuntzeko 10:30 edo goxaldeko 3:30 etan. Geube han eongo gaz!
