Ongo astelehenin Zientziaren giltzak elkartik antolatutako hitzaldixe eukikou Beikozinin arratsaldeko 6:30 tan hasiko dana. Hiru emakumen ahotsetatik entzungou hitzaldixe, AMANDA SIERRA SAAVEDRA, MAR MARQUEZ ROPERO eta MARTA PEREIRA IGLESIAS hirurak neurologak. Zientzixi gustoku badozu ezin dozu galdu Zientzia giltzak elkartik emotezkun aukera hau, hurreatu entzutea!
Euskal dantzak feministak diz? Mutille beti neskiaz, goni beti belaunetik behera, zuk hau ezin dozu dantzatu mutilentzat da… Tradiziñoi eta feminismu uztartzeko lehen pausuk emon nahi dou eta bidin sortzen dizen korapilluk askatu. Honetako, azalpen teorikoz gain, eztabaidatzen, hausnartzen eta dantzan arituko gara, euskal dantzatik feminismore pausuk emonaz, bazatoz?
Eztabaidagune Feministan: gune honen helburu herritar guztiai zuzendutako jarduerak antolatzi de, aditu batek gidatute, hausnarketa eta eztabaida feministak garatzeko espazixo bat irekiz. Ez da beharrezku aurretixaz ixena emoti.
Hizlarixe:Karla Agirre Aranburu eta Amaia Marin Zabala (Feministak, dantza irakaslik eta Indarra kultur elkarteko kidik) . Egutegixe: Ekainak 3 (baixaku) Ordutegixe: 17:30 Leku: Etxelilan
Musika eskolatik albiste hau zabaltzeko eskatuzku:
Musiki gogoku badozu eta instrumentoren bat ikasten hasi nahibazu, ontxe dakazu aukeri, emon ixena Unanue musika eskolan, epi zabaldute dalako Maiatzak 16 txik ekainan 10ea. Edozein zalantza euki ezkeo hurreatu berta, gustoa hartuko zatxue eta.
Albiste ona jaso dou gaur, geldialdi luze baten ondoren martxan hasi de osteabe AURRERA TXIRRINDU ESKOLI. Gustoku bazue bizikleti eta 2008 eta 2015 artin jaxotakuk bazaze ez galdu aukeraik, behian agertzen dan telefonure deitxu lelengotik.
Han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin egueldixe lagun eukela. Pankarti zabalduaz batea 157 lagun elkartu diz Alamedan gaur eguerdixan. 20 minutuko elkarretaratzi ein dabe eta eurak asmatako abestixe abestu ondoren, datorren astelehenin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke LORTU ARTE! PENTSIÑOI DUIÑAK pertsona guztintzako!
Udalak mezu hau zabaldu dau 2022 ANTXOA egunai buruz:
Pandemixi zala ta bi urtez Antxoa Egune kalin ezin ospatute egon ostin, maiatzan 21in osteabe hartuko dau Alde Zaharra herrixan hain berezixe dan festak. Ondarroako Udalak, herriko beste elkarte batzuekin batea egun guztiko egitaraua antolatu dau. Aurtengu hogeitabatgarrena ixango da.
Aurtengo Zilarrezko Antxoa eguerdiko 14:00xetan emongo da Alde Zaharrin. Horrekin batea, 2020an Zilarrezko Antxoa irabazi ben bañe pandemixi zala ta jaso ezin ixan ben Artibai egoitzako langilliai be emongo dotze eurai dagokien sarixe.
Ondarroako Udalak eskerrak emon nahi dotze jai hau antolatzen lagundu dotzen boluntaixo eta herriko elkarte guztiai, euran laguntza baik ezinezku litzakelako Antxoa Egune ezagutzen douen moduko jai herrikoia ixati.
Ondarroa BHI-k Zientzia eta Teknologiako 2. ediziñoi antolatu dau. Bi arlo hauetako ikaslin griñe sustateko helburu dauken ekimen honetako ekintza ezberdinak, herritar guztiai zabaldute eongo diz.
Honek diz asteburu honetan AURRERA futbol talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. AURRERAko zuzendaritzik be gogoratzen dosku, Jubenilak mallaz altzateko aukeri daukela zapatun eta partidu horren atsedenaldixan liga irabazi daben harrobiko taldik omenduko dabela. Aupa AURRERA tra ka tra!
Aurten bai, aurten KAMIÑAZPIko jaxak ospatukorouz bi urteko geldialdixe ta gero. Azpixan ikusiko dozue egitarau, beti lez bete beti, musika kontzertuk, Playbacka, jolasak, bazkaxe, zine emanaldixe…ezta eongo geldik egoteko tarteik. Danok jaxak ondo pasateko, batzuk bihar asko ein bihir ixaten dabe, danok esku bat bota ezkeo dana errezaua ixaten da. Gora KAMIÑAZPI!
Play-backin parte hartzeko zehaztasunak zabaldu dabe antolatzallik