Maiatzak 1 (domeki) LANGILLIN EGUNE!

Beste urte bat eta erreibindikaziñoi egune ixango dau aurten be Maiatzak 1 a. Bihargiñak gazen heiñin, gure lan baldintzak (soldatak, lan finkuk, osasun baldintzak,…) hobetu beharra aldarrikatzeko kalea urteti tokaten gasku, eta holan eingou. Urtik Maiatzak 1 asko dauke, ezta egun soil bat, kontserberak euki dabe aurten euran Maiatza 1, iez Tubacexekuk eurana euki ben, Artiach ekuk be euki dabe, bixar beste batzuai tokako gakue.

Gu, geure artxibuk arakatzen ibili gaz eta behian azaltzen dan argazkixe oso inddar handiku dala ereisten gasku, MARKEXAn ukabillak adierazten dau hori danoi. Urtik pasa diz, borrokak galdu eta irabazi etxen diz. Etxin geatute ezta lorpenik. Danok kalea! Guk, L.A.B. sindikatuk etxen daben deialdixaz (ALTXA! egin dezagun posible!) bat etxen dou. Maiatzak 1 in danok Bilboa!

Apirilak 27 (eguaztena) AZKEN MOHIKANOA irratsaiu RADIXU IRRATIXAN 105.5 fm!

Gaur 85 URTE beteten di GERNIKA bonbardeabenetik.

Bixar, gabeko 10etatik aurrea, RADIXU IRRATIAko AZKEN MOHIKANOAK irratsaixun:

Hauxe eskeiniko dabe:

– Mikel Laboan “Gernika, Lekeitio 4” kantin hiru moldaketa desberdiñak.

– Prentsako zutabin irakurketi (Amaia Uribe, Angel Erro, Goizalde Landabaso),

– “La muerte en Guernica” (Paul Preston/José Pablo Garcia) komikixan zatixan irakurketi.

– Musikiaz lagundute; Joseba Tapia, Robert Fripp/Braian Eno, Esplendor Geometrico, Iñaki Salvador, Fermin Valencia, Gransan.

Entzuteko; 105.5 FM edo radixu.info

Alamedako PENTSIONISTAK Aurrera!

Ganorazko PENTSIÑOIK eskatzeko kalea urten dabe osteabe gure herrixan. Egueldixe lagun euki dabe gaur eguerdixan Alamedako PENTSIONISTAK eta pankarta atzin ikusi douz euran berbi beteten. Gaur 148 herrittar batu diz, alkati eta bi zinegotzi tartin, kanta paperak eskutan, abestu eta datorren astelehenin be han eongo dizela esaten amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke, LORTU ARTE!