Honek diz AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan asteburu honetan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Honek diz AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan asteburu honetan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Ongo domekan beste pelikula bat ikusteko aukeri eukikou Kofrai Zaharreko bigarren solairun arratsaldeko 6 retan Z zineklub taldik antolatutaku.

Ondarruko ERNAIk gazte abertzale erakundik zapatun Gaztetxin eiban aurkezpeneko argazkixak eta idatzi labur bat bixalduzku.

Esker berezixak emon nahi dotzuau eszenaxo gañin giro ezin hobi ipintxen egon zin musika taldiai, DOE, ERRIETAN eta dj FRESA MORANGOi. Ederra ixan zan!
Eskerrik asko be bai, bertaratu ziñeten guztixoi, gaba mundiala pasa gendun! Eta zelan ez, esko bat botaten egon zinen lagunai guztiai.
Ez ahaztu, apirilan 14tik 17re gazte martxi eingo douela Zugarramurditxik Elizondoa! Autobusak antolatu douz, apuntateko: Kulixka, Sokoa edo Anaitan. Online (bio) bidez ixena emoteko aukeri be bada.
Bertan topako gazelakun, #gazteokindependentzia
#Zutik




Beste astelehen bat eta han eon diz Ondarruko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaurko konzentran 164 lagun egon diz eta bertan albiste desbardiñak komenta dotxue, alde batetik ekaineako bizikleta martxa bat eingo dala Euskal Herrixan tzir,bestetik firma bilketa bat zabaldu dabela eta maxatzearte luzatuko dala. Bertan zera eskatzen da: Pentsioen erosteko ahalmenari eustea, Pentsio publiko duin eta bidezkuk bermatzi…Datorren astelehenin be han batuko ei di, Jo ta Ke LORTU ARTE!


40 urte pasa diz bañe eztou ahazten ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLAn erahilketi. TORTURI zer dan galdetzen dabenai, https://es.wikipedia.org/wiki/Esteban_Muruetagoiena orri honetan sartzeko esatetzau.
Esteban, 1982Ko martxun 15in atxilotu ben, 10 egunez tortura gogorrak jasan zitxun eta 3 egunea hil zan torturak eragindako zaurixan ostin. Estatu españolak noiz onartuko dau komisaldegixetan gertatutakuk? Ondarrutar askorek pasa ixan dotxuen momentu gogorrak atxilo aldixetan argitxuko diz egunen baten? Gogoratzen dozue ITZIARREN SEMEA abestia? ANDONI ARRIZABALAGAk pasazitxuenak komisaldegixan?
Bittartin guk ESTEBAN urtez urte gogoratu ixan dou. Irudixak hor geatuko diz betirako.





Oporrak bakean, haur sahararrak harreran hartzeko programik amaieri emon dotsa familixa barrixak lortzeko kanpañiai. Yaalah elkarti, Ondarruko Udalaz batea ibili de familixak lotzen eta beharrezkuk dizen tramitik burutzen.
Kanpaña honen emaitze 4 familixa ondarrutarren prestutasune ixan da. Harrera familixa honek udako bi hilabete pasako dabe Saharar errefuxiatun kanpamentutatik etorritxako umiaz. Etxeko berotasune emotiaz gain, mediku azterketak, elikadura egokixe… eskeiniko dotse desertuko baldintza gogorrai aurre etxeko.
Elkartik positiboki balora dau familixa barrixan kopuru. Bi urteko etenaldixe kontun euki bir dala nabarmendu dabe eta datozen urtitan familixa gexa lotzeko ahaleginetan jarraituko dabela baieztatu dabe.
Hamen lagaten dou Yaalah elkartik argitaratu daben bideo hau. Bertan urte ezberdinetan harrera familixak ixan dizen kidik euran bixipenak kontaten dotxuez programa honen ingurun.
Hamen lagaten dou bebai Oporrak Bakean kanpaina honetan antolatutako informaziñoi guneko argazkixak.



Lau egun barru hasiko da 22. KORRIKA Amurrixon eta herri guztixetan motorrak berotzen hasitxe daz noiz pasako zain. Ondarrure apirilak 7 xan illuntzin allako da ta hau dana aurrea eruteko hainbat bihar etxen dabil herriko KORRIKA batzordi: konturatuko ziñen honezkeo herriko paetak ongi etorrirako prestatu dotxuela, erakusketa aretun KORRIKA DENDI zabaldu dala, Korrika txikixe be prestaten dazela herriko ikastetxik, herriko elkartik be kilometruk erosten dazela… ika ika ika, hamen dator KORRIKA!
Guk petu be erosi dou, zeuk?





Beste hitzaldi interesgarri bat eukikou ongo astelehenin aarratsaldeko 6:30 xetatik aurrea Beikozinin Zientziaren giltzak elkartin eskutik. Jolasa, denborapasa… ero zeoze gexa, hori aztertuko dau MARIA MERINO MAESTRE matematikaxak. Badakixue berta ezin bazaze hurreatu badala youtubetik ikusteko aukeri: htp//zientziarengiltzak.org helbidin. Oso gai interesgarrixe, hurreatu entzutea!

Honek diz asteburu honetan AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak

ERNAI, Ezker Abertzaleko gazte antolakunde iraultzailik ZUTIK gazte martxin aurkezpena eingo dau ongoxe zapatun Ondarruko gaztetxin. Gabeko 21:30etatik aurrea DOE herriko musika taldi ezautzeko aukeri egongo da, gero, ERRIETAN taldi, mutrikuarrez osatutako musika taldi eta dj FRESA MORANGOk emongotza amaieri gabai. Aurkezpena, aurtengo udabarriko ekimenan harire antolatutaku de, ixan be, aurten apirilan 14tik 17re gazte martxi eingo dabe Zugarramurditxik hasi, Erratzun geldialdixe eta Elizondon azkan etapi eiñaz. Behiko argazkixetan ikusten dan lez, herrixe be girotu dabe herriko paretai kolori emonaz.



