Oporrak bakean, haur sahararrak harreran hartzeko programik amaieri emon dotsa familixa barrixak lortzeko kanpañiai. Yaalah elkarti, Ondarruko Udalaz batea ibili de familixak lotzen eta beharrezkuk dizen tramitik burutzen.
Kanpaña honen emaitze 4 familixa ondarrutarren prestutasune ixan da. Harrera familixa honek udako bi hilabete pasako dabe Saharar errefuxiatun kanpamentutatik etorritxako umiaz. Etxeko berotasune emotiaz gain, mediku azterketak, elikadura egokixe… eskeiniko dotse desertuko baldintza gogorrai aurre etxeko.
Elkartik positiboki balora dau familixa barrixan kopuru. Bi urteko etenaldixe kontun euki bir dala nabarmendu dabe eta datozen urtitan familixa gexa lotzeko ahaleginetan jarraituko dabela baieztatu dabe.
Hamen lagaten dou Yaalah elkartik argitaratu daben bideo hau. Bertan urte ezberdinetan harrera familixak ixan dizen kidik euran bixipenak kontaten dotxuez programa honen ingurun.
Hamen lagaten dou bebai Oporrak Bakean kanpaina honetan antolatutako informaziñoi guneko argazkixak.


