Ondarruko PENTSIONISTAK borrokan!

Han egon diz gaur be herriko PENTSIONISTAK Alamedan (gaur aterkin azpixan).12 xak puntun zabaldu dabe pankarti PENTSIO DUINEN ALDE BORROKAN! Gaur 164 lagun eon eidiz, 20 minutuko geldialdixe ein ondoren eta astin eon dizen mobilizaziñoin inguruko informmaziñoi zabaldu ta gero amatxu dabe gaurko ekimena. Datorren astin be han eongo eidiz esanaz.

Otsailak 2 (eguaztena)) elkarretaratzi Alamedan, LAN ERREFORMA HONI EZ!

Hurreatzen du egune LAN ERREFORMI onartzeko edo ezeztatzeko ta horren aurrin guk kalea urten birdouela pentsaten jarraitzen dou presiñoi etxeko. Lan erreforma honi EZ! Hemen erabaki! eta Burujabetza bizitza duiñerako! eskatzen dou. Hego Euskal Herriko herri desberdiñetan urtengo dou kalea gehiengo sindikalan deixai jarraitxuz. Ondarrun eguaztenin (O-2) Alamedan batuko gaz eguerdiko 12 xetan. Han ikusiko gaz!

NESKA GAZTIN TXOKU martxan!

Etxelilarik mezu hau zabaltzeko eskatuzku eta guk bi bidar pentsa baik zuei erakusten dotzuau.

Datorren astean hasiko da NESKA GAZTIN TXOKU martxan! Sexualitatiai buruzko lelengoko bloki eukiko dou, Iraide Gulin Garciak gidatute. Zentzumenetatik eta gorputzetik. Gogoratu, Otsailak 3 (eguena) arratsaldeko 5 etan Etxelilan.

IÑAKI GUENAGA ETXEBARRIAk agur esasku gaur!

Gutzako IÑAKI MANTSEO, gaur jakindou gure artetik jundela 85 urte eukazala. Bagenkixen makal samar euala eta ospitxaletik etxea ekarteko zile bañe halan da be gogorra etxen gasku gure artetik jun ixana. Fisikoz gixon handixe, gixon sihetza, danetako prest euana, lagun zali….Lanbidez saregilli, KRESALA kultur elkarteko lehendakaxe urte luzez, Ikastolin aldeko militanti, injustizixan kontrako borrokalaxe. Sasoi gogorrak toka gakon bixitxi (Frankismo garai latzenak), guk dakiauela pare bat bidar guardia zibillan eskutik pasataku eta egur asko jasotaku ( 1973-02-10 eta 1974-04-25) Basauriko kartzela sartu arte. Berak urteban eta “demokrazixi” alla eizan bañe inddarrak euki ban arte kalin jarraitxu ban barrun eta ihesin euazen herrittarran aldeko mobilizaziñoi guztixetan. Gaur gazena gaz bera eta beran lakoxe askok dana emobelako Euskal Herri aske eta justu baten alde borrokatu belako. IÑAKI agurrik ez, betirarte lagun!

Otsailak 3 (eguena) Mahainguru Etxelilan, Arrain kontserbetako emakume langillin bixipenak eta borrokak!

Otsailak 3 (eguena) Mahainguru interesgarrixe eukikou Etxelilan arratsaldeko 7 retan.Hizlarixak: Aintzane Larrabaster, Amaia Roman, Lide Mendieta eta Marivi Onaindia. Kontserbetako langillik, ELA eta LAB sindikatutako kidik.

Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila

*Osasun arrazoiengatik prebentzio neurrixak hartuko diz. Ez da aurretixaz ixenik emon beharko, eta aforu bete arte sartu ahalko da.

Ondarruko PENTSIONISTAK ekiñin!

Han ikusi douz gaur be gure edadekuk euran (danon) eskubidik eskatzen pankarta atzin. Gaur 184 lagun egon diz Alamedan 20 minutu ingurun eta gelditzeko asmoik ez ei dauke esan dabe bertan. PENTSIONISTAK kobra daben (300 euro eskas) extrin ingurun berba eindabe, domekan Osakidetzako langillin eta lehen arreta zerbitzun alde mobilizaziñoitxan be lelengoko lerrun egon eizin ta datozen Lan erreformin kontrako mobilizaziñoitxan be kalea urtengo dabela be esan dabe. Astelehenin Alamedan eongo eidiz osteabe esanaz amatxu dabe gaurko ekimena.