
Gutzako IÑAKI MANTSEO, gaur jakindou gure artetik jundela 85 urte eukazala. Bagenkixen makal samar euala eta ospitxaletik etxea ekarteko zile bañe halan da be gogorra etxen gasku gure artetik jun ixana. Fisikoz gixon handixe, gixon sihetza, danetako prest euana, lagun zali….Lanbidez saregilli, KRESALA kultur elkarteko lehendakaxe urte luzez, Ikastolin aldeko militanti, injustizixan kontrako borrokalaxe. Sasoi gogorrak toka gakon bixitxi (Frankismo garai latzenak), guk dakiauela pare bat bidar guardia zibillan eskutik pasataku eta egur asko jasotaku ( 1973-02-10 eta 1974-04-25) Basauriko kartzela sartu arte. Berak urteban eta «demokrazixi» alla eizan bañe inddarrak euki ban arte kalin jarraitxu ban barrun eta ihesin euazen herrittarran aldeko mobilizaziñoi guztixetan. Gaur gazena gaz bera eta beran lakoxe askok dana emobelako Euskal Herri aske eta justu baten alde borrokatu belako. IÑAKI agurrik ez, betirarte lagun!

