Mezu hau zabaltzeko eskatuzku Etxelilatik:
Urrian atzeratu behar ixan gendun “Feminismoa guztiontzat” ikastarun data barrixak lotu ahal ixan dou: urtarrilak 21 eta 28. Bi baixaku arratsaldez eingo dou.

Irakasli: Idoia Eizmendi, berdintasuneko teknikaxe eta Noka talde feministako kidi.
Ikastaruai buruz: Feminismu gorakada handiko uni bixitzen da, eta adin guztietako emakumik hurbiltzen ari dira mugimendu horreta. Halan da be, askotan, eztabaidak oso eskuragarrixak ez dizen eta nahiko konplexuk dizen kontzeptu eta ideiez beteta daz, eta horren ondorioz, ez diz beti ulertzen. Tailer honen helburu de feminismun oinarrizko kontzeptuk eta proposamenak ezagutzi modu erraz eta ulergarrixan. Lan eingo dou parte hartzeko metodologixin bidez, une teorikuaz uztartute.