AGURTZANE OSA ETXEBARRIAk be agur esazku!

Urte amaiera baltza da ixaten aurtengu, atzo FIRPOi eta gaur AGURTZANE BERMIOi agur nahi dotzau esan hamendik. Emakume langilli, hiru semen ama gazte alargundu zan eta aurrea etxi toka gakon. A.E.K. ko barnetegiko sukaldin ezautu gendun askok, Plazagañeko jantokiko entsalada-postritan arduradunetako bat ixan zan… beti laguntzeko prest.

Herritxik apartin dabillenai be elkartasune emoten lelengoko lerrun ibili ixan da ta halan jaso ixan dou Turrunin.

San Inazioko beran etxeko balkoin jarritxe ikusi ixan dou guk azkenengo bidar, bagenkixen geldike geldike gure artetik ixule, ez gorputzez, bai oroimenez. Guk, beran semik idatzitxako olerki bateaz gelditzen gaz, agur geure AGURTZA maitia!