Abuztuak 14 (zapatu) ASKATASUNA! manifestaziñoi herrixan

Urtero eindouen lez aurten be kalea urtengou herrixan falta dizen guztik gure artin egon bihir dizela aldarrikatzeko. Jairik ezta bañe Abuztuak 14 e sagrau de gutzako, AMNISTI egune ixan, ELKARTSAUN egune deitxu… beti ospatudou egun hau, bazkai eder bat janaz edo Kafeko atzin txoznan ein ixan douen ekitaldixakin. Aurten eguerdiko ordu batetan Alde Zaharretik urtengo daben manifestaziñoire zabaldu dabe deixe, gu be han eongo gaz! EUSKAL PRESO IHESLAI ETA DEPORTATUAK ETXERA!

PLAZAGAÑIn 40 . urteurrena guz ospatzea aurten!

Covid 19 xan eragiñe dala ta aurten be eztou PLAZAGAÑEko jantokixe ipiniko, bañe horrek eztau nahi esan lotan gazenik. Aurten 40 urte betetetxuz jantokixak eta hori ospatzeko ekintza desbardiñak antolatu douz. Hasteko 40 urte irudixetan ikusteko aukeri eukikou Udal erakusketa aretun, danok ez gaz agertzen bertan bañe argazkixetan dazenak PLAZAGAÑEtik pasa dizela baieztatzen dau. Erakusketi ongoxe baixakun (abuztuak 6 an) zabaldukou arratsaldeko 6 retan ta hurrengoko egunak eta ordutegixak ikusteko behian agertzen dan kartelin ikusiko dozue.

Erakusketi albo batea lagata, aurten geuk be “merchandising”etxi pentsa dou. Geuk geure buru ez badou goraipatzen albukuk eingozku, tu ru ru. Ta hori dala ta mateixal desbardiñe atarou saltzeko. Hau de aurtengo uzti. Mateixala erakusketa aretun eongo da saltzen ta PLAZAGAÑIn eingo douen ekitaldixan be bai.

Ta ezin gendun hutsik ein PLAZAGAÑIai ta hori holan dala erakusteko Abuztuak 14 an illuntzeko 8 retan PLAZAGAÑEko KONTUK antzezpen umoretsu eskeñikozku bertan. PLAZAGAÑEKO hiru partaidek: Zelan ez, JON MAIA SORIA bertsolaxak, NEREA GARTZIA GARTZIA eta AITOR ARTETXE JAIO antzeslaxak barre algarak ata eraingozkule baieztatuzku . Berta juteko sarrerak saltzen eongo diz : KULIXKA tabernan eta Udal erakusketa aretun 3 euron trukin.

Ondarrun be hondartza jun gaz!

Ezin gendun hutsik ein, gaur be Arrigorriko hondartza hurreatu gaz PRESUK eta IHESLAXAK ETXEA! aldarrikatzeko. Oñez lurretik ta txalopetan itsosutik han eonga beste urte batez, tartik lagata, maskarillak soñin (nahiz ta batzuk etxin geatu bihir ixan dizen derrigortute) herrixai buelti emotzau pankartak eskutan gero Saninazio kalin amaitzeko sardiña janin. Ekimen honeaz amaitzeko desiaten gazelako, DANAK ETXEA ahalik eta ariñen!

ASTERRIKAn Abuztuak 7 xan(zapatu), GURE ETXE BUELTAKO AZOKA!

ASTERRIKA aldetik mezu hau zabaltzeko eskatuzku ta gu geure irakurlin esanetan gazelako hor du:

Nobedade modun aurten Asterrikan bigarren eskuko, bertako produktun eta eskulanan azoka bat antolatu dou abuztun 7 rako, goxeko 10:00etan hasiko dana. Berreralbiltxin aldeko apostu gerua ta garrantzitsua ixan bir dela uste dou eta animaten dou jentik be horretxeaz bat etxea.Auzoko elkartin albuko parkin eingo dou azoki eta elkartin txosna zerbitzu be emongo da pintxo ta guzti! Kanpun ixango da, covid arauak zaindute. Eurixe baleo, egune atzeatuko litxake.
Anima eta etorri gure etxe bueltako azoka!