Covid 19 xan eragiñe dala ta aurten be eztou PLAZAGAÑEko jantokixe ipiniko, bañe horrek eztau nahi esan lotan gazenik. Aurten 40 urte betetetxuz jantokixak eta hori ospatzeko ekintza desbardiñak antolatu douz. Hasteko 40 urte irudixetan ikusteko aukeri eukikou Udal erakusketa aretun, danok ez gaz agertzen bertan bañe argazkixetan dazenak PLAZAGAÑEtik pasa dizela baieztatzen dau. Erakusketi ongoxe baixakun (abuztuak 6 an) zabaldukou arratsaldeko 6 retan ta hurrengoko egunak eta ordutegixak ikusteko behian agertzen dan kartelin ikusiko dozue.











Erakusketi albo batea lagata, aurten geuk be «merchandising»etxi pentsa dou. Geuk geure buru ez badou goraipatzen albukuk eingozku, tu ru ru. Ta hori dala ta mateixal desbardiñe atarou saltzeko. Hau de aurtengo uzti. Mateixala erakusketa aretun eongo da saltzen ta PLAZAGAÑIn eingo douen ekitaldixan be bai.

Ta ezin gendun hutsik ein PLAZAGAÑIai ta hori holan dala erakusteko Abuztuak 14 an illuntzeko 8 retan PLAZAGAÑEko KONTUK antzezpen umoretsu eskeñikozku bertan. PLAZAGAÑEKO hiru partaidek: Zelan ez, JON MAIA SORIA bertsolaxak, NEREA GARTZIA GARTZIA eta AITOR ARTETXE JAIO antzeslaxak barre algarak ata eraingozkule baieztatuzku . Berta juteko sarrerak saltzen eongo diz : KULIXKA tabernan eta Udal erakusketa aretun 3 euron trukin.
