Gaur jakin douen bigarren albiste baten barri nahi dotzuau emon. Bixar goxin (Martxoak 13 zapatu), RADIXU irratixan (105,5 fm edo http://www.radixu.info) AITZOL zuzenin entzuteko aukeri eukikou. RADIXUn 30. urteurrena ospatzeko eingo dizen irratsaiun barrun, goxeko 9xak eta 9,30xak bittartin KONTSOME SOPA irratsaiun hartuko dau parte AITZOLek. Ez galdu berau entzuteko aukeri. Jo ta Ke DANAK ETXIN IKUSI ARTE!
Aspaldi zain geuazen albisti alla gasku gaur, ASIER BADIOLA LASARTE “INDIXU” Santoña ko kartzela hurreratuko dabela jakiñarazi dosku etxekuk. Gu horreaz ez gaz konformaten, bañe etxetik ordu bete ta erdi re (130 kilometroa) dala jakitxi pozten gatxu. Kosto ekonomiku, bidin gerta leikezen istripuk.. kontutan hartzen badou, albiste pozgarri lez hartzen dou. Halan da be…. ETXIN IKUSI ARTE kalin jarraitxukou. PRESO TA IHESLAI GUZTIK ETXEA!
Ondarrutik kartzeleta ELKARTASUNE! Ondarruko SARE tik ekimen barri bateaz gatoz. Ondarrutik euskal preso politiko guztiai elkartasun postalak bixalduko dotsau.
Zelan?🤷🏻 Datozen astitan, Alde zaharrin, Kamiñazpin eta Alamedan egongo diz mahaixak. Bertan postalak egongo diz zeuk nahi dozun mezu idazteko. Gero geu arduratuko gaz presuai kartzela bixaltzen.
Noix?📆🕔 Martxuko asteburu eguerdixetan.
Zetako?🤔 Presuai Ondarrutik elkartasune adierazteko. Kartzelako egunerokotasune gogorra bada, pandemixa egoeran gehixa gogortu de. Bixitxa baik, osasun egoera eskasakin… Honen aurrin elkartasune biderkatu bir dou!!! ↗️❤️↙️
DANAK ETXEA EKARRI ARTE bidi ixango gaz! ↗️↗️↗️↗️↗️↗️↗️
Martxoak 12, 13, 14, 19, 20 eta 21 in ospatuko dabe RADIXU irratixan 30. urteurrena, programaziñoi berezixaz gain kontzertuk be eukikouz. Aurten 48 orduko irratsaiu bi zatitxan banatu dabe, bakotxe 24 ordukuk. Hamen dakazue Martxoak 13 eta 14 ko irratsaiuk, lena etxezin irratsaixun arduradunan ahotik.
Gu geure artxibuk arakatzen ibili gaz eta UXOLA irratsaiuai buruzko mateixala topa dou, sasoi hartako argazkixak (Ander eta Imanolek etxen ben irratsaiu) eta idatzixak.
Hamar bat urtin egon zan uhiñetan UXOLA irratsaiu, baixakutan goxeko 9:00 etatik 13:00 ta, Kanpai dorre azpixan eta Kortxeleko mamun albun. Gai asko lantzen ben: Herriko kontuk (udaleko albistik, kaletako kontuk, kirolai buruz, Kofraiko albistik), herriko preso ta iheslai politikun inguruko albistik, Euskal herriko pertsonai desberdiñai elkarrizketak etxen dotzen, Zoixon agurran tarti be eskeintzetzen entzuliai…
Hori dana esanda gero, ongoxe zapatun eukikouzela gogoratzen dotzuau Imanol kontrolin eta Ander mikro aurrin UXOLA irratsaiun.
Herrixe apaindute egon da gaur egun guztin LILA kolorikin. Asko ixan diz bentanetan mantelak, zapixak, alfonbrak, isarak…more koloriaz txukundutxuenak ta horretaz gain Udala, Etxelila, Kofrai Zaharra, Egoitzi, Kalatrabako zubixe..
Illuntzin Alamedan eindan konzentraziñoiko irudixak diz azpixan ikusiko dozuenak
Irudi hau ikusi dou gaur eguerdixan Alamedan. Betiko pankartiai beste bat gehitxu gako, EMAKUME PENTSIONISTAK BORROKAN, soñin pañuelo Lilaz ikusi douz parte hartzalle asko. Martxoak 8xe barneratu dabe gaur bertan batu dizenak, ONEKAn (Emakume Pentsionistak) idatzixe irakurri dau herrittar batek, PENTSIONISTI eta EMAKUME modun dakarren aldarrikapenak birgogoratutxuz eta euren borrokin ardatzak azaldutxuz.
Gaur MARTXOAK 8 ospatukou. Ez gaz etxin geatuko, arratsaldeko 7 etan Alamedan eingo dan konzentraziñoin eongo gaz DENA ALDATU, SISTEMA ARRAKALATU! pankarta atzin ONDARRUKO MUGIMENDU FEMINISTIN deixaz bat etxen, ta gogoratu MOREZ jantzi birdouela gure balkoik.
Astelehen bat gexa, 12 xak puntun ta pankarta atzin batuko diz herriko PENTSIONISTAK. Ongo asteko deialdixe berezixe da astelehena MARTXOAK 8 dalako ta hori dala ta eskaera berezi bat eindabe antolatzallik, pañuelo LILAz juteko konzentraziñoire, emakumin borrokiaz bat etxen.