Elkarretaratzi Saharar herrixan alde! Zapatu(az-21) 12:00etan Itxas Aurren

Saharar herrixan aldeko euskal elkarte ezberdinak sortutako plataformik eta fronte Polisarion euskal delegaritzik, deixe ein dabe herri guztitxan antolatuko dizen mobilizaziñoitxan parte hartzeko. Ondarruko Yaalah elkarti plataforma honen barrun da eta Azaroak 21, Zapatun 12:00etan Itxas Aurren batzeko deixe ein dosku herritxarroi.

Yaalah elkartetik, herriko talde, eragile, sindikatu eta partidu politikuai deixe eitze Saharar herrixan alde eurakin batea Itxas Aurren batzea.

Saharar herrixan egoerik antzea jarraitzen dau momentuz. Fronte Polisarioko soldaduk para baik etsaixe erasotzen jarraitzen dabe gau eta egun naiz eta Marokok hori eskuta. Komunidade internazionala be ixilik da, estatu española Marokok manejata beste behin be inmigraziñoin txantajiaz, eta ONU onarte erakutsi daben pasibidadi mantentzen. Aste honetan Brahim Gali, Saharar errepublikako presidentik argi laga dau, ez dabe etenik eingo hasitxako borroka armatun helburuk lortu arte eta okupatzailik euran lurretatik bota arte.

Ondorengo bideo honetan ondo azaltzen dau herri sahararrak dauken gogu beran helburuk lortzeko eta horrek helburuk gerrin bitxartez lortu bihir batxuez horretako arazoik ezdakarrela eta etsaixan kontra gerri etxeko gogotsu dazela. Bideun Abdullah Arabi estatu espainiarreko saharar ordezkaxe:

SANTI BROUARD eta JOSU MUGURUZA betirako gogun!

Gaurko egune egun berezixe da Ezker Abertzale guztintzako, gure bi kidik hil zitxuezelako SANTI eta JOSU. Guk oso argi dakau nortzuk ixan zin hiltzallik (X eta konpañi), eztou ahazten. Diño Alfonso Gerrak (X-en eskumako eskuk) gonbitxo arkadak emoten ei dotza guaz itunak etxen dotxuenin. Gure helburuk, (INDEPENDENTZIXI eta SOZIALISMU) len eta on bardin bardiñak dizela erantzuten dotzau tipejo horrei eta horrek lortzeko diabruaz adostu birbadouz be… AURRERA BOLIE, erantzungo leuke SANTIk eta JOSUk.

Iñok dudaik baeukan eztouzela ahazten esaten douenin… gure artxibun ondo jasota dakauzela argitzen dotzau.

Ondarruko PENTSIONISTAK enkarteladan gaur be!

Beste astelehen bat eta han egon diz gure nausixak. Alamedan 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta segurtasun neurrixak zaindu ta maskarillak soñin 20 minutuz alkartute eon diz. Gaur 179 lagun egon dizela esasku antolatzallik. Datorren asteleheneako be gelditxu diz eta Abendun 5 manifestaziñoi bat eitti pentsa dabe. Jo Ta Ke PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!