Herriko PENTSIONISTAK Borrokan gaur be!

Azarun azkanengo astelehena, ixe ahaztu gasku zemat astelehenetan batu dizen Alamedan herriko Pentsiodunak. Gaur be han egon diz, 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta 176 lagun beran ingurun batu diz PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen. Datorren astelehenin be han eongo eidiz bañe ongo asti berezixe ixango dala esasku antolatzallik, Zapaturako manifi antolatu dabelako. Geu be han eongo gaz!

[EZTABAIDAGUNE FEMINISTI] Lenako eta gaur eguneko sorgin-ehizak / Silvia Federicin lana ezagutzen

Dinamizatzaili:  Amaia Astobiza Uriarte, Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria (Katakrak, 2020) liburun itzultzaili.

Hitzaldixai buruz: “Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria” liburun, Silvia Federicik “Caliban eta Sorginak” liburun bertsiñoi laburtu eta irakurteaz bat eskaintzen dosku, bañe ez hori bakarrik. Horreaz batea, gaur egun Afrikako zenbait herrialdetan eta munduko beste toki batzutan gertaten ari diren sorgin-ehizak be aztertzen dotxu, eta azaltzen dau zelan XVI. eta XVII. mendeetako sorgin-ehizen eta gaur egunekoen atzin arrazoi berak ezkutatzen direla.

Egutegixe: ABENDUAK 1 Ordutegixe: 19:00    Leku: Etxelilan Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila 

Etxelilako eskintzi COVID-19ak eragindako errealitate barrire moldatzeko asmoz, ohiko Emakumintzako Jabekuntza Eskolaz gain, jarduera iraixaz osatutako proposamen bat prestatu dou aurten: Eztabaida Gune Feminista. Honen helburu herritar guztiai zuzendutako jarduerak antolatzi de, aditu batek gidatute, hausnarketa eta eztabaida feministak garatzeko espazio bat iraiaz. Etxelilan eingo diz jarduera honek, eta ez da beharrezku ixango aurretixaz ixena emoti.

Abenduak 20 (domeki) Barre Algaraka, monologuk goikozinin!

Fede Badiola zuzendaritzapin eta Josu Eizagirre, Asier Ituarte eta Jabi Ituarten laguntziaz, herriko artista desberdiñan monologuk entzuteko aukeri eukikou abendun 20 xin. Barrezgaraka ipiniko gatxuen artistak honek diz: Ainhoa Etxebarria, Iñaki Maruri, Nerea Gartzia, Fede Badiola eta Aitor Artetxe.

Sarrerak azaroan 27tik aurrea Turismo Bulegun egongo diz eskuragai. Atzana popa ustel!

Ondarruko Pentsionistak kalin gaur be!

Etxin geatute iñok ez dau iñoiz ixe lortu, ta gauzak lortzen dizenin DANANtzako ixaten diz (epeletan dazenantzako be) . Egi borobille dala hori esaten dozku Alamedan batzen dizen Pentsionistak ta gaur be 12 xak puntun pankarta atzin batu diz 177 lagun beheko argazkixan ikusten dozuen latxeik. Datorren asteleheneako be toki eta ordu bardiñin geatu diz, ta Abendun 5 in manifestaziñoi bat etxeko deixe eindabe. Jo Ta Ke PENTSIÑOI DUINAK LORTU ARTE!

Azaroak 26 (eguena) “Birritan bortxatua” antzezlana Beikozinin

Nagore, 44 urteko emakumi, bortxatu ixan da herriko festetako gau baten. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzi erabakitzen dau….Ordun hasten da Nagoren bigarren ametsgaiztu. Epaiketan tzir bixi eta sufritutakuk kontatuko dozku, batxe be gizartin partetik jasotako epaixe be. Fikziñoizko antzezlan honek, errealitatin gertatutako hainbat bortxaketetan dauke oinarrixe.

Arratsaldeko 7:30 tan ixango da emanaldixe ta gonbidapenak aurretixaz hartu birdi Etxelilan.

[🎥BIDEU] Preso eta Iheslaixan alde batu gaz kontzentraziñoin eta hondartzako mosaikun!

Gaur hamarnaka herritxar batu gaz Ondarruko SAREk ein daben deialdixaz bat etxen. Lehenengo Itxas Aurreko plazan kontzentraziñoi ein de eta gero gizakatin jun ga hondartzaarte mosaiku osatzeko.

Hamen ekimen honeaz ein dan bideu eta argazkixak:

Astebururo modun, ongun be presun senide eta lagunak errepiditan ibili diz. Bideo hau graba ban Urtzak Picassenteko kartzela kanpun. “Ez negar egin” asko entzuten dan kantin bertsiñoi eindde. Bideu saritan bolo bolo dabil eta gu ez ga gitxia ixango! Hori Urtza! Famau zaz!!!