ARGAZKI JENDETSU ata dou etxin falta gaskuzenan alde!

Gaur eguerdixan aspaldikoik erronka handixena burutzeko deixe geunkan Euskal Herriko 650 mendi tontorretan. Egueldixan eraginez ezinezku ixan da ekimen hau burutzi eta Ondarrutarrok, Tonrorramendire altza baik, ARGAZKI JEDETSU ata dou plaza berduran.

Argazkiko deialdixan SAREko kidik Urrixan 24an Donostin eingo dan manifa nazionalea ein dabe deixe. Antiguo eta Kontxa bitxarteko bidi bete eta mosaiko erraldoi eingo da RESOLUTION! eta ETXERA! osatuz.

2020-2021 ETXELILAn Ikasturteko Programaziñoi

Emakumintzako Jabekuntza Eskoli + Eztabaidagune feministi + Parte hartze gunik + erakusketak

Etxita allako gatzuen liburuxka hau Etxelila Emakumin Topalekun 2020-2021 ikasturteko programaziñoi de. Aurten, egoera barrixan aurrin, berritute gatoz geu be. Ixan be, ohiko Emakumintzako Jabekuntza Eskoliaz gain, Eztabaida Gune Feministi be eukikou Etxelilan.

Emakumintzako Jabekuntza Eskolako IKASTARUTAN apuntatzeko epi baixaku honetan (urriak 2) zabalduko da!!! Ixena emoteko matrikuli fitxa bete eta ordainketa ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun). Matrikuli ez da onartuko matrikula fitxa bete eta ikastaru ordaindu arte. Eta behin matrikuli einde, baja emonaz gero, ez da dirurik itzuliko.

Geure buruk eta elkar zaintzi dagokigu, eta horreatxik, momentu bakoitzin indarrin dazen neurrixak hartu beharko diz.

Momentuko aforun mugak errespetatu beharko diz; horreatxik, hitzaldi eta tailer irekietara ordurako etortzi eskatzen dotzuau, eta aforu betetzen bada, errespetatzi.

Bestetik, beharrezku danin, egoerin arabera baloratu eta jakinaraziko diz ein beharreko moldaketak. Aurrez aurreko jarduerak ezingo balitxake ein, era telematikun eta plataforma digitalin bitartez eskaintzen saiatuko ga, posible dan kasutan.

ALDAKETA GARRANTZITSU: Egueldi eskasa dala ta Urriak 3 ko TONTORRAMENDIko irteeri atzeatu eindde

Urriak 3 an 650 tontor ekimena atzeratzi erabaki dabe antolatzallik egueldixak okerrea eingo dabelako eta mendi igoerak era segurun etxeko aukeraik ez dalako. Ondarrutarron asmu TONTORRAMENDIre juti zan (mendi xuabi) bañe beste askok zailtasun handixauak euken, beraz.. hurrengokun ixango da. Ekimen honei beire sortutako ilusiñoi, lan izugarrixe eta anima dan herrittar kopuru aintzat hartute, 2021 eko maiatzan 8 re atzeatzi erabaki dabe mendi tontorren igoera historiko hau baldintza egokixetan etxeko aukeri eukikouela ziurtatzeko.

Zapato honetan (U-3) ezingo douenez mendixeta altza, herrixetan elkartzeko deixe luzatu dabe, argazkixak ata eta sare sozialetan ipintxeko. Ondarruko deialdixe Kalekutzeko eskillaretan eguerdiko ordu batetan.

Zapatun geu be TONTORRAMENDIRE guz, ta zeu?

Udaleko EH Bilduko zinegotzixak eta AURRERA ko jokalaxak Urrian 3 an (zapatu) TONTORRAMENDIre juteko deixe eindabe

Hauxe zabaldu dau Ondarruko EH Bildun udaleko taldik:

ONDARRUKO EH BILDUKUK BE TONTORRAMENDIRE GUZ ZAPATUN!

10:30xetan Alamedatik. #IzanBidea

ETXERAKO

ELKARBIZITZARAKO

BAKERAKO

Euskal Preso eta iheslaixak etxea!

AURRERAK.E. futbol taldeko jokalaixak be bat ein dabe zapatuko Tontorramendiko deialdixaz!

Danok ixan bir ga bidi!

Elkarbizitzako bidi, bakeako bidi, etxeako bidi!