ALDAKETA GARRANTZITSU: Egueldi eskasa dala ta Urriak 3 ko TONTORRAMENDIko irteeri atzeatu eindde

Urriak 3 an 650 tontor ekimena atzeratzi erabaki dabe antolatzallik egueldixak okerrea eingo dabelako eta mendi igoerak era segurun etxeko aukeraik ez dalako. Ondarrutarron asmu TONTORRAMENDIre juti zan (mendi xuabi) bañe beste askok zailtasun handixauak euken, beraz.. hurrengokun ixango da. Ekimen honei beire sortutako ilusiñoi, lan izugarrixe eta anima dan herrittar kopuru aintzat hartute, 2021 eko maiatzan 8 re atzeatzi erabaki dabe mendi tontorren igoera historiko hau baldintza egokixetan etxeko aukeri eukikouela ziurtatzeko.

Zapato honetan (U-3) ezingo douenez mendixeta altza, herrixetan elkartzeko deixe luzatu dabe, argazkixak ata eta sare sozialetan ipintxeko. Ondarruko deialdixe Kalekutzeko eskillaretan eguerdiko ordu batetan.