2020-2021 ETXELILAn Ikasturteko Programaziñoi

Emakumintzako Jabekuntza Eskoli + Eztabaidagune feministi + Parte hartze gunik + erakusketak

Etxita allako gatzuen liburuxka hau Etxelila Emakumin Topalekun 2020-2021 ikasturteko programaziñoi de. Aurten, egoera barrixan aurrin, berritute gatoz geu be. Ixan be, ohiko Emakumintzako Jabekuntza Eskoliaz gain, Eztabaida Gune Feministi be eukikou Etxelilan.

Emakumintzako Jabekuntza Eskolako IKASTARUTAN apuntatzeko epi baixaku honetan (urriak 2) zabalduko da!!! Ixena emoteko matrikuli fitxa bete eta ordainketa ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun). Matrikuli ez da onartuko matrikula fitxa bete eta ikastaru ordaindu arte. Eta behin matrikuli einde, baja emonaz gero, ez da dirurik itzuliko.

Geure buruk eta elkar zaintzi dagokigu, eta horreatxik, momentu bakoitzin indarrin dazen neurrixak hartu beharko diz.

Momentuko aforun mugak errespetatu beharko diz; horreatxik, hitzaldi eta tailer irekietara ordurako etortzi eskatzen dotzuau, eta aforu betetzen bada, errespetatzi.

Bestetik, beharrezku danin, egoerin arabera baloratu eta jakinaraziko diz ein beharreko moldaketak. Aurrez aurreko jarduerak ezingo balitxake ein, era telematikun eta plataforma digitalin bitartez eskaintzen saiatuko ga, posible dan kasutan.