Irailak 15 hezkuntzan GREBA! Itzulera adostu eta segurun alde!

Gaur (Irailak 15) hezkuntza komunitate osuk grebi dauke deitxute. Ikasturte hasiera DESFASATU hau salatzeko, segurtasun neurri adostukin aurrez aurreko hezkuntza itzuleri eskatzeko eta euskal eskola publiko, seguru eta duin bat aldarrikatzeko. Hiriburutan mobilizaziñoik deitxu dabe. Hamen lagaten douz greba honen ingurun atatako kartel ezberdinak.

Ta hezkuntzin ingurun gabizenetik, ezin dou argitalpen hau itxi asteburu honetan sortu barri dan ikasle antolakunde barrixe aitxatu baik. IKAMA (Ikasleria martxan!) ikasle antolakundi sortu de euskal eskola burujabe, herritxar eta duinan alde burrukan etxeko!

ONDO ETORRI IKAMA!

Ondarrun be suma dou IKAMAn presentzixi ipini dotxuezen pankartan bidez

TURRUNE be Bilbon eon da mobilizaziñoitxan

ZUBI-ZAHAR Herri kastolako langilik deitute, ikastola aurrin elkarretaratzi ein dabe “Hezkuntza itzulera segurua eta adostua” lemapin,” gaurko greba deialdiko aldarrikapenakin bat etxen douelako” esan dabe bertan batu dizenak.

Irailak 11, gaur ospatzen dabe Katalanak DIADI (Aberri egune)

Gaur katalanan egun handixe da, euran Aberri egune ospatzen dabelako ta zelan ez, guk bat etxen dou euran nahixakin hori dala ta Ondarruko udaleko mastetan geure bi naziñoin ikurrak daz iseitxe gaur, internazionalismu ulertzeko gure eri dalako. Dos pobles, la mateixa lluita!

Hori gitxi balitz, urtero lez hainbat herrittar dabiz hango lurretan bertan eingo dizen mobilizaziñoitxan parte hartzen. Hamen dakazue ontxe bertan bixalduzkuzen lelengoko argazkixak.

Ume sahararrantzako NEGUKO ERROPAN BILKETI martxan!

Saharar herrixan aldeko Yaalah elkartik aurtengo udan Oporrak Bakean programiaz etorri ezin ixan dizen ume sahararrantzako neguko erropan bilketi ipini dau martxan. Erropaz gain, gel hidroalkoholikuk eta maskarilak be batuko dotxuez.

Bilketi Yaalah elkartin lokalin eingo dabe (lehenako Fotos Antonio) egun eta ordu honetan:

Irailak 8, 9, 10 eta 11an goxez (11:00-13:00)

-Irailak 14, 15 eta 16an arratsaldez (17:00-19:00)

Aurten ez diz etorri urtero etorri ixan dizen ume sahararrak udi geure artin pasatea. Oporrak Bakean programik onura handixak emoten dotse ume honei, elikaduri, mediku azterketak, kultur trukaketi… baine batxe be, eurakin eruten daben mateixala negu gogorra desertun pasa ahal ixateko. Kanpaina honen helburu mateixal hori eurakana aiaeraitxi de.

Hamen dator 2020-2021 kurtsoko LIBURUEN AMUAK!

Urtero etxen dan ekimena da LIBURUEN AMUAK liburo irakurketak. Urrixan 31n ixango da lehen saiu, Karmele Jaio idazlin ‘Aitaren etxea’ lanaz. Literatur zalik hilabeteko azkan zapatutan batuko diz, 10:00etatik 12:00eta eingo dan saiun, Joxemari Urteagan gidaritzapin.Solasaldixetan parte hartzeko bi bide daz, telefonoz edo posta elektronikoz: euskara zerbitzuko 94 683 36 68 telefonun edo mrey@ondarroa.eus posta elektronikun edo udal liburutegiko 94 683 33 43 telefonun edo liburutegia@ondarroa.eus posta elektronikun. Ikusi hamen datak eta ibiliko dizen lan guztik!

Igor Gonzalez preso politiku espetxe politikik eraile! Domekan manifa nazionala!

Iluntzin aila gazku barri latz hau. Igor Gonzalez Bilbotar euskal preso politiku kartzelako beran zeldan hilde topa dabe.

Igor gonzalezek kondenin hiru laurdenak beteta eukazen eta lege españolan arabera kalin egon bihir zan!

Ezin dou onartu euskal militantik kartzeletan hiltxi! Danak etxea ekarri bihir douz libre eta bixik!

Domekan SAREK mobilizaziñoi nazionala deitxu dau Bilbon:

Mikel etxaburuk poesixa hau idatzi dau: