Ume sahararrantzako NEGUKO ERROPAN BILKETI martxan!

Saharar herrixan aldeko Yaalah elkartik aurtengo udan Oporrak Bakean programiaz etorri ezin ixan dizen ume sahararrantzako neguko erropan bilketi ipini dau martxan. Erropaz gain, gel hidroalkoholikuk eta maskarilak be batuko dotxuez.

Bilketi Yaalah elkartin lokalin eingo dabe (lehenako Fotos Antonio) egun eta ordu honetan:

Irailak 8, 9, 10 eta 11an goxez (11:00-13:00)

-Irailak 14, 15 eta 16an arratsaldez (17:00-19:00)

Aurten ez diz etorri urtero etorri ixan dizen ume sahararrak udi geure artin pasatea. Oporrak Bakean programik onura handixak emoten dotse ume honei, elikaduri, mediku azterketak, kultur trukaketi… baine batxe be, eurakin eruten daben mateixala negu gogorra desertun pasa ahal ixateko. Kanpaina honen helburu mateixal hori eurakana aiaeraitxi de.