Zelan bozkatu leike posta bidez? Hamen dakazu posta bidezko bozki etxeko argibidik!

Hilebete eskaz falta diz EAEko hauteskunditako eta Ondarruko EH Bilduk posta bidezko bozki emoteko aukeri ipini dau martxan.

Uztailan 12an kanpun bazaz, ezin badozu etxetik urten, ezintxasunen bat badakazu bozki emoteko… EH Bilduko kidik lagunduko dotsue posta bozki etxeko ein bir dizen pausuk emoten 635 726 371 telefonure deitxute edo mezu bixaldute.

Ekainak 13an (zapatu) goxeko 11:00etatik 13:00eta Zaldupeko zubixan eta Alamedan egongo diz mahaixak tramite hau etxen laguntzeko.

Ongun ezin de ezkerreko independentiston boto bat bera be etxin gelditxu!

Ondarrutarrak ez gaz aldatzen!

Baieztapen hori ezta guri. Geure Artxibuk arakatzen ibili gaz eta dokumento honek billatu douz. 1956 tik 1973 rarteko idatzixetan irakurriko dozuenak gaur egunekuk dizela emoten dabe. Behatu bestelan.

Lelengoku, PLAXAN aurten eukiko douzen araun antzeakuk topa douz 1956 ko idatzixin.

Bigarrena, SATURRANen kutsadurin ingurun atatako idatzixe 1967 xan. Nahiz eta EGUZKI talde ekologistaik ez euan ordun.

Hirugarrena, 1956 ku. Gaur egun covid 19 dala ta dendak ordutegixe zaindu birdabe, ordun excelentisimun aginduz.

Laugarrena, KOFRAXAko lonjin ingurun 1958 ko idatzixe. Gaur eguneku emoten dau. Saltsi ordun, saltsi gaur.

Bostgarrena. Bai ordun bai gaur gure seme alaban heziketiaz arduratzen zinak euazen. Idatzi hau 1968 ku de.

Seigarrena, herriko kirol taldik bai gaur bai ordun krisi ekononmikuk gainditute euazen (diru beharrin), behatu 1973 ko idatzi hau

Zazpigarrena, 1962ko idatzixe da hau. AEK sortzeko euan bañe euskerin alfabetatzin lelengoko pausuk hasitxe euazen herrixan.

Ta Zortzigarrena, DEBEKU beti DEBEKU. 1971 ku de azkana. Txistu ta Tanboliñe joteko debeku ipini ben, horren aurrin imajinaziñoi.

Amaitzeko esan, nahiz eta 50 urte baño gexa pasa ordutik ona, antzeako gauzak gertaten dizela gaur egun.

KRISISE KAPITXALAK ORDAINDU DATXILE! Ek-6an mobilizaziñoi Bilbon

Zapatu honetan (Ekainak 6) zitxa garrantsitzu dakau Bilboko kalitan.

Egoera honek sortu daben krisi ekonomiko hau, aurretik ordaindu ixan gendune, herritxarrok ez douela ordaindu bihir aldarrikatuko dou eta langilion miseixin konture miloike euro mobiuten dabezen enpresa handixak ordaindu birdabela irudikatuko dou sinbolikoki.

Apustuetxin eta makinan kontrako plataformik sinadura bilketi ipiniko dau martxan

Mezu hau jaso dou Apustuetxin eta makiñan kontrako plataformatik:

Ieup! 🙋‍♀️ Apustu etxin eta Makiñan Kontrako Plataformi aspaldixan parata eonda, bañe barriro hamen gatoz martxan! 💪💪 Hainbat ekintzan tartin herritxarron atxikimendu lortzeko firma bilketa bat hasti pentsa dou ✍️Honetako, zeuen laguntzin bille gatoz! Ekainan 14tik 27re bitxartin ixango zan hau firma bilketi. Goxitan: 📍Alde zaharrin 🕗9:00-13:00. Arratsalditan : 📍Alamedan 🕟17:00-20:00. Animaten bazaze esko bat bota ta turnon bat etxea asko eskertuko genuke, danon artin lortu bir douen burruki dalako! ✊ Halan bara, plataformako kiden bateaz kontaktun jarri edo idatzi interneteko sare sozialetatik! 🤝☺️ JTK Apustuetxi eta Makiñak herritxik bota arte!

10 urte TURRUNE etxen!

2010eko ekainan 3 an hasi ban bidi TURRUNE digitalak. Ondarruko Ezker Abertzaleko lagun talde txiki batek hartu gendun honen arduri, gaur batzuk ez daz, beste batzuk gehitxu diz. Zertako sortu gendun? Herrixan gertaten zin gauzak konta ta zabaltzeko sare sozialan bidez, ta datuk baieztaten dosku bete douela gure hasierako helburu (milloi bi terdi bixitxa baño gexa euki douz gaur arte).

10 urte hauetan gauza asko gerta diz gure herri txiki honetan, ta danak ez badibe, gexenak jaso douz. Ez ga kazetari profesionalak ez eta iñongo soldatapin gazenak, geure lanak dakauz edo ikasten gabiz, bañe geure denbora libri erabiltxen dou herrixan gertatutakuk zeuei zabaltzeko. Euki douz akatsak (dabillenai pasaten gako) ta igarri be askotan einddou. Iñor mintzi ez dou nahi ixan iñoiz bañe gure oiñarrixak argi ta garbi dakauz. 10 urte hauetan hasi be einga, Facebook, twiter eta instagram-en be bagaz.

Millaka albiste eta argazki sartu douz eta munduko edozein lekutatik irakurri gatxue. Herriko PRESO ta IHESLAXAK, PENTSIONISTAK, GAZTETXI, HERRITXARRAK, FEMINISMU, KIROL TALDIK, KULTUR TALDIK, UDALA, ARRANTZI, EKOLOGIXI, MEMOIXA HISTORIKU, AUZUK, JAXAK, EZKER ABERTZALI … DANAN artin sortzen daben albistik etxen dabe TURRUNE. Onarte alla gaz zeuei esker, noiz arte egongo gazen zeuek esangozue. Bitxartin aurea guz!

Eskerrik asko 10 urte honetan gure ondun egon zazen guztioi!

Bideo hau bixaldu dosku Ainhoak zoixonak emoteko:

Ernaiko gaztik kartel hau ata dabe Turrune zoixontzen! Eskerrik asko!