Gaur Maiatzak 18, eguerdiko 12 xetan asteleheneko mobilizaziñoiai jarraipena emonaz BURRUNBADI egongo da etxeko balkoi eta bentanetatik. Pentsiñoi duinan aldeko burrukan ez da etenik!

Gaur Maiatzak 18, eguerdiko 12 xetan asteleheneko mobilizaziñoiai jarraipena emonaz BURRUNBADI egongo da etxeko balkoi eta bentanetatik. Pentsiñoi duinan aldeko burrukan ez da etenik!

Honetxek diz gaur txaluk jo eta gero Radixu Irratixan eukiko douzen abestixak. Gogoratu, abestixak entzun eta gero Uhinen Txertoa irratsaiu eukiko douela 22:00ak arte 105.5FM edo Radixu.info n

Hauxe artikulu irakurri dou sare sozialetan eta interesanti eritxi gasku zeuek be irakurti. XURXO SOUTOk idatzi dau (idazli, aktori, irratiko esataxe, akordeonisti, abeslaxe..) ta galegun ta euskaldunan arteko lotura estuatxik idazten dau. Zoritxarrez aurtengo antxoa kosteran ez douz ikusiko gure herrixan bañe galeguk ondo sustraitute daz gure artin.

Honetxek diz gaur txaluk jo eta gero Radixu Irratixan eukiko douzen abestixak. Gogoratu, abestixak entzun eta gero Uhinen Txertoa irratsaiu eukiko douela 22:00ak arte 105.5FM edo Radixu.info n


Honetxek diz gaur txaluk jo eta gero Radixu Irratixan eukiko douzen abestixak. Gogoratu, abestixak entzun eta gero Uhinen Txertoa irratsaiu eukiko douela 22:00ak arte 105.5FM edo Radixu.info n


Covid19xan harire, bixitxako hainbat esparrutan, hausnarketako tarti zabaldu gasku. Gaur baixaku ixanda, euskal preso politikuk, bixi daben egoerin ingurun hausnartzeko nahi dou tarti hartu.
Guk, konfinamendu, bakotxak desbardin bixi dou; batzuk tenpleu, beste batzuk ansiedadiaz, billurrez… Geure “biximodu” golpin moztu doskule sentiu douelako, ez dakaiuelako zer ixango dan etorkizunin, ezin douelako lagunak ikutu… EZIÑE sentiu dou! Eta hau danau, geure etxin geatu bir ixan gazelako; familixan edo bakarrik, baine geure etxin. Telefonu, ordenadora… 24 ordun martxan, bataz zein bestiaz egoteko aukeriaz, fisikoki ez ixan arren. Edozer gerta ezkio albukun ati zabalik dakauela jakindde laguntasuneako…
On imajina, hoixe be, egun batetik bestea kendu eitten dotsuela, dana. Hartu eta txabolo baten sartu, astin behin 40 minutuko bixitxa bat kristala tartin eta grabata, ixelako pribazidade baik. 8 dei, 8 minutukuk, grabata be bai. Eta hilin behin etxekuk ikutzeko, besarkatzeko, usaintzeko, musukatzeko aukeri…ordu eta erdi – 2 orduz gehixenez. Gogorra ezta?
On kendu bixitxak be. Aurrez-aurrekuk eta kristala tartin, kendu danak. 8 telefono deiaz eutsi aste guzti zeurikin bestelako konexiñoirik baik…Hilik holantxen (ez dakiau zenbat luzatuko dan). Asko isolamendu modulutan… urte luzez… Patxin egoeri adierazle (besarkada bat Patxi eta etxekuntzat Ondarrutik!).
Kartzeli, pertsoni apurtzeko diseinata da, eta pandemixa bat tarteko areagotu eitten da beran gogortasune kanpoko munduaz dazen harreman zuzenak apurtzerakun. Osasun neurrixak kartzelak berez zeozelakuk badiz, imajina holako egoera baten aurrin.
EPPKn lelengoko aldixe da holako egoera bat bixi dana. Bata besti lagunduaz, alkarreaz, eingo bane aurrea. Eta guk zer ein geinke? Hasteko idatzi, mantendu presukin ahalik komunikaziñoi estuena, iraunkorrena. Senidikin eon, geure alkartasune eta maittasune adierazi. Eta zelan ez, betiko modun; segi borrokan! Kartzela erun zitzuezen proiektu politiko hori indartzen eta zabaltzen jarraitzin eskutik etorriko da eta preso eta iheslaxan etxeratzi be. Iñoix baino gehixa etxin bir douz, geuaz. Adi beraz, ETXERAT eta SAREn mobilizaziñoi deixai.
Preso eta iheslari politikuk etxeratzeko, IXAN BIDE!!!
Aitzol, Asier, Ibon eta Anartz etxea! Matxe zaittuau. Besarkada estu bat zeunetzat eta etxekuntzat!
Gaurkun Irati Markesen bixipenak entzungo douz txokun ingurun. Bideun argi esaten dau Iratik txokun pasa dotxuzen momentuk… Umetazko oroitzapenak, gazte antolakundin militantzixin hasieri, atxiloketak, herriko presun etxeratzik, asteburutako bokadilluk, batzarrak, sentimenduk…
Baine batez be bertan einddako harremanakin gelditzen da Irati. Belaunaldi ezberdinetako jente eta kidikin eindako harremanak nabarmentzen dotxuz.
Maxatzan 17an LGTBIQA+ fobixin kontrako egune da. Ondarrun be aldarri hori ahalik gehixen zabaldu asmoz, herritxarroi orri, kartulina… aldarrixak idatzi eta sarea altza edo e-mailez bixaltzeko deixe ein doskue.

Jakin daixuen Turrunekuk bixaldu douela zeoze ya e-mail horreta. Eta zuek? Zetan zaze ba?! Benga, hartu orri bat, zeozer idatzi eta altza sarita edo bixaldu e-mailez. Danon artin, bideo bat eitteko, Ondarrutik mundu aniztasunez bustitxeko.

Aske maite, aske bizi!