Denpori aurrea… gero eta gogorraua!

Covid19xan harire, bixitxako hainbat esparrutan, hausnarketako tarti zabaldu gasku. Gaur baixaku ixanda, euskal preso politikuk, bixi daben egoerin ingurun hausnartzeko nahi dou tarti hartu.

Guk, konfinamendu, bakotxak desbardin bixi dou; batzuk tenpleu, beste batzuk ansiedadiaz, billurrez… Geure “biximodu” golpin moztu doskule sentiu douelako, ez dakaiuelako zer ixango dan etorkizunin, ezin douelako lagunak ikutu… EZIÑE sentiu dou! Eta hau danau, geure etxin geatu bir ixan gazelako; familixan edo bakarrik, baine geure etxin. Telefonu, ordenadora… 24 ordun martxan, bataz zein bestiaz egoteko aukeriaz, fisikoki ez ixan arren. Edozer gerta ezkio albukun ati zabalik dakauela jakindde laguntasuneako…

On imajina, hoixe be, egun batetik bestea kendu eitten dotsuela, dana. Hartu eta txabolo baten sartu, astin behin 40 minutuko bixitxa bat kristala tartin eta grabata, ixelako pribazidade baik. 8 dei, 8 minutukuk, grabata be bai. Eta hilin behin etxekuk ikutzeko, besarkatzeko, usaintzeko, musukatzeko aukeri…ordu eta erdi – 2 orduz gehixenez. Gogorra ezta?

On kendu bixitxak be. Aurrez-aurrekuk eta kristala tartin, kendu danak. 8 telefono deiaz eutsi aste guzti zeurikin bestelako konexiñoirik baik…Hilik holantxen (ez dakiau zenbat luzatuko dan). Asko isolamendu modulutan… urte luzez… Patxin egoeri adierazle (besarkada bat Patxi eta etxekuntzat Ondarrutik!).

Kartzeli, pertsoni apurtzeko diseinata da, eta pandemixa bat tarteko areagotu eitten da beran gogortasune kanpoko munduaz dazen harreman zuzenak apurtzerakun. Osasun neurrixak kartzelak berez zeozelakuk badiz, imajina holako egoera baten aurrin.

EPPKn lelengoko aldixe da holako egoera bat bixi dana. Bata besti lagunduaz, alkarreaz, eingo bane aurrea. Eta guk zer ein geinke? Hasteko idatzi, mantendu presukin ahalik komunikaziñoi estuena, iraunkorrena. Senidikin eon, geure alkartasune eta maittasune adierazi. Eta zelan ez, betiko modun; segi borrokan! Kartzela erun zitzuezen proiektu politiko hori indartzen eta zabaltzen jarraitzin eskutik etorriko da eta preso eta iheslaxan etxeratzi be. Iñoix baino gehixa etxin bir douz, geuaz. Adi beraz, ETXERAT eta SAREn mobilizaziñoi deixai.

Preso eta iheslari politikuk etxeratzeko, IXAN BIDE!!!

Aitzol, Asier, Ibon eta Anartz etxea! Matxe zaittuau. Besarkada estu bat zeunetzat eta etxekuntzat!