#AberriEguna2020 #EuskalHerrriaBatera

Apirilan 12an Aberri egune da. Urtero lez, balkoitxan ikurriñak ipintxeko deixe eindde. (Baten batek ikurriñik ez badakar, lasai, baixakun GARAk ikurriñ handixe ekarriko dau-eta.

Aurten, bixi douen larrialdi egoeri dala-eta, Euskal Herria Batera ekimen herritxarra abiatu de eta zelan ez, Turrunetik be bat eitten dou ekimen horreaz. Beste batzuk bai baiñeka dabizen bitxartin…

Danon artin mosaiko handi bat osatu bir dou domekako, beraz, ata argazkixe; ikurriñaz, presun banderoliaz, euskal seleziñoin alde, independentzixin aldarrixaz, edo zeuk nahi dozun aldarrixe orri baten idatzi, pintxa… eta bixaldu ahalik ariñen.

Ia zenbat ondarrutar agertzen gazen!

Horretaz gain, bertan egunin be eukiko dou zer eiñe. Coronaviruse dala-eta hil dizen euskal herritxarrai dolu adierazteko 12:30in minutu bateko ixiluni eingo dou, eta gero; Txoria Txori eta Ikusi mendizaleak kantako douz.

Informaziñoi gehixa: https://www.aberrieguna2020.eus/ orrixan.

Badakixue gure artxibo historiku handixe dana… 1964an Gernikan eiñ zan Aberri Eguneko argazkixaz gatoz gaur. Hainbat ondarrutar jun zin berta. Ia inor ezautzezuen?

Mont de Marsan-eko euskal preso politikuk be mezu hau plazaratu dabe aberri eguneko deialdixetan parte hartzeko bideo honen bitxartez:

Aurten etxitan zelebrako dou, baine emongo dotsau itxuri. Balkotxan ikurriñe ipiñi, alkartute kanta… Falta gaskuzenan akordun beti… “Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!”

Gora Herria!!!

Udalan Aste Santuko egitarau! Lehenengoko egune (Apirilak 9)

Udalak Aste Santuko egitarau antolatu dau egun honetako… Herriko hainbat pertsonak eta taldek osatu dabe egitarau hau eta eskeintza kultural zabala eskeini doskue… Kirola, musiki, sulaldaritzi, tailerrak, irratsaiuk…

Hamen lagaten dou gaurko egitarau (Apirilak 9)

Hurrengo egunetako dazen ekimenan egitarau be hamen lagaten dou: http://www.udalbarriak.eus/wp-content/uploads/2020/04/Aste-Santu.pdf

20.erronki: Aste Santu ez da ala?

Eguen santu ei de gaur… eta ondio danok etxin. Baine, imajinaziñoi dan gauza ederraz edonoa jun geinke.

Guk gaur, aste santu birtuala eitti proposatzen dotsuau. Zer beittantzen gatsue Aste Santuko argazkixak altzaten badouz gaurkun? Ez dakiau ondo imajinaziñoi edo oroimena ixango dan ibiliko douena, baine ez dotsa, edozer dala be, buru ibiltxi beti de ona-eta!

Hau Etxauri parin ibili giñaneku de:

Polonin be ibili giñan Aste Satun, akordaten? Auschwitz-en buelta gogorra be ein gendun…

Bizkaxan bertan be… Eiñ douz Aste Santuk, Ondarrutik eskursiñoik eitten lantzin txoko batea.

Hoixe gaurko erronki. Aste Santuko argazkixak, ez dauke zetan paisaje hutsak zetan ixan e! Zeuek be agertu ahal zarie. Ba badakixue… Turruneruk zain gaz!

📸 Udabarriko gazte ekimenak irudixetan!

Egili: Ondarruko Ernai

Gazte Topaguni, Gazte Martxi… urteroko ehunke gazten elkarguni bihurtzen dan espazixu. Lehenengo Jarrai eta honeaz batea Gazteriak, urte batzuk gerua Haika, gero Segi, ta gaur egun Ernai eta Aitzina.
Zemat bixipen, zemat abentura eta egun intenso gordeta gure oroitzapenetan egun berezi horren ingurun. Urte guztiko burruka eta biharran “sarixe” ixaten dala esan geinke Herri Mugimenduko militantiontzako eta beste hainbat herritxarrentzako. Formakuntzaz, tailerrez, hitzaldiz, eztabaidaz… betetako egunak ixaten diz, eta zelan ez, jai giruk pixo handixe eukitxen dau ekimen honetan.

Aurten, BidEHbat! gazte martxi euan antolatute Gazteok Independentzia lemapin, baine esparru guztitxako estenatoki asko modun, udabarriko ekimena bertan behera gelditxu de. Pena handiz hartu gendun barrixe nahiz eta logikuena ixan magnitude honetako ekitaldi hau hasieratik bertan behera lagati.

Nostalgixan jausti be politxe ixaten da batzutan. Seguru urte ezberdinetako argazkixak bixaldu doskuen herritxarrak urte batzuk atzea ein dabela argazki honek ikusiaz batea. Gure asmu hoixe da. Urte batzuk atzea ein eta jaso douen argazkixakin beteti aurten sentiuko douen hutsuni. Horretaz aparte, sare sozialetan ekimen parte hartzaile bat dakau antolatute. Gazte martxi ixango zan egunetan (Apirilak 10,11,12) edozein urtetako udabarriko ekimenen bateko argazkixak altzatea animaten douz herritxarrak Ondarruko Ernaiko sare sozialak etiketauaz ero ixendatuaz.

Esan bihir dou, nahiz eta Gazte Martxi eztan burutuko, antolatzailik egitarau moldatu eta beste bat antolatu dabela internet bidez. Nahidabenak jarraitxu YouTubeko kanalin labur.eus/bidehbat -en jarraitxu leike.

Hamen lagaten dotsuau jaso douzen urte ezberdinetako argazkixak, urteka ordenata eta urte horretako abestixak:

1995in Jarraik antolatutako Mendi Marti Beratik Garazire.

1999an Gazte Abialdia herririk herri. Jarraik 20 urte beteban urti.

2003an Mendi Martxi. Algorta-Gernika

2004an Itsasondon ospatutako gazte topaguni.

2005in Gazte Mugi Markinan.

2006. Gazte Topaguni Etxarrin.

2007an Gazte Martxi. Untzaga-Laudio. Gure izarra Independentzia!

2012ko Gazte Martxi. Saratik Lesaka

2013an Ernai antolakundin sorreriaz batea Gazte Danbada Orduñan.

2014an Burutakzio topaketak ein zin Altsasun. Gazte mugimenduko militantin formakuntzako espazixu.

2015in Gazte martxi ein zan Lekunberritxik Berriozarrea.

2016an Gazte Danbada Laudixon.

2017an Gazte Akelarrea Igorren.

2018an Gazte Akelarrea Oiartzunen.

Eta hau ixez, 2019an Gazte Antolakundi sortu zan 40. urteurrenin ein zan jaialdixe Lemoan.

Eskerrik asko argazkixak bixaldu dozuezen danoi! Gogoratu argazki gexa topa ezkeo ernaiondarru@gmail.com ea bixaltzi 😉

Hamen lagaten dotsuau len aipatutako ekimenan egitarauk:

19. egune. Irakurri be ein bihirko da ba!

Baduz egunak aurrea, eta konfinamendun, etxin eon arren egun desbardinak eukiko douz. Telelana dala, zaintza ardurak dile, zuzenin sare sozialetan dakauzen kontzertuk, kirola… Baine honek egunok, hausnarketako, irakurketako… erabiltxi be egokixe da.

Horretxeatxik, gaurko erronki irakurketine ixango da. Ziurrenik, aspalditxik irakurri nahi zendun liburon bat eukiko dozulako esku artin, edo asko gusta gatsun hori barriro irakurteko, edo lagun batek pasataku, edo…

Aberri egune gaiñin dakauela eta… guk gaurkun hauxe altzako dou. Floren Aoizen JARRON ROTO.

Zu zein liburo za irakurten?!
Ata argazkixe azalai eta altza Turruneko sare sozialeta ero otzara@gmail.com ea. Badakixu gu jakinmin handikuk gazena-eta! Irakurketa on!

TURRUNEKO HELBIDIK:

17. egune Turrunin! Zaldibar argitxu!

Hilabete 2, Zaldibarko zabortegixak Alberto eta Joaquin erun zittunetik.

Kalin ezin badou eon be, Zaldibar Argitu plataformatik gaurko eitten daben deialdixaz bat nahi dou eiñ Turrunetik.

Horretxeatxik, gaurko erronki, eskulanak, marrazkixak… eitteku de. Zaldibarreko egoeri salatuz, eta Alberto eta Joaquinen etxekukin bat eiñ asmoz.

OSASUNA * LANGILEAK * ERANTZUNKIZUNAK

Betiko modun Turrunea bixaldu, baine ez ahaztu #zaldibarargitu eta #joaquinetaalbertogogoan ipintxi, sare sozialetan gure aldarrixak oihartzune euki datxin.

17. egune Turrunin. Ezautzezue nun dazen honek tokixok?

Gaurko erronkan ez da iñor agertuko, bañe Ondarru dala ziurtaten dotzuau. Ez diz gaur eguneko argazkixak, herrixe aldatzen jun de itxuraz bañe…..ONDARRU de!

  1. Aupa A…… abesten gendun gaztetaz, ze toki de?

Erantzune: ASTILLERU

2. Apartea jun baik beste irudi hau nun da atata?

Erantzune: ASTILLERUko bidi jarraitxute (Kantxopin erreka beste aldin)

3. Hau argazkixau goiko aldetik atata da (ordun ez euan dronik) Ze toki de hori?

Erantzune: Zubi barrixan beste aldi, eraikin horretan egon zan lelengo herriko telefono zentraliti

4. Nungo paetin euan pintada hori?

Erantzune : Zaldubideko paretin

5. Zer zan erreka ondun agertzen dan etxetxo hori?

Erantzune: Lelengo Fabriki zan, gero herriko lelengoko Gaztetxi

6. Nun euan aldatz hau?

Erantzune: Kamiñaldea juteko aldatza

7. Nungo lurrak da mobiuten eskabadora hori?

Erantzune: Astilleruko lurrak

8. Ze bide da hori?

Erantzune: Astillerure juteko eiben bidi

9. Hau be Ondarrure de? Nun da ba.

Erantzune: Kanposanto barrixe

10. Dronaz (je, je) jarraitzen dou. Hori gitxiengo eskoriala da, zer dala ta zer dala eraikin hori?

Erantzune: Kanpotik herrire etorritxakun etxi edo Danak ofizinetan biharra etxen daben tokixe

11. Ta lur guzti hori nun euan ba?

Erantzune: Txori erreka azpiko lurrak

12. ta atzana. Hau ezaunaua da.

Erantzune: Kalatraban zubixe altzaten

Amaitzeko esan TURRUNE etxen douenok pentsaten douela gure arbasuk bueltan etorriko balitxake dazen tokitxik … ez leukiela ONDARRU ezautuko!