Monolitun parin batu gaz hainbat herritxar 1976ko Martxun 3an Gasteizen erailddako 5 langilik omentzeko. Campanades a Morts kanti ipiniaz ixiluni ein, agurre, lore eskeintzi eta LAB eko militantik irakurketi ein dabe.
Yaalah elkarti, euskadiko saharar ordezkaritziaz batea proiekto barri baten da murgilddute. 2020ko uda ko hile bixin saharar errefuxiatun kanpamentutako umik hartukotxuez Lea-Artibaiko aterpetxin. Proiektu honen helburu nauzixe, eskualde mailan dan harrera familixa kopuru urrixai irtenbidi emoti de eta Euskal Herrixan dazen beste aterpetxik eredu hartute darue aurrea proiektu hau.
Hau dana aurrea eruteko eskualdeko udalan laguntzi dauke, baine ez da nahiku proiektuk dakarren gastu guztiai aurre etxeko. Horretako CROWDFUNDING KANPAINI ipini dabe martxan Itsulapikoa.eus atarixan. Herritxar askoren eskariz, bankuko kontu korronte zenbakixe be zabaldu dabe nahi dabenak ekarpena bankutik zuzenin etxeko. Hamen dakazue ekarpenak etxeko era ezberdinak azaltzen daben kartela
Aterkin azpixan eurixai aurrea etxen batu diz gaur herriko PENTSIONISTAK euran eskubidin alde. Gaur be betiko jente kopuru (250 bat lagun) batu dela esasku antolatzalletako batek. Bi urte bete dabe Alamedan batzen ta eztauke errie etxeko asmoik. Zahartzaro duine merezi dabelako danok babesa emon bitzau. AURRERA!
44 urte pasa diz 1976. urteko Martxoan 3an, Gasteizen, polizi armatuk bost langile hil zituenetik. Pedro Maria Martinez de Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda Zaramagako Asisko San Frantzisko elixan euazen, langile grebalarixan batzar baten parte hartzen. Polizixik elixi gaseatu eta bertan euazenak tirokatu ei zitxuezen; bostak hil zin, egun berin edo ondorengo egunetan. Manuel Fraga Iribarne (P.P. alderdiko sortzalletako bat) zan sasoi hartan Barne Ministru, eta 2012an hil zan, Gasteizko sarraski horreatxik epaitu ixan gabe. Fragaz gain, beste ixen bat euan egoera horren ardurapin: Rodolfo Martin Villa (Sindikatu Harremanetako Ministru).
Egun triste hau gogoratzeko Ondarruko L.A.B. sindikatuk konzentraziñoi eta lore eskaintza bat antolatu dau Martxoak 3 an (martitzena) Monolito aurrin arratsaldeko 7 etan.
Ekitaldi ugari antolatutxue herrixan aurtengo EMAKUMIN NAZIOARTEKO EGUNAN ingurun. Gaur bertan, herrittar ugari jun diz Donostin eingo dan LILATOIre adibidez azpixan agertzen dan argazkixan ikusten dan latxeik. Azpixan dakazuen kartelin azaltzen da egitarau osu.