2.eguneko (m-21) gaixaz jasotako mezuk! TORTILLI!

Bigarren eguneko gaixe errezaua ixan da, tortilli… batzuk anima diz eta bixaldu doskue euran tortillan argazkixak! Irabazli patata dune, baine ikusi douz beste mota batzutakuk be! Bixar gexa!

“Martxoak 21. (2.T)
📣 Tortilli
ERRIGORAko orburukin einddako tortilli! 😋”
“Hamen nire tortili, gaur goxin plazan erositxako piperrakin eta kalabaziñaz!!!”

Turrunin egunero zeoze! 2. egune. Gaixe: Tortilli!

Turrunin egunero zeozer!

Atzo (martxoak 20) hasi gendun turrunetik atal hau. Erantzun oso ona euki ban lehenengoko egune ixateko ta anima zan jenti gauza desberdinak einaz turrunea bixaldu ero sare sozialetan elkarbanatzea. Hamen lagaten dotsuau atzoko gaixaz lotutakuk, preso eta iheslaixakin elkartasunin!

Egunero zeozer! M-20ko gaixaz jasotako mezuk (1.egune)

Egunin gai ezberdin bateaz zeozer etxeko proposamena Turrunetik!

➡Gaur, ziurrenik danok eiñ ahalko douen gauza bat eitteko proposamenaz gatoz! Tortilli!!! Zelaku? Aaaaaaa… ia harritzen gaittuzuen. Patatadune gixuzen esatea, baine; batak ez daukela patataik, bestik bixarko nahi dabela porro patatak eitteko… Ahal dabenak ahal dabena! 😜
Eiñ tortillak, graba bideu zelan ein dozuen, edo eta ata argazkixak… Desiaten tortillak ikusteko, jan ezingo douz eiñ-eta!😅

TURRUNEKO HELBIDIK

Egunero zeozer! M-20ko gaixaz jasotako mezuk (1.egune)

Gaur (martxoak 20) ipini dou estreñako martxan gai bat proposatu eta gai horreaz etxin eileiken zeozer etxi.

Bixar goxeko 9etan beste gai ezberdin bat proposatuko dou.

Etxin falta gazkuzen preso ta iheslaxan ingurun ixan da gaurko gaixe. Mezu honek jaso douz sare sozialetatik eta posta elektroniko bidez.

BIXARKO PREST?

Kamiñaldetik beste lagun batek hau bixalduzku

Kamiñaldetik preso eta iheslaxai besarkada bat eta euran senidiai muso handi bat!!! Aupa zuek!!!

Egunin gai ezberdin bateaz zeozer etxeko proposamena Turrunetik!

Gaur (martxoak 19) hasi eta datozen egunetan Turrunetik proposamen bat luzatzen dotsuau.

Gai bat proposatuko dou egunero eta gai horreaz etxin eingeinkezen gauzakin argazkixe edo bideu bixaltzea animaten zatxuau otzara@hotmail.com korreure edo turruneko Facebookea. Egunan amaieran, egunin zir jasotako irudixak, mezuk, argazkixak, bideuk… turrunea altzako douz danokin partekatzeko! Animaten zaz?

Hamen gaurko gaixe:

Gaur ezingou baixakuro modun enkarteladi eiñ, bixitxaik be ez dabe eukiko asteburun presuk…Preso eta iheslaxai geure elkartasune erakutsiko dotsuau baine bakotxak beran etxetik bada be! Zelan? Pentsa…Bakotxak nahi daben modun; kartelak, marrazkixak, enkarteladi etxin, kanta bat…

Ta altza Turruneko Facebookea edo idatzi: otzara@hotmail.com helbidea

ANIMAAA!

Haur sahararrantzako Lea-Artibaiko aterpetxin crowdfundingan azkanengoko egunak!

Yaalah elkarteko lagunak mezu hau bixaldu doskue crowdfundingan azkanengoko txanpan sartute dazela esanaz. Zuk bixkat, nik beste bixkat… danon artin aterpetxi aurrea!

Haur sahararrentzako Lea-Artibaiko aterpetxea

⚠️⚠️⚠️1️⃣0️⃣ egun geratzen dira Crowdfunding kanpaina bukatzeko! Helburuaren kopuru erdia lortu dugu, 5️⃣0️⃣0️⃣0️⃣€. Lagunduko diru bilketari azken bultzada ematen???⚠️⚠️⚠️

Sartu https://labur.eus/Crowdfunding eta bertan bilatuko duzu proiektuari buruzko informazio guztia.

Ekarpena kontu korronte bidez egin nahi dutenek aukera dute kontu hauetan:

Laboral kutxa: ES20 3035 0021 13 0210047022

Kutxabank: ES90 2095 0058 10 9119733535

Mila esker proiektua posible egiten laguntzearren!

ERREGI KANPOA! Gaur, 21:00etan KAZEROLADI erregin diskurtsuaz batea!

Gaur, martxoak 18, 21:00etan koronabirusan ingurun errege españolak urtengo dau telebistan, horren aurrin balkoi eta bentanetatik zarati atako dou! Ez dalako gure erregi! Ostu besteik ez dabelako etxen monarkixik eta euran inguru ustelak! Entzungo gatxue!

Burrunbari, kazeroladi, txalo zaparrari, poto hotsa… egun honetan zentzu berezi bat daz hartzen. Aurreko egunetan txalo zaparradak jo douz osasungintzako langiliai animuk emoteko. Atzo burrunbadi eingendun Soraluzeko erailketa matxisti salatzeko… egun arraro honetan aldarrikapen eta protesta estilo diferentita moldatu gaz.

https://www.icacerola.cl

Apustu etxin kontrako plataformako kidiai ipinitxako salaketi artxibata

Aurreko baixakun jakin ben abogaun artin berba einde Apustu Etxin Kontrako Plataformako 8 kiden kontra ipinitxako salaketi bertan behera gelditxu dela.

2019 ko abendun 24 an plataformik eindako ekimen baten harire derrigortze delitu egotzi eta zitaziñoi aia gakoen herriko 8 gaztei apirilan 15in epaitegire aurkezteko.

Plataformako kidik salaketi artxibatin albiste hau barri on modun hartu badabe be, argi laga dabe einddako agerraldi bideun euran burrukiaz segi eingo dabela onarte modure. Martxun 21eako prestatute euken egun guztiko egitarau bertan bera lagaten dabela be esan dabe:

Egun honetan IDATZI PRESUAI! Bixitxa baik, dispertsata… daz!

Herri askotan zabaldu de espetxitan preso dazenakin gogoratu eta etxin egon bir douen egun honek aprobetxata, gutunak, argazkixak, olerkixak… idazti. Ondarruko ernaik be deialdi hau ein dau ata daben kartel bidez.

Anima eta idatzi bururatzen gatzune! Seguru asko eskertuko dabena!

Hamen dakazuez deserriko helbidik:



📝IDATZI PRESUAI!

Egun honetan etxin egoti gatxe etxen bagatzu, imagina urte luzez kartzelan bakarrik egoti ze ixan bir dan! Dispertsata, isolatute, zapaldute…

Aprobetxa etxin egon bigazen egun luze honek herrixan falta gaskuzenai idatzi eta eurakin gazela adierazteko! Herriko kontuk, barrixak, istoixak, olerkixak, bururatu leiken mile gauza… idatzi!

Gomendixuk:

➡Estankuk zabalik egon arren, aprobetxa oinarrizko erosketak etxea, biharrea… juneran selluk erosteko.

➡Korreoseko buleguko langilin osasune kontun eukitxe, hobeto herrixan leko ezberdinetan kokatute dazen buzoitxa botati kartak.

Azkanengokuk bidi urratu arte, GAZTIOK ZEUEKIN!

DANAK ETXEA!↗❤↙

Ondarruko Ernai

Etxeratek be kartela ata dau idaztea deixe etxen!

Lagundu etxetik urteteko arazuk dakarrezen zeure bixilagunai!

Ondarruko udalak martxan ipini dau herritxarrak bixilagunai laguntzea animateko kanpaini. Idea nagusixe, bakotxak beran komunidadeko bixilagunai laguntzi eskeintzi de, batez be etxetik urteteko sailtxasunak dakarrezen auzolidiai, erosketak etxeko, botika juteko, zamarrak atateko…

Hamen da Udalak ata daben kartela herritxarrak informateko eta boluntaxo sare horretan parte hartzea deixe etxeko.