Ailla da zapatu be.
Egueldi ona.
Bueltatxu emon eta zer beittantzen bagatsue poteotxu eiñaz, pintxo batzuk eta raziñoi batzuk ataten badouz?!
Badakixue ordun; bakotzak ia ze pintxo edo raziñoi preparaten daben… Kuadrilla handixe gaz gero!
Gaurkun beraz, Turruneko erronki, pitxo, raziñoi, pikateko zeoze…
Eneko, ez, azitunak ez dabe balixo😏! Bueno 🤔, edo bai… umetxun bat animaten da!😅
Prepara zeoze eta altza Turrunea edo bixaldu otxara@hotmail.com. Ummmmm, ya gosetxu sartu gasku.

Jaoten douzen argazkixak hamentxe jungo gaz altzaten:
TurruneOndarroa gaurko erronkako…hamen!Kalabaziñak, jamoi, gaztiai eta piper saltsiaz!On eiñ!
Topa! ![]()

Berdel pudiñe arraultza estalkixaz

Eiñ douen pintxo guztik jandou, eskerrak azkana jan aurretik argazkixe ata douen. Antxoa fileti beakatza ta perejil pixkateaz

Honek bixok korreoz jaso douz:



Honek pintxuk Naroak bixaldu dosku! “Etxeko leihaketi eingendun eta gero familixik bozkatu enbiban watsapetik…hainbeste azalpen hortixeik dator😅🤣🤣”

Orgullo jarrillero pintxoa. Txanpisak, tipula karamelizau eta ahuntz gazta. 
Emekiro pintxoa: solomo iberikoa, gazta eta piperrak laban eta gero goxo – goxo lapikun. 
Sortu pintxoa: patata txipsak saltsa arrosarekin. (Goiko pintxoarekin batera doa) 
Ura ta lurra pintxos: bakailoa pil pilean, gula eta extremadurako pernilarekin. 
Sortu pintxoa: pizza delicatessen gazta, pernila eta tomatearekin.