Santa Zezili eguneko ospakizune dala ta, herriko musikarixak herriko bazterrrak alaituko dotxue euran soñukin astelehenetik (azaroak 18) zapatu arte (azaroak 23). Hamen dakazue egitarau:

Santa Zezili eguneko ospakizune dala ta, herriko musikarixak herriko bazterrrak alaituko dotxue euran soñukin astelehenetik (azaroak 18) zapatu arte (azaroak 23). Hamen dakazue egitarau:


Zain geuazen albisti alla gazku atzanin. Ezin sinistute eon giñan beran gaxotasunai buruzko albistin emaitze ixan da gaurku. IÑAKE amezketarra sortzez, on dala 63 urte, ta ondarrutarra bixotzez. Matxasunak herriko seme bateaz lotu eta baserri giru laga ta kresal tartea hurreatu zan. Ofizioz irakasle (herriko ikastetxe publikun), afizioz mendigoizale.

Herriko girure segixan lotu zan ta garai gogorrak bixi ixan zitxuzen, koñatu (JHISA) indar parapolizialak hil ben ta herrixak bixi ban zapalkuntziai aurre etxi erabaki eta horren ondorixoz zigor gogorra jasan ban, kartzelaldixe ta urrunketi.

Ondioik gogoratzen dou kartzelan euala berai idazten gentzazen eskutitzak. Eskolan be matxe-matxe ben irakaslik eta baitxe ikaslik be, atxilotu benin bi bidar pentsa baik urten ben beran askatasunan alde. Beran espetxeratzin eta kartzelaldiko testigantzi idatzitxe laga dau.



Kartzelatik pilak kargata urten ban ta urtitan bera ixan zan baixakutako preso ta iheslaxan aldeko hainbat ekintza eta enkarteladetako motorra.



Beran bixitxako azkan atalin, biharrin erretiru hartu ondoren, mendixan gora ta bera ezin geldik egonin ibili zan Marimendi emakume mendizalin taldin. Europa aldin, Afrika aldin ta Euskal Herriko mendixetan.



Besarkada handi bat etxeko eta hurrekuai, eta lehen be aurrea ein zentzen latxeik egoera gogorrai, on be ekingo dotsazue, gu albun eukiko gaitxuzue.
Asko merezitxako azken agurre eingotzau ongoxe astelehenin (Azaroak 18) arratsaldeko 6retan Institutun.
Matxe-matxe, IÑAKE!
Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:


Kartelak esaten daben latxeik EUSKERIK BATZEN GATXUELAKO, DANBORRADAko deialdixe zabaldu dabe herriko hainbat taldek. Zaldupe eskola publikuk eta Hondar ahua guraso elkartik antolatu eta AEK, Artelan ta Berba lagunen laguntziaz Danbor hotsak entzungouz herrixan abenduak 3 an. Bertan parte hartzeko ixenak emon bir diz: KURIKEn, KITXUn, BRONTXEn eta Hondar ahua web orrixin azaroak 14 tik 26 re.
Tsunami democratik mugimenduk katalunia eta estatu frantsesa batzen dotxuzen mugi itxi ban atzo, gaur polizixa frantsesa biolentzixiaz desalojaten ahaleginddu de.
Euskal Herrixan, mugimendu honek estatu frantsesaz lotzen gatxun mugi kotxikin itxitxeko ero blokeateko deixe einddau! Ondarrutik hasi diz berta jenti bideratzeko:
*Arrenca el Tsunami a Euskal Herria!*
Behobiako muga inposatua kolapsatu dezagun!
ONDARRUtik urteneri: 16:00etan ZALDUPETIK.
Ekarri zeuen kotxik 🚘🚖🚘🚖🚘
#OcupemBehobia
#TsunamiDemokratikoa
#OcupemLaJonquera
#LaForçaDeLaGent🌊


Jakinduriek mundue erreko dau! saiun bitxartez ustez hain urrun dazen bertsolaritzi eta zientzia lakoxe elementu bi batuko diz. Nerea Ibarzabal eta Jon Maia bertsolaxak eta Eider Bilbao, Joanes Lizarraga eta Oier Suarez zientzialaixak altzako diz Beikozinako oholtza. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistak zuzenduko dau “Bertsozientzia” laburduraz ezagutzen dan ekitaldixe. Ekitaldi bakotxak 10 minutuko hiru hitzaldi eukiko dau. Hitzaldixak euskaraz ixango diz eta gure inguruko ikertzaile eta zientzialaxan eskutik etorriko diz.
Argazkixan ikusten dan latxeik aterkin azpixetan batu diz gaur be gure herriko pentsionistak Alamedan. Gaur eguerdiko 12 xetan puntual batu diz pankarta atzin (betiko jende kopuru), honek eztauke hutsaraik. Gaur deialdi berezi bat eindabe ongoxe zapaturako (hillan 16) Bilbon eingo dan manifako.


Nafarroa alde duz ongun herriko mendigoizalik, Elizondo ingurure. Animaten bazaze, ANAITASUNA tabernan emon ixenak azaroak 14 baño lehen. Jantzi mendiko botak, zeoze pikateko hartu eta egun politxe pasati asegurata dakazue. Anima!

Datuk jaso ahala, barritzen jungo gaz (dato barrixak ikusteko, jun orrixe barritzen lantzin behin).
Guztire 2019ko azaruko datuk:
| EH Bildu
2119 |
EAJ-PNV
1622 |
PSOE
207 |
Podemos
444 |
PP
100 |
Cs
9 |
VOX
25 |
Más País
12 |
–
Botuk auzoz auzo, 2019ko azarukuk:
| EH Bildu | EAJ-PNV | PSOE | Podemos | PP | Cs | Vox | Más País | |
| 1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA(Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) | 224 | 139 | 20 | 36 | 4 | 1 | 0 | 2 |
| 1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) |
126 | 103 | 16 | 23 | 5 | 1 | 0 | 0 |
| 1.2.U – UDALETXEA (Artabide, Itsas Aurre inguru, Kantxopi…) |
245 | 200 | 14 | 48 | 18 | 0 | 2 | |
| 1.3.U – UDALETXEA (Artabide, Antiguako Ama, Egidazu…) |
241 | 254 | 10 | 49 | 29 | 3 | 9 | 2 |
| 2.1.U – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Txori Erreka…) |
177 | 129 | 9 | 30 | 2 | 0 | 0 | |
| 2.2.A – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) |
248 | 212 | 19 | 44 | 9 | 1 | 2 | 1 |
| 2.2.B – INSTITUTUA (Sabino Arana, Behiko Kali, Institutu aurri, Txori Erreka, Iñaki Deuna…) |
135 | 119 | 18 | 30 | 7 | 0 | 3 | 0 |
| 3.1.U – INSTITUTUA (Gorozika, Magdalena, San Juan Txurru, Txori Erreka…) |
196 | 200 | 37 | 57 | 14 | 3 | 6 | |
| 2.3.A – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) |
321 | 156 | 28 | 61 | 9 | 0 | 2 | |
| 2.3.B – KAMIÑAZPI (Iturribarri, Ibaiondo…) |
206 | 110 | 36 | 66 | 3 | 0 | 1 | |
| Guztira | 2119 | 1622 | 207 | 444 | 100 | 9 | 25 |
–
| 2016ko datuk: EH Bildu: 1640 PNV: 1392 PSOE: 123 Podemos: 857 PP: 184 |
2019ko apirileko datuk EH Bildu: 2167 PNV: 1756 PSOE: 253 Podemos: 525 PP: 117 Cs: 28 Vox: 19 |