IÑAKE GOÑI EZEIZA junde gure artetik.

iña5

Zain geuazen albisti alla gazku atzanin. Ezin sinistute eon giñan beran gaxotasunai buruzko albistin emaitze ixan da gaurku. IÑAKE amezketarra sortzez, on dala 63 urte, ta ondarrutarra bixotzez. Matxasunak herriko seme bateaz lotu eta baserri giru laga ta kresal tartea hurreatu zan. Ofizioz irakasle (herriko ikastetxe publikun), afizioz mendigoizale.

iñak

Herriko girure segixan lotu zan ta garai gogorrak bixi ixan zitxuzen, koñatu (JHISA) indar parapolizialak hil ben ta herrixak bixi ban zapalkuntziai aurre etxi erabaki eta horren ondorixoz zigor gogorra jasan ban, kartzelaldixe ta urrunketi.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ondioik gogoratzen dou kartzelan euala berai idazten gentzazen eskutitzak. Eskolan be matxe-matxe ben irakaslik eta baitxe ikaslik be, atxilotu benin bi bidar pentsa baik urten ben beran askatasunan alde. Beran espetxeratzin eta kartzelaldiko testigantzi idatzitxe laga dau.

iñake kartzelan

eskola publikun idatzixe

IÑAKEn testigantzi

Kartzelatik pilak kargata urten ban ta urtitan bera ixan zan baixakutako preso ta iheslaxan aldeko hainbat ekintza eta enkarteladetako motorra.

iñake manifan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

JOSEBA ZENGOTITAN ongi etorrixe

Beran bixitxako azkan atalin, biharrin erretiru hartu ondoren, mendixan gora ta bera ezin geldik egonin ibili zan Marimendi emakume mendizalin taldin. Europa aldin, Afrika aldin ta Euskal Herriko mendixetan.

iña3

iña7

WWW

Besarkada handi bat etxeko eta hurrekuai, eta lehen be aurrea ein zentzen latxeik egoera gogorrai, on be ekingo dotsazue, gu albun eukiko gaitxuzue.

Asko merezitxako azken agurre eingotzau ongoxe astelehenin (Azaroak 18) arratsaldeko 6retan Institutun.

Matxe-matxe, IÑAKE!

Iruzkin bat utzi

Geure jenti atalean

Erantzunak itxita daude.