Abuztuak 1 (eguena) AMARRA mutxilloin aurkezpen/dastaketi Itsasaurren

On dala aste batzuk aurkeztu ben Amarra mutxilloi, Ondarru eta Lekeitio arteko uretan dan haztegixan sortutako lehen euskal mutxilloi. Eguenin (abuztuak 1) Amarra mutxilloin dastaketi saiu eingo da Itsasaurren.

Goxeko 10:00etatik 13:00era sektoreko profesionalek eukiko dabe Kantauriko ur bizixetan sortutako euskal mutxilloin lehen uzta probatzeko aukeri. 13:00etik 15:00eta bixtartin, ostea, herritarran txandi ixango da.

mutxilloik

ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEA gaurko egun batez hil zan on dala 35 urte

Andoni Arrizabalaga Basterretxea (Ondarroa, Bizkaia, 1941eko abuztun 22a – Couloir Gervasutti, Mont Blanc, Frantzia, 1984ko uztailan 31).  E,T,A, kide historiku ixan zan, Itziarren semea abestixan aipatzen dan torturatu dalako ezagune. Hauxe ipintxen dau Wikipedian ANDONIatxik.

Hiru aldiz atxilotu ben Francon diktadura garaixin. Lelengoko bidar, 1964an, pintada batzuk etxen atrapa benin eta beran esanetan hiru egunez torturatu ben Bilboko kuartelin.

Telesforo Monzónek idatzitako Itziarren semea abestixan aipatutako torturak, ordea, bigarrenez atxilotu benin ein dotzen Andoniai, 1968 xan.[1] Ondarrun atxilotu eta gero, zortzi egunez torturatu ben, lelengo Ondarruko pikolun kuartelin, Zarauzkun gero. Horren ostin Donostiko Antigua auzun euan Guardia Zibilan kuartelea erun ben, eta beste hamalau egun euki ben han.

Burgosko prozesu baino 14 hilabete lehenaua herixotza kondenatu ixan zan, molotov koktel bat hutsik euan Guardia Zibilan kotxe baten sartzeatxik. Zigorra kommutatu tzen. Azkanik, 1977an amnistia emotzen.

3

1

2

4

San Inazio egune Ondarrun!

San Inazio egune betitxik ospatu ixan dou herrixan ( lenako jaxak ezautu douenok, Zeledonioko patixu jendez gañezka kontzertukin, txozni, sokamuturrak, txarangak….melankolixa apur bateaz gogoratzen douz). Aurten be kartel politxe eta beti dakau, beixperan estropadakin hasi eta bertan egunin: bertsolaxak, mus txapelketi, sardiña jana eta erromexi.

San inazio egune 2019 alde zaharrin

Uztailak 25 dia da PATRIA GALEGA

Urtero lez gaurko egunin irudi hau ikusten dou herriko udaleko mastetan. Gaur be goxin goxa isei diz 3 ikur, herriku, ikurriñe eta bandera galegu. Asko diz herrixan bixi dizen jatorri gallegu dauken herritxarrak, erroldi ikusti besteik ezta. Beran sasoin euran herritxik urten beharra euki ben, gexenak itsosoko langillik, eta haren ondorenguk. Euran Aberri Egune ospatzen dabe gaur eta omenaldi eta errespeto lez isei de euran ikurre gure herriko udalikn.

2019-07-25 Dia da patria galega

Ume sahararrak eta harrera familixak Larrabetzuko jaialdixan!

Textu hau eta argazki honek bixaldu dozkue Yaalah elkarteko lagunak:

EGUN EDERRA PASA DOU UME SAHARARRAK ETA HARRERA FAMILIXAK LARRABETZUN!

Oporrak Bakean programa barrun Euskal Herrire etorritxako haur sahararrak eta etxitan hartu dotxuezen harrera familixak, egun oso politxe pasa dou Larrabetzun egon dan ongi etorri jaxin!

Goxetik hasi, ekitaldixe, umin jolas eta tailerrak, herri bazkaxe, puzgarrixak, uretako jolasak, pailazuk, saharar musika emanaldixe… euki douz.

Ondarrure etorritxako umik eta euran harrera familixak bertan egon gaz eta argazki honek ata douz:

Eskerrik asko antolatzailiai!!!

#SaharaAskatu 🇪🇭🇪🇭