Casa de Galiciak 50 urte. Parabéns!

Casa de Galiciak 50 urte betetxuz aurten, eta atzo ospakizun egune euki gendun herrixan. Goxin ekitaldixe Beikozinin, eta eguerdixan bazkaxe. Kalez kale gaiteruk entzuteko aukeri euki gendun, Galiziko eta Euskal Herriko kantak joten. Eta Kantaizekuk be bi herrixetako kantak kanta zitxuen, euskeraz eta galegoz.

Ekitaldixak momento hunkigarrixak euki zitxun, batez be Alejandro Fernández Janoi omenaldixe eitzenin. Jano Ondarrure etorritxako lehenengokotariko galegu ixan zan, eta Casa de Galiciako presidenti urte askun. Gainea Ondarruaz eta Euskal Herrixaz be oso konprometiute dan pertsoni de. Horretxeatxik pentsaten dou merezitxe daukela omenaldixe! Zoixonak Jano! Parabéns!

Eta zoixonak be bai Ondarruko Casa De Galiciai, 50 urtin borondatez einddako bihar guztiatxik! Eskerrik asko!

WhatsApp Image 2019-06-15 at 13.28.39

WhatsApp Image 2019-06-15 at 12.24.45

ZUNBELTZ ALKATE!

Gaurko osoko bilkuran bozkatu eta onartu de beste lau urtin ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA ixango dala Ondarruko alkati. EH Bilduk 7 zinegotzi eukiko dotxuz, PNVk ostea 6.

Plenun EH Bilduko 7 zinegotzitxik 6 egon diz bozketan eta bardinketi egon da, baine legik esaten daben modun alderdirik bozkatuenan alkate gaixe ixendatu de gobernu buru!

Zunbeltzek eskerrak emon dotse hauteskunditan EH Bildu eta zerrendi bozkatu daben guztiai, eta herrixe herritxarrakin eta herritxarrantzako aurrea ataten jarraitxuko dabela zihurtatu dau!

Beran hitzartzin herrigintzi herrittarrakin etxin garrantzixi azpimarratu dau, alkarlaneako prest dala esan dau eta gogu eta ilusiñoi lehenengo egunin bestekuk daukezela gehitxu dau.

Gogun nahi ixan dotxu euki batxe be etxin eztazenak, bai espetxitan eta bai erbestin dazenak.

ZOIXONAK ZUNBELTZ ETA EKIPO GUZTIAI!