
Month: ekaina 2019
IÑAKI ARRIOLA BASAGURENek agur esasku 82 urteaz

(ZATOZTEn argazkixe)
Eguen arratsaldin entera giñan IÑAKI jun zala gure artetik. Bi ardatz euki dau beran bixitxan, konpromisu eta Euskal Herrixai maitxasune. Bera ezagutu ixan douenok beran irudi desbardiñakin geatzen gaz. ARRIOLAneko dendan mostradore atzin ikusten gendunin (gaur egungo BIXIKANeko jolas txoku dan tokixan) eta azkanetan, GARA egunkarixe eskun hartute beheko kaleko jarrilekun irakurten zigarru ahuan…..
Gitxirek jakingo dabe ostea, Francon diktadura garaixin antifrankismun parte hartze handixe eukibala. Beheko argazkixe 1964-03-29 xan atataku de Gernikako Aberri Egunin.

(ONDARRUko EZKER ABERTZALEko artxibu)
Diktadori hil ondoren Ondarruko HERRI BATASUNAko sortzalletako bat ixan zan.
(ONDARRUko EZKER ABERTZALEko artxibu)
Herri mallan dendarixan elkartin sorreran parte euki ban, ZATOZTE ONDARROAKO DENDARI ELKARTIK gogoratzen daben lez idatzixan
“Gaurkoan beste agur bat esateko idazten dugu: Iñaki Arriola joan da gure artetik, herriko dendari erreferente bat.
Zatozte elkartea sortzeko lanetan ibilitakoa eta lehenengoko lehendakaria izan zen!!
Eskerrik asko herriko merkataritzagaitik egin duzunagaitik!!
G.B.
Erretiru hartu banin ez zan geldik geatu. Guk gure aldetik beti gogoratukou “mezenas” baten latxeik. Zemat nebera oparitu ete dosku Plazagañeako ezingo genduke konta, edo ta kantxopin eukan lokala erabili ixan douen egun guztik.
IÑAKI ARRIOLAn lakotxe pertsonak ixan zilako, gaz gazelakuk ta ixango diz gerokuk.
Jai Gune barrixe Zapato Azulin, KAFEKO ATZIN!
Aurten nobedadi eukikou Zapato Azulin, Kafeko atzin eratu daben guni. 7 retatik aurrea eongo da zabalik eta bertan euskal dantzak etxeko aukeriaz gain euskal musikik girotautako tokixe ixango da. Bokatak eta edarixak lasaitasunin hartzeko aukera ederra eskeiñikozku.

Gaur, Ekainak 28 (baixaku) SEXU ASKAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNE

ZAPATO AZULIN GARBI JOKATU!!!
Irudi honek iezkuk diz. LOTSAGARRIXE!!! Hau ezin leike errepikatu.

……ta antolatzallik hori barriro ez gertateko publizitate kanpañi ipini dabe martxan. Ate guztik jotxue ta goraño alla diz.


Aurten be ezta ixe….. ZAPATO AZULIN!

Ekainak 27 (eguena) konzentraziñoi Alamedan: ERAILKETA MATXISTAIK EZ!
ERAILKETA MATXISTI BARDOZEn!
Astebetin eraildako bigarren emakumi de Chantal Joantegi. 2003tik Euskal Herrixan indarkeixa matxistak hildako ehungarrena. NAHIKU DE!!!
KONTZENTRAZIÑOI bixar, 18:30etan Alamedan.

ZAPATO AZULIN eraso sexistan arreta telefonu egongo da martxan! BILLURRAK GUAZ JAI!
Zapato azulin gerta leiken (eztou espero) edozein intentsitateko eraso sexisten arretako telefono zerbitzu jarri dabe martxan Udalak, Emakume Kontseiluk eta Radixu Irratiak elkarlanin.
Informaziñoi emoteko, aholkularitza eskaintzeko eta salatzeko telefonu de, eta 20:00etatik 8:00etara egongo da martxan.
ERASO BAT JASAN EDO IKUSTEN BADOZU, DEITXU!
2009ko montaje polizial baten ondorixoz 13.573€ ordaintzea behartzen dabe Endika
Eskutitz hau jaso douTurrunin:
Muntaia polizialik ez!
2009 Irailin, Lekatxoko Antzar egunin, liskar batzun ondorixoz 7 lagun atxilotu zitxuezen zipaiuk, tartin gure lagun eta herritxarra dan Endika. Batxe be 7 zauritxu kargan ondorixoz.
2012an Madrilgo audientzi nazionalin epaitxu zitxuezen fiskaltzik 2-3 urteko kartzela zigorrak eskatuz eta 95.010,98€ko multi be bai.
Ba aia da egune eta gure lagun eta herritxarra dan Endikak 13.573€ ordaindu bitxuz.
Danon arduri de montaje polizial hau salatu eta Endikai ta beste auziperatuai gure babesa eta herri moruko konpromisu eta erantzune emoti!
Bixar zeu,zeure semi ero alabi o matxe zun edozein pertsona ixan leikelako.
Ezta oso aparte altsasu,ezta herri honek ikusi daben erailketa,tortura eta paliza injustifikauk.
Herri honek memoixi dauke eta gu harro ga gure herrikidikin eta alantxenik jarratxukou.
Beraz animaten zatxuau zapato azulin salduko dizen rifak erostea egunin zir eta gabaz danok bokati jatea plaza musika
Ondarrun 2019ko Ekainaren 24

ZAPATO AZULIn Plaza musikako txosnaguneko egitarau
Hamen dakazue Zapato Azulin Plazamusikan egongo dan egitarau arratsaldeko 7 etatik aurrea. Aurten bi gune egongo diz bertan, bata, betiko lekun eta besti Frontoi barrun. Aspertzeko astirik ez dala egongo diñosku antolatzallik (Barnetegikuk).

