Abendun 14 (baixaku) ETXELILAn bosgarren urteurrenan ospakizune

abenduak 14 etxelilan 5. urteurrena

2013an martxan ipini zan Etxelilan proiektu, herriko mugimendu feministin eskaeriai erantzunez, beraz aurten 5. urteurrena beteten da eta hori ospatzeko jaialdixe antolatu dabe. ETXELILAk bixitxa oparu euki dau urte hauetan (TURRUNE testigu), hitzaldixak, erakusketak, ikastaruk,…..herriko emakume askoren tokixe bihurtu de berau.

Jaialdixan egitarau : Andrabanda batukada feministik emongotza hasieri  eta Beatriz Egizabal Ollokiegi klownak eingo dotxu aurkezle lanak. Egun horretako abestixe sortu daben Azalera taldeko Lorea Zulaika Arriagak, Susunkordan taldeko Goretti Serrano Akarregik eta Nerea Larrinaga Sanchezek kontzertu akustiku eskainiko dabe, eta Amaia Cabero Saizar dantzaixe eongo da ostin. Jaialdixan tzir, herriko emakume talde eta mugimendu feministako kidik be hartuko dabe berbi, eta tarte guzti horretan Artestura Feministan erakusketi ikusteko aukeri eongo da.

YAALAH ELKARTI saharar kanpamentutatik bueltan!

Yaalah elkartik ein dau buelta Tindufeko saharar errefuxiatun kanpamentutatik, Bir Ganduz herrixan jo ta su ibili diz aste betin. Hamen sare sozialetan idatzi daben hasiera bateko artikulu, esan dabenez aurreraua eingo dabe kronika zehatzaua:

DSC02030

Ondio agurreko sentsaziñoi gazi- gozuaz eta bertan bixitxako guzti asimilaten egon arren, aste berezi honetan bixitakun laburpen bat nahi dou ein post honen bitxartez, aurreraua baloraziñoi einddakun, idatziko dou kronika eta ondorixo zehatzauak.

Aurreko argitalpenin azaldu gendun ordurarte ein gendun gauza batzuk eta on ein douen guztin laburpenan zerrendi lagaten dotsuau hamen:

-Bir ganduz herrixaz eta bertako herritxar, agintari eta familixakin lehenengoko harremana. Dairako kontseiluaz beharran eta egoerin inguruko bilerak.

-Herrixe eta bertako instalaziñoi oinarrizkuenak ezautu, udala (idara), haurtzaindegixe, eskoli, institutu, anbulategixe, hospitxal erregionala…

-Ondarrutik erundako mateixal guzti Bir ganduzeko eskola, haurtzaindegi eta hospitxaleta erun zan.

-Saharar herrixan histoixan eta bixi daben errealidadin sakontzeko “Erresiztentzixa museu” bixitxatu gendun. Bixitxa horren barrun AFAPREDESA preso eta desagertu sahararran elkarti be bai.

-“Centro del martir Chreif de victimas de guerra y minas” egonaldi luzeko biktiman zentru ezautu, aurrea beiraki elkartasun harremanak ein eta ekonomikoki lagundu gendun.

-“Oporrak bakean” programako harrera familixak ixan dizenak, Udan euran etxitan egondako umik eta familixak bixitxateko aukeri euki dabe.

-12 urte arteko eskola, argi indarra aiateko beharrezku zan instalaziñoi elektriku etxeko lanetan ibili giñan.

– Ahmed boyema eta Mohamed Moudud gazte militante sahararrak, Smara wilayan “El club de la esperanza” martxan dakarren hezkuntza, kirol eta proiekto soziala ezautu eta laguntzeko aukeri egon zan.

-Dairako gaztin kezka, iritzi eta aldarrikapenak zuzenin ezautzeko aukeri eta eurakin solasaldixe burutu gendun.

– Dairako haurtzaindegiko oinarrizko mateixal falti ikusitxe eskola horrei laguntzi emon gentzan.

-Bir ganduzeko hospitxaleko teilatu konpontzen lagundu dou.

Hau astebetin ein douena ixan da, garrantzitsu ikusten dou herritxar sahararrak erbestin dazen bitxartin laguntzi eta batez be berta junde burruka honetan euran albun gazela eta egongo gazela erakusti, baine askoz garrantzitsuaua da hamendik aurrea dakauen biharra, Saharar herrixak bixi dabena hamen erakustarazi, presiñoi politiku etxeko bihir dizen tresnak eta moduk aztertu, aldarrikatu eta burrukatu! Egoera honei benetako irtenbidi emongotzana saharar herrixan benetako askatasune eta independentzixi ixango da! Beraz guazen horretan laguntzea!

Guk berta erun douena eta eidouena baino gexa jaso douela sentzaziñoiaz etorri gaz bueltan eta horrek asko nahi dau esan!

Barriro eskerrik asko hau dana posible etxen laguntzen dozuen danoi!

Batez be, Bir ganduzeko kontseju, Ondarruko udala, familixa sahararrak, Euskal Herriko saharar delegaritzi eta Ondarruko herrixe!

This slideshow requires JavaScript.

Kontzeziñoiko Bertso jaialdixan eon giñan atzo Markiñan

markiña 2018 konzesiñoiko bertsutanOndarrutar asko ixan giñan atzo Markiñako frontoin ospatu zan Bertso jaialdixan. Poza emote ban frontoi jendez beteta ikusti (800 bat lagun) AMAIUR KULTUR ELKARTIk antolatzen daben urteroko ekimenin. Bertsolaxak be primerakuk euki genduzen: JON MAIA, AMETS ARZALLUZ, MAIALEN LUJANBIO, UXUE ALBERDI, ANDONI EGAÑA eta NEREA IBARZABAL. Behian ikusiko dozue Lea-Artibaiko HITZAK bertan grabatako bideotxu bat.