ERRIGORAk 5. urteurreneko udazken kanpañi martxan ipini dau

Urriak 25 in hasi dau Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpañi, “5 urte euskarari puzka” lelopin. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskixak eskatzeko aukeri azarun 14ra arte ixango da eta irabazixan %25 bertako euskalgintzi laguntzeko erabiliko da. ONDARRUn guk dakiauenez, AEKn (Kofrai zaharrin) eta Zubi-Zahar herri ikastolan ein leikez eskarixak. Ez laga bixarko eta lelengotik eskatu otzari!

Urriak 29 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: CIKAUTXON esperientzixe

Ongoxe astelehenin eingo dabe Zientzialaxak euran hilleko hitzaldixe, eta gaxe hurre hurreku dou. CIKAUTXO kooperatibin esperientzixi kontako dabe AMAIA AULESTIAk eta JOSE SANTOS kimikaxak. Kautxun aplikaziñoi automoziñoin garbigailutan eta beste sektore batzutan. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 18:30xetan hasiko dala, internet bidez be ikusi leikele periscope bitxartez @zientziarengiltzak helbidin.

hitzaldixe urrirako

Badator Ariman gaba!

Ondarrun eta eskualdin ospatzen zan festa hau 1950 hamarkada arte. On, Txomin Agirre ikastolako guraso Elkartik berreskuratu ein dau. Hurrengo urriak 31 in Ariman gabeko festa antolatu dau. Gure arbasun ohiturak jarraituko dou eta gañea helburu solidaxu eukiko dau jaxak. Hartu parte!

Ariman gaba

Saharar herrixan aldeko MATEIXAL BILKETI martxan! Ikastetxitan eta herriko farmazixetan.

Yaalah elkartik, Saharar herrixan aldeko MATEIXAL BILKETI ipini dau martxan herriko lau ikastetxitan eta herriko farmazixa guztitxan!

Abendun Saharar kanpamentuta “Bir Ganduz 2018” proiektu burutzea duzen herritxarrak berta eruteko ixango da mateixala. Hauxe textu zabaldu dabe sare sozialetan elkarteko kidik:

⚠️Saharar kanpamentuta eruteko MATERIAL BILKETI MARTXAN!

Gaurtik hasi eta azarun 16re arte saharar kanpamentuta eruteko mateixal bilketi burutuko da herrixan.

Mateixal hori, Yaalah elkartik Abendun kanpamentutan burutuko daben “Bir ganduz 2018” proiektuko biajin jungo da hegazkiñin.

✏️📏🖍📒ESKOLA MATEIXALA : Txomin Agirre ikastolan, Zubi Zahar Herri Ikastolan, Zaldupe Eskolan eta Institutun egongo dizen kajetan batuko da!

💊💉🌡OSASUN MATEIXALA: Herriko farmazixa guztitxan egongo dizen kajetan batuko da!

Bilketa hau posible etxeko, elkartetik herritxarroi laguntzi eskatu eta bakotxak ahal daben aportaziñoi etxeko eskatzen dou.

⚠️BILKETAKO AZKANENGOKO EGUNE:AZAROAK 16!

Eskerrik asko!

“YAALAH ELKARTEA” 🇪🇭