Gaur, Irailak 27 GUDARI EGUNE!

Gaur Euskal herrixan askatasunan alde burrukan bixitxi emon daben gixon emakumin omenezko egune ospatzen dou.

Kalin dazen kartelak diñuen modun, GAUR (irailak 27) EKITALDIXE, 19:00etan MONOLITUN.

1975a ezkeroztik ospatzen da hau egune abertzale eta ezkertiarron artin, hain zuzen be erregimen frankistik urte horretako irailak 27 an fusila zitxuezen ETA erakundeko TXIKI eta OTAEGI euskal militantik FRAP eko beste 3 militanteaz batea.

Goxin goxa honetxek pankartak agertu diz herriko leko diferentitan:

Batxe be herriko gudarixan omenez dan monolitun pebeterun sue biztute:

19:00etan ekitaldixe ein de herriko hilddakuk omentzeko:

ASIER BADIOLA LASARTEn “Indixu” egune da gaur, ZOIXONAK lagun!

Beste urte bete pasa da eta ondioik jangoikun etxin dakarre gure INDIXU. Pastelak eta traguk pillatzen duz urtik jun eta urtik etorri, halako baten dan danak batea ordaindu bikotxuz. MATXE ZATXUAUENOK desiaten gaz gure artin sentiuteko. Azpiko irudixakin amaitzeko sasoire! Geure artin ikusi arte JTK!

INDIXU bixitxan 2018-08-25

ASIERek asko eskertzen dau bixaltzen dotzauen eskutitzak, zeu be animaten bazaz, hau de beran gaur egungo “helbidi” :

ASIER BADIOLA LASARTE:
Centro Penitenciario Valencia III Apdo. 1002 Carretera N-340 Km 225 – 46220 Picassent (Valencia)

indixuuuu

Muso handi handi bat TURRUNE etxen douen danon partez, MATXE ZATXUAU!

Urriak 2 xan hasiko diz Kamiñalde mendiko biharrak

WhatsApp-Image-2018-09-21-at-13.00.00

Udalak gaur zabaldu daben lez, Urrian 2 xan UTE kamiñaldeko zuzendaritzi, geologo eta topografuk eta udal arkitektun ikuskapenaz batea hasiko diz zazpi hilabetez luzatuko dizen obrak. Horreaz batea, Bizilagunei lanan nundik noakuk behar bezala azaltzeko auzo batzarra antolatu dau Ondarroako Udalak, eta bertan alkati eta zinegotzixak eongo diz bizilagunan kezka eta zalantzak argitzeko. Batzarra ongoxe baixakun, hilak 28, ixango da, arratsaldeko 18:30etan Kofrai Zaharrin.

EUSKARALDIA batzorde eragilli osatzeko deixe

DmeuFaBXgAEKEJjEuskaraldiko ixen-emoti hasi da honezkeo, ondo jakingo dozunez. Hortaz, martxan da Euskaraldire erungo gatxuen atzera kontaketi: azarun 23tik abendun 3re Euskal Herri osun bat eingo dou ariketa kolektibo handi baten euskerinn erabileri gehitzeko.

Beste herri batzutan latxeik, Ondarroan be aurreikusten dou, abendun 3a bitxartin, hamaike lan ixango dizela herrixan. Hori dala-ta, prest baldin bazaze, eskertuko gentzuke laguntzi. Bakotxak beretik apur bat einde, gauzak asko erraztu ahal diz-eta. Batzorde bat ipiniko da martxan eta edozein ideia ondo etorriko da.

Beraz, zeozetan laguntzeko prest bazaze, gonbidatute da batzar honeta:

Egune: 2018-09-27

Ordu: 18:30

Tokixe: Udaletxeko batzar gela 2

Hasiera baten, behintzat, honetan laguntzeko da:

·         Ixen-emate mahaixak ipini eta txandan bat etxi.

·         Komunikaziñoi taldin parte hartzi.

·         Parte-hartzalliai eta eragililiai azalpenak emoten laguntzi.

·         Proposamenak etxi.

Jakina, batzordin parte hartu nahi daben edonork atik zabalik dauke horretako.

Euskaraldia: zer, non, nor, noiz eta nola: https://vimeo.com/289248388/513d1c2535 

Hamen, informaziñoi gehixa: https://euskaraldia.eus/

Hamen, kanti: http://euskaraldia.bandcamp.com/track/hartu-kontrola-aukeratu-rola-euskaraldia-2018