Atzanengoko egunak geatzen diz MARIAN ETXABEn lanak ikusteko. Ez galdu aukeri!

Atzanengoko egunak geatzen diz MARIAN ETXABEn lanak ikusteko. Ez galdu aukeri!

Energixiai buruz ixango da ekaineako Zientzialaxak antolatu daben hitzaldirako gaxe. Hizlarixe Mª Goretti Sevillano Berasategi Ingeniarixe ixango da. Ezin zeinke galdu!

Atzo arratsaldin porturatu zin herrire aurtengo kosterako atzanengoko antxoak, herriko txalopik (Ongi Etorrik) ekarri zitxun 300 kaja eskaseaz. Esan birde, aurtengo antxoati arrain kopuruai begire politxe ixan dala bañe zelan gexena arrain txikirutz ixan dan prezixo aldetik oso merke ibili dala. Galizi aldetik etorri zin txalopa gexenak be buelta ein dabe euran portuta eta on arteko portuko irudixe (txalopaz beteta) ez dou barriro ikusiko datorren urteko kostera arte.


Antxoadi amatxu eta gaur bertan itsasoratu de atuneta (kaza) ITOIZ txalopi. Ia urte ona ixaten dan, Sorte on!
Gaur illuntzin Alamedan batu gaz eurai elkartasune erakusteko. Kazularan tapak, txistuk, karrakak… ibili douz zarati atateko, ia entzuten gatxuen eta, bide batez, gure hasarriai bidi emoteotzauen.

Atzo kalin euazen Altsasuko 4 gaztin atxilotzi dala eta, gaur Ondarrun KONTZENTRAZIÑOI ZARATATSU da deitxute 20:00etan ALAMEDAN!

EKARRI ZARATI ATATEKO GAUZAK! (potuk, kazularak, txistuk…)

ta 600 lagun ziurtatu euazen atzo GIZAKATEAko. Ondioik denbori dakazue ixena emoteko, anima!!


AURRERA kirol elkartik, Lea-Artibai eskualdin eta bereziki Ondarrun neskan futbola sustatzeko asmuaz, Kadete mallako futbol txapelketi antolatu dau zapatu goxeako.
“I. Neskatilla Txapelketi” ixena jartzi erabaki dau zuzendaritza batzordik Ondarruko herrixak beti euki dabelako itsosuaz lotura estu eta bertako famili gexenak itsosutik bixi ixan dizelako.Testuinguru horretan, eta gexenetan gixonan lana bakarrik nabarmentzen zala iritzita, hain garrantzitsu ixan dan emakumin lana be goraipatu nahi ixan dabe batzordekidik: “Emakume askok, familixak aurrea atateko, umik zaindu eta hezi egiten zitxuezen eta dabe senarrak arrantzan euazen bitxartin. Aldi berin, Itxasontzixak porture allaten zinin arrañe bodegetan sailkatzen arduratzen zin eta diz ondiokan”. Guzti horreatxik, AURRERA kirol Elkartik txapelketa hau antolatu nahi ixan dau herrixan emakumik eindako lana azpimarratzeko eta bide batez neskan futbolai be bultzadi emoteko.
AURRERAk herritxar guztik nahi dotxu gonbida herriko neska futbolaxak babesteko zapatun. Gure jokalaxakin batea SD Eibar, Zarautz kirol elkarti Futbola, Leioako Emakumeak, Amaikak Bat K.E. eta Zumaiako Futbol Taldeko neskak eongo diz. Aipatzeku de Lekeitio Futbol Taldeko hiru jokalaik be Aurrerako neskakin parte hartuko dabela txapelketan, eskualdeko neskan futbola sustatzeko bi taldik dauken helburuai jarraituz.
Urtero modun Kamiñazpi auzuko jaxak euki douz asteburun! Makiña bat lagun egongo di ondio buruko miñaz!
Urte luzez kamiñazpiko jaxak auzokidin biharra eta antolakuntziai esker urteten dabe aurrea, eta hori ukaezine da, baixaku eta zapatuko giro eta egitarau ederra ikusi hutse eindde!
Hamen lagaten dotsuau asteburuk Kamiñazpiko auzun laga daben irudixak, eskerrik asko Josu argazkixak lagatearren:














Aldarrikapeneako tarti hartu eta Altsasuko gaztikin elkartasunin kontzentraziñoi ein zan:



Zozketako irabazlin zenbakixak:

Argazki gexenak Josu Odriozolak atatakuk diz! Eskerrik asko!
Gaur ospatuko da Lekatxon 27. Euskal Eskola Publikun jaxe. Asko ixango diz berta hurreatuko dizen Ondarrutarrak, bai biharrea eta batxe be egune ospatzea. Azpixan dakazue egitarau egun guztiku. Egueldixak be lagundu eingo dabela diñue ta egun ederra pasateko aukeri dakazue. Han ikusiko gaz!

Atzo urten ban Altsasuko gaztin kontrako sententzixik. 2 urtetik 13 urte bitxarteko zigorrak emotzez montaje polizial, mediatiko eta politiko baten ondorixoz urte bat baino gexaua bahitxute dakarrezen gaztiai!
Hau montaje guzti salatzeko eta ABSOLUZIÑOI ez dan beste epairik ez douela onartuko argi lagateko, KONTZENTRAZIÑOI deitxu dabe Ondarrun!