



Ekainak 30in ospatuko da 21. DINAMARTXI eta hori dala ta antolatzallik pare bat ohar pasa dosku berta duzenantzako. Lelengo ta behin, ixena emoteko egunak gogoratzen dosku: Ekainak 25, 26 eta 27xin Plaza musikan arratsaldeko 19:00tatik 21:00ta. Gogoratzen dosku batxe be, DINAMARTXI kirol gogorra latxeik dala sailkatute, ez dala pasiara bat, beraz prestakizun bat birdela berta juteko. Beste aldetik, kartelin ikusiko dozuen latxeik afuntati 15 euro da eta kamiseti 13 euro, beraz diruaz agertu ahaztu baik. Hortik aurrea, ahal dabenak ahal dabena etxi gomendatzen dosku martxako kefik. Atzana popa ustel!!

“Eguzki gorri bat” diskun aurkezpena eukikou gaur illuntzin Beikozinin. Herriko artistan lan barrixan soñuk entzuteko aukeraik ezin zeinke galdu!! Azpixan entzun zeinke lanan zatitxo bat.

SAN JUAN bezperi de bixar, suan ingurun batzeko egune. AKELARREA bazatoz? Hondartza ingurun batuko gaz gabeko 10:00etan! Hurreatu!

Gaur ospakizun berezi bat dakau zelebrateko, gure herritxar eta lagun bat zoixondu nahi dou TURRUNE etxen douen peña guztin partez. Kartelak diñon latxeik “Errepresiñoiai ihesi besarkatu ziñen askatasunari” ta gaur gure artin ezin egonan debekuaz… Ez zatxuau ahaztu denbora tarte honetan! Zazen lekun egonda be MATXE-MATXE ZATXUAU!

Betiko lez, ekainak 23 eta 24an ospatuko diz GOROZIKAko jaxak, San Juan egunaz lotutakuk. Azpixan dakazue bertako egitarau, ta ikusten dozuen latxeik ezta eongo aspertzeko denboraik, herri kirolak, bertsuk, umintzako jolasak, soinu jotzallik…


Jai usañe igarten dozue daneako? Zapato Azule ate joka dakau eta Andramaxak be uste baino lehenaua allako diz! Jaxak plazerez lehertu nahi dou eta horretako eraso eta zurrumurru matxistai aurre etxeko kanpaina bat prestatu nahi dou, JAIAK ASKE BIZI NAHI DITUGULAKO!
Sorginkexak pentsatu eta alkarreaz inddarrak eta ideak trukateko asmoz EKAINAk 21in, EGUENA, 19:00etan alkartuko gaz Etxelilan!
Idatzi hau jaso dou ARTELAN KULTUR ELKARTIn eskutik:
Gutun honen bittartez jakinarazi nahi dotzuau ekainan 23ko gauerdixan Artelan Elkartik urteroko Akelarri eingo douela.
1988an hasi giñan Arrigorritik kalejiran bajatzen eta Musika Plazan sue egiten, eta ondarrutar guztioi esker, bixik jarraitzen daben ekintza dou hau.
Eta aurten be bertan parte hartzea gonbidatute zaze!
Etorri Erdi Aroko erropakin jantzitxe, eta ez badakazue, geuk lagako dotzuau. Gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako Txiringitun eongo gaz jazten.
Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasuok, eta nahi duzuen lagun guztikin etorri, danon eskutan dalako gau majiko honetako giro berezixe mantentzi, irrintzike, dantzan eta kantun.
Bide batez, ikastetxeko irakasleoi ikasturteko azken egunetan udako solstizixuai buruzko euskaldunon ohiturak ikasliai kontati idea ona dala iristen gasku giru berotzen juteko: sorgiñan ipuinak, akerranak, gure mitologixako pertsonaiak, konjuruk, ukenduk, bedarrak, garbitzen daben su berritzaili, paperin idatzitakuk suta…
Edo San Juan sutako ondarrutarron ohitxuri, sutarako egur zaharrak batzen, zeiñek tontor handixaua, “endreruk”, erdiko “palu”, auzuk eta auzutako kantak…
Aumak eta atxitxak prest ixango dozue txikitxazko pasadizuk kontateko, seguru!
Astilleru ta Kanttoipe,
Kamiñazpi, Kamiñalde,
San Juan bezperan suak eitxeko,
beti prest gerade.
Gabaz eta arratsalde,
gazte eta ume talde,
pozik gabiz gu oihu eginaz
bakoitza bere alde (bis)
Azpitik zuhaitz adarrak,
gainetik egur igarrak,
abe ondoan pilloturikan
tresna za(ha)r ta abarrak.
Gora Astilleruko larrak!
Gora Kanttoipeko garrak!
Umeak pozik, gazteak alai,
zoraturik zaharrak (bis)
Asteburu hau oso bizixe ixan da, batetik zapatun Zubi Zahar ikastolako egune ospatu zan, eta bestetik domekan Lasterbidean nazio elkartasun lasterketi!
Hamen zubi zahar ikastolako eguneko argazkixak, ikaslik, ikaslik ixandakuk, gurasuk… danak batu eta kriston egune pasa gendun 50.urteurrena ospatzeko!









Hamen Hitzak einddako egun osuko laburpen bideu:
Ta domekan LASTERBIDEAN nazio elkartasun lasterketi egon zan! 700 korrikalari eta ikustea etorri zin pilobat lagun batu ginan! Eta egun guztiko egitarauaz gozatu gendun! LASTERBIDEAN LAISTER ETXEAN!





















