Mendire juti gustoku badozu Apirilak 22xan dakazu aukeri BERIAIN mendixe ezautzeko. Ixenak ANAITASUNA tabernan emon birdiz, eta apirilak 19 xan ixango da atzanengoko egune apuntateku.

Mendire juti gustoku badozu Apirilak 22xan dakazu aukeri BERIAIN mendixe ezautzeko. Ixenak ANAITASUNA tabernan emon birdiz, eta apirilak 19 xan ixango da atzanengoko egune apuntateku.

Mexikon ikasten dan Irati Ondarrutarrak hauxe mezu bixaldu dosku:
“Kaixo! Mexikon ikasten dagoen gazte bat naiz eta zuen laguntza eske nator. Irailaren 19ko lurrikara dela eta hainbat kaltetu daude epizentroa izan zen Morelos estatuan. Hainbat familia etxerik gabe geratu ziren eta beste hainbaten etxeek kaltearinagoak izan zituzten. Herri kaltetuenen artean dago Totolapan, estatuaren iparraldean kokatua. Estatuaren laguntza eza dela eta, kaltetu asko inolako baliabiderik gabe geratu dira euren etxea (ber)eraikitzeko. Egoera hau ikusita hiru arkitektok eta permakulturista batek osatutako talde bat herri honetara hurbildu zen lan komunitarioa ardatz izanik familia bati laguntzeko asmoz, adobe material antisismiko, ekonomiko eta ekologikoa erabiliz. Hainbat familia bisitatu eta kalte eta beharren azterketa egin ostean, taldeakCastro familia aukeratu zuen, lau kidek osatzen dutena. Jada abian dago proiektua, baina jaso dituzten donazioak ez dira izango nahikoak etxea osorik amaitzeko. Proiektua gertutik ezagutu eta bertan parte hartzeko aukera izan dudanez, zuen laguntza eske nator. Laguntza hau ekonomikoa da, gutxienekoa bada ere guztiz eskertuko dena. Momentuz, familia bakarra bada ere laguntza jasoko duena, aurrerantzean beste familia batzuei laguntzea da proiektuaren bultzatzaileen asmoa, lan boluntarioa eta komunitatearen parte hartzeabultzatuz, besteak beste. Laguntza emateko prest bazaudete kontaktatu nirekin eta gustura emango dizuet informazio gehiago, bai nola lagundu dezakezuen eta baita proiektuaren inguruan ere.
Mila esker!!
Irati.
Whatsappa: +34 688637283
E-maila: iratibile.tx@gmail.com
Proiektuaren facebooka, proiektuaren bilakaera ikusi nahi ezkero: RECOnstruir a Mor.
Proiektuaren inguruko bideotxo bat:
Zabaldu mesedez!!
Hauxe mezuau bixaldu dabe lasterbidean nazio elkartasun lasterketako antolatzailik. Deixe etxetze esko bat botateko prest dan edlzein herritxarrei batzar horretan parte hartzea, behian dakazue dazen arduran zerrendi batzarrea idea bateaz juteko:
Aupa herrikide.
Lasterbidean euskal presun aldeko elkartasun lasterketako hilebete 2 pasau geatzen di, horretxeatxik, antolakuntzako lantaldin ixenin, datorren baixakun Apirilak 20 18:30xetan lantaldin ingurun eingo douen batzarrea gonbidatzen zatxuau.
Bertako aztergai nagusixak honetxek ixango di:
1) Ibilbidin lantaldi: Ekainak 17an karrerak amatxu arte.
– Ibilbide luze zein motzin bidegurutzitan biharrezkuk dizen boluntaxuk lotu. (40-50 pertsona)
– Abituallamientutak prestatu eta matexala lortu.
– 4-5 bizikleta eta motor 1 lotu.
2) Dortsalak eta Kontsigni: Ekainak 17an karrerak baino ordubete arinauatik karrerak amatxu arte. 25-30 pertsona
– Boltsan zer jungo dan erabiki (patrozinatzailikin zehaztu). Zapato goxin 15 pertsona preparateko.
– Ordenadora + inpresori. 4 silla eta 8 mahai.
– Txipak kentzeko 10 pertsona.
3) Segurtasune: Lasterketak hasi baino ordu erdi arinaua arte. 10-15 pertsona.
– Lantaldi osatzen hasi:
– Aparkalekun kudeaketi.
– Seinalizazinoik.
– Baimenak (egoeri azaldu).
4) Bazkaxe: 60 pertsona danea.
– Domeka goxin 20 pertsona montajeako.
– Bazkaiko lantaldik banatu: (
– Matexala lortu.
– Montajeko krokise + kontenedorak.
5) Egitaratu (lotute)
6) Sari banaketi:
– Senidik lotu.
– Inguruko zeozeinen sariren bat?
7) Patrozinatzailik eta komunikazinoi:
– Eskualdeko enpresa edo komertzixukin harremana: diru laguntzi edo “en especie”.
– Sare sozialetan zabaldu + pegadak eskualdin eta Euskal Herriko kirol ekitaldi desberdinetan.

Gaur be astelehenetako mobilizaziñoiai jarraipena emonaz pilo bat pentsionista batu diz alamedan. %0,25an kontra eta gutxieneko pentsiñoi duinak 1080eurotan aldarrikatzen!


Apirilak 17 xan PRESO POLITIKUN NAZIOARTEKO EGUNE da, hori dala eta ekitaldi bi daz antolatute Ezker Abertzaletik.
Bata apirilak 17an ekitaldi politiku egongo da 19:30etan galdakaoko frontoin, eta apirilak 21 (zapatu) MANIFA NAZIONALA da deitxute bilboko La Casillatik 17:30 etan
Bilboa juteko AUTOBUSE EGONGO DA Ondarrutik (16:00etan zaldupetik) ! Emon ixena Anaitan ero Kulixkan!

Turrun hotsa entzun gendun goxin herri guztin, eta esperantzak baeuazen be turrunak konfirma doskun Bizkaiko ikurriñan irabazlik ixan zile gure herriko arraunlai gaztik!
Infantil neskak eta alebin mutilak ixan diz banderi ekarri dabenak! Dominak be ekarri dabez klasifikatako neskan beste ekipo bixak, batak brontzezku eta bestik zilarrezku!
Turrunetik ZOIXONAK! ta on Euskal Herrikun bile!







Nahiz eta Maria Luisa jatorriz Azkoitiarra zan, Ondarruaz maitemindute geatu zan segixan. 21 urteaz Veganin biarrin hasi zan, gixona ezautu eta 5 kimu eder landatu zitxun. Herriko sasoi hartako girun murgildu eta ekintza askotan partaidi ixan da. Kultur arlun, hezkuntza mugimendun, politika mundun, Presun aldeko ekintzetan….Azpixan ikusiko dozuen argazkixak, beran ibilbidin tzir atatakuk diz: Bilbon manifa batekuk, irrintzixak botaten, Aranzadikukin Elgoibarren, Gorozikako egunin, Erdi aruko jaixin, Txokun, Herri urrats baten, Zubi-Zahar ikastolako txoznan biarrin… Maria Luisan biar guztin fruituk jasoko douz guk. Laister arte Amama!!!










Atzo 30 bat lagun batu zin SATURRANgo hondartzi eta hondarra babesteko dazen dunetan batutako zikinkexa eta zamarrak jasoteko. Deialdixe EGUZKI talde ekologistik ein ban eta hainbat boluntaxok einben bat deialdi horreaz!
Zamar asko jaso arren eta dunak garbi gelditxu arren geure arduri de ingurumena eta gune naturalak zaintzi! Esaerik diñon modun: “Garbixena ezta gexen garbitzen dabena, gitxien zikintzen dabena baino!”



Hitzaldi interesgarrixe entzuteko aukeri eukikou ongo astelehenin Guzur Etxin arratsaldeko 18:00tan. Elikadurin Burujabetzi Euskal Herrixan gaxe hartute eta hizlaxak Unzalu Salterain, Jolanda Formoso eta Leo Belaustegi ixango diz. Ipar Hegoa fundaziñoik antolatu dau.

Ondarrutik autobuskara bat lagun jun ga ALTSASUKO GAZTIN askatasune eta benetako JUSTIZIXI aldarrikatzea. Komunikabidik diñuenez 50.000 lagun baino gexa egon ga gaur Iruñako kalitan, eta esan bihir de behin bada be egueldixe geure alde egon dala!
Astelehenin hasiko da altsasukun kontrako epaiketi, fiskalak 50 urte ero gexauako kartzela zigorrak eskatzen dotsez taberna baten pikoleto bikote biaz eukitxako endrero bateatxik, “terrorismo” delitun atxikixiaz!
Gaur Iruñako kalitan argi geatu dan modun EZ ZAZE BAKARRIK! ALTSASUKUK ASKE!






