Markiñako Artibai mendigoizale taldik antolatutako ibilaldixe da eta 14 orduko iraupena eukiko dau. Goxeko 06:00tan Zaldupeko futbol zelai ondotik urtengo dabe eta 60kmko luzeri eukiko dau.

Markiñako Artibai mendigoizale taldik antolatutako ibilaldixe da eta 14 orduko iraupena eukiko dau. Goxeko 06:00tan Zaldupeko futbol zelai ondotik urtengo dabe eta 60kmko luzeri eukiko dau.

IBAN URKIZA Athletic Clubeko prestatzaile fisiko ondarrutarrak “Osasuna eta Kirola” ixeneko hitzaldixe eskainiko dau eguenin, 19:00etan, Kofradia Zaharrin.
Bereziki kirolaxan gurasuai zuzendute dan arren guztixok zaze gonbidatute.

Maxatzan 1a langilin nazioarteko egune dou, langile klaseko herritxarrok burruka, aldarrikapen eta salaketa soziala etxeko eta kontzientzixak biztuteko egun modun hartute dakauena historikoki!
Burruki urte guztin egon arren hainbat mobilizaziñoi eta aldarrikapen etxen diz herrixetan, ikusi besteik ez da herrixan dazen aldarrikapenak!
Lea- Artibai eskualdin, LAB ek Markiñan einddau deialdixe. 12:30xetan urtengo dau manifestaziñoik zelaitxik!

Eta Ondarruko Ernaik LAB en manifiaz bat eindde KOTXE KEDADI deitxu dau 12xetan astilleruko paradatik! Hamen bixaldu doskuen mezu:
📢 Maiatzak 1 langilin nazioarteko egune!
Gaztiok orainari kolpeka!
Sistema kapitalista heteropatriarkalak langile klaseko parte gazenok prekarietatea ta miseixa kondenaten gatxue!
Baine gu sistemi errotik iraultzea guz Euskal Herri sozialista eta feministi eraikitxeko!
Markiñan eskualdeko manifestaziñoi LAB ek deitxute! Kotxe kedadi 12xetan Mesonanako paradan!
Ondarruko Ernai




Idatzi hau jaso dou Zubi-Zahar herri ikastolako DBH 4ko ikaslik bixaldute:
Aurten PISAko azterketi eitti toka gazku. Horren aurrin, ikasliok PLANTO etxi erabaki dou IKASLEOK ZORROTZ dinamikiai jarratxuz. Horretako Maiatzak 2 (eguaztena) goxeko 10:00tik 10:30ta Zubi Zahar herri ikastolan eingo dan konzentraziñoire hurreatzeko deialdire deitzen dou. ZEATXIK PLANTO?
* Elite politiko eta ekonomikun mesedetarako azterketak dizelako
*Azterketa honek ikaslionarteko lehia sustatzen dabelako
*EZ gazelako zenbakixak eta EZ douelako azterketa batzun bueltan ebaluatuk ixan nahi.
LOMCE, HEZIBERRI eta orokorrin hezkuntza erreforma imposatun kontrako kontzientzixi eta praktiki zabaltzi eta Hezkuntza sistema propixo eta burujabe baten aldeko aldarrixe zabaltzi de IKASLEOK ZORROTZ dinamikin helburu.


Gaur jakin dou Iruñako “La manada” bortxatzaile taldin kontrako sententzixa barregarrixe! 9 urte eta epailik bortxaketa sexual modun kontsidera biarrenin, eraso huts latxeik kondena dotxuz 5 nazkagarri honek!
Honen aurrin, epaixai gure ezadostasune erakutsi eta erasotuai SINISTEN DOTSAUELA erakusteko, Ondarruko mugimendu feministik kontzentraziñoi deitxu dau gaur (apirilak 26) 19:00etan alamedan!

Ondarruko Gure Esku Dagok Ekainak 10in eingo dan gizakatin ingurun bideo bat nahi dau graba. Horretako herritxarron parte hartzi eskatu dabe!
Grabaketan ez da ixe esan biharrik edo ein biharrik, bakarrik leku konkreto batzutan jenti egoti de (kalatraban, zubi zaharrin, plaza musikan…)
Jenti batzeko kedadi: ZAPATUN (apirilak 28) goxeko 10etan KALATRABAKO ZUBIXAN!
Animaaa!



Hauxe kartela eta idatzixe bixaldu doskue LAB etik, zapatun (ap28) 13:00etan eingo dan elkarretaratzin ingurun:

LANEAN BIZIRIK ETA OSASUNTSU
Apirilaren 28an, zapatuan, Lan Osasuneko Nazioarteko eguna izango da. 2017 urtean 56 izan ziren lanean hildako langileak; aurton, urteko lehen lau hileetan 16 dira jadanik lanean bizia utzi duten langileak. Lehenik eta behin eman nahi diegu gure besarkada beroena beraien senide eta lagunei.
Aurton lan istripuek eragindako osasun galera eta heriotak salatzearekin batera, arreta egin nahi dugu laneko gaixotasunetan. Ikusezinak eta ahaztuak izaten jarraitzen dute. Lan istripuek eragindako laneko heriotz bakoitzeko 10 langile hiltzen dira lan gaixotasunagatik, baina, berehalako ondorioak ez dituztenez, behar baino gutxiago deklaratzen dira eta jatorrian dauden arriskuei aurre egiteko beharra alde batera uzten da.
Gaixotasun profesionalak ezkutatzeak zer ikusi handia du bajei loturiko planteamendu ekonomikoekin. Gaixotasuna laneko gaixotasun gisa aitortu ala ez, mutuak ala osasun sistema publikoak, batak ala besteak,hartzen du bere gain. Mutuek kontingentzia profesional gisa ez aitortzeko irizpidearekin dihardute, gaixotasuna artatzea eta hari dagokion prestazio ekonomikoa osasun sistema publikora bideratzeko.
Mutuak dira egoera larri honen erantzuleak, eta patronala, egoeraren onuraduna, gaixotasunen laneko jatorria ukatzea aitzakia bihurtzen baita prebentziorik ez egiteko.
Lanean jarraitu behar dugu lakra sozial honen aurkako borroka egin eta gaurko lan osasuneko ereduaren alternatibak garatzeko. Osasunaren babeserako sistema alternatiboa aldarrikatzen dugu, pertsonen bizitza eta osasuna erdian jarriko dituena.
Apirilaren 28an, Ondarroan Kontzentrazioa egingo dugu 13:00etan Alamedan. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu parte hartzera, “lanean: bizirik eta osasuntsu” lemapean.
Ondarroan, 2018ko apirilaren 23an
LAB